Topazio
Itxura
Topazioa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Nesosilikatoak |
Formula | Al2SiO4(F,OH)2 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.AF.35 |
Sistema kristalino | Ortorronbikoa |
Eponimoa | St. John's Island, Egypt (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gardena (ezpurutasunik ez duenean), urdina, marroia, laranja, grisa, horia, berdea, arrosa eta gorri arrosakara |
Gogortasuna Mohs eskalan | 8 |
Distira | Beirakara, distiratsua |
Marra | zuria |
Dentsitate erlatiboa | 3,4 - 3,6 |
Topazioa aluminioa eta fluorra duen nesosilikatoen taldeko minerala da. Bere formula kimikoa Al2SiO4(F,OH)2 da. Sistema ortorronbikoa jarraituz kristalizatzen da eta bere kristalak prismatikoak dira gehienetan. Erraz zartatzen denez, harribitxiak sortu nahi badira kontu handiz landu behar da, akatsik eduki ez dezaten. Fraktura konkoidala edo desorekatua dauka. Topazioaren gogortasuna 8koa da, eta lustre beirakara dauka. Topazio purua gardena da, baina askotan ezpurutasunez zipriztindurik ageri da eta askotariko koloreak dauzka: ardo kolorea, zuria, grisa, berdea, urdina, arrosa edo gorri arrosakara.