Tinto (ibaia)
Tinto Tinto | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 100 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°42′11″N 6°33′10″W / 37.7031°N 6.5528°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 739 km² |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Tinto (gaztelaniaz: río Tinto; antzinean Luxia deitua[1]) hegoaldeko Espainiako kostako ibaia da, Huelvako probintzia igarotzen duena. Padre Caro mendizerran jaioa, 100 km inguru egin ondoren, Huelvako itsasadarran ahoa du, non Odiel ibaiarekin bat egiten du.
Ezaugarri nagusiak bere ur gorriak ditu, bere arroan dauden metal astun sulfuroen meteorizazioak sortuak. Prozedura hau acidithiobacillus ferrooxidans edo Leptospirillum ferrooxidans eta beste bakterio azidofilek egiten dute.[2] Eskualdeko herri guztiek (iberiar, feniziar, erromatar eta musulmanek) bere arroko meategiak ustiatu zituzten baina XIX. mendetik aurrera britainiar enpresek eskala handian egiten dute.
Iparraldetik hegoalderantz Nerva, Minas de Riotinto, El Campillo, Zalamea la Real, Berrocal, Valverde del Camino, Paterna del Campo, Niebla, La Palma del Condado, Villarrasa, Bonares, Trigueros, Lucena del Puerto, San Juan del Puerto, Moguer, Palos de la Frontera eta Huelva udalerriak zeharkatzen ditu.
Bere uren pH azido da oso (1,7 eta 2,5 artekoa).[3] Hori dela eta, NASAk ikerketak egin zituen bertan Marterako bidaiak egiteko.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ H. Kiepert Formae Orbis Antiqui tab. XXVII. Berlin 1893
- ↑ B.J.Baker & J.F.Banfield. (2003). «Microbial communities in acid mine drainage» FEMS Microbiol. Ecology: 139-152..
- ↑ Fernandez-Remolar DC, Morris RV, Gruener JE, Amils R, Knoll AH. (2005). «The Rio Tinto basin, Spain: Mineralogy, sedimentary geobiology, and implications for interpretation of outcrop rocks at Meridiani Planum, Mars» Earth and Planetary Science Letters 240 (1): 149–167..
- ↑ NASA. (2005-11-29). NASA Rover Helps Reveal Possible Secrets of Martian Life. .