Torrente, el brazo tonto de la ley
Torrente, el brazo tonto de la ley (euskaraz Torrente, legearen beso tentela) 1998ko Santiago Segura espainiar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma da. Bertan, Santiago Segura, Javier Cámara, Chus Lampreave, Neus Asensi, Manuel Manquiña, Luis Cuenca, Tony Leblanc, Espartaco Santoni, Julio Sanjuán, Darío Paso eta Jimmy Barnatán aktoreek antzeztu zuten.
Filma estreinatu eta berehala ikusle eta sarrera salmenten bidezko diru etekinen aldetik sekulako arrakasta izan zuen; gainera, bi Goya Sari ere irabazi zituen. Bestalde, hainbat jarraipen izan ditu: Torrente 2: Misión en Marbella (2002), Torrente 3: El protector (2005), Torrente 4: Lethal Crisis (2011) eta Torrente 5: Operación Eurovegas (2014).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Luis Torrente (Santiago Segura) arrazista, ultraeskuindar, faxista, ustel, alfer, putazalea, edanzalea eta bere hitzetan droga neurri txikian hartzen duen espainiar polizia bat da; gainera, El Fary abeslariaren eta Atlético de Madrid futbol taldearen zaletu amorratua da.
Filma pertsonaia xelebre hori Madrilen gaueko erronda egin eta etxera itzultzen denean hasten da, atariko eskaileran gora doala "Rafi" (Javier Cámara) bizilaguna bere ama (Chus Lampreave) arrandegira jaisten laguntzen ari denean. Torrente bere aitarekin (Tony Leblanc) bizi da, eserleku-gurdian dagoen agurea, eta modu kaskarrean tratatzen du. Torrente maiz dendetara joan eta bertako zaindariak ohartu gabe lapurretak egin ohi ditu, gainera bere adiskide Antonioren (Cañita Brava) jatetxean whiskya edateagatik 6.000 pezetako zorra duenez, kaleratu dute.
Ustekabean eta bere aitak bihotzekoa izan ondoren, Torrentek ezkutuko droga saltokia den txinatar jatetxe bat topatu du. Jabea Mendoza (Espartaco Santoni) droga trafikatzaile zitala da, eta haren konfidantzazko morroia, "El Francés" (Manuel Manquiña) izengoitiko hiltzailea. Rafik eta bere lagun koadrilak lagundurik (Carlitos, Malaguita, Toneti eta Bombilla) Torrentek Mendozaren egitasmoa zapuztea helburu du, baina Torrenteri ez zaizkio gauzak nahi bezala atera. Halere, Mendozak beste droga-trafikatzaile batekin adostuta zituen 50 milioiko diru-saria bereganatu eta Torremolinosera ihes egitea lortu du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santiago Segura: José Luis Torrente, espainiar polizia faxista eta ustela, Atlético de Madriden eta El Fary abeslariaren zaletua. Bere aita zaharra kalean diru eske ipini ohi du, besteen bizkar bizizalea, dendetan lapur eta whisky zurratzailea.
- Javier Cámara: Rafi, izen osoz Rafael Jiménez Valera, Torrenteren etxe azpiko arrandegiko langilea, Torrente armagizon gisa miresten du.
- Chus Lampreave: Remedios "Reme" Valera, Los Jureles arraindegiko jabea, Rafiren ama eta Amparoren izeba.
- Neus Asensi: Amparo, Rafaren lehegusu ederra, Torrenteren haragikeri ametsetako emakumea.
- Manuel Manquiña: El Francés, Mendoza zitalaren morroi edo sikario beldurgarria.
- Luis Cuenca: tabernaria, Torrentek egunero bere zazpi whiskyak gosaldu ohi dituen tabernako zerbitzaria.
- Tony Leblanc: Felipe Torrente, Torrenteren aita hemiplegikoa, semeak Estatuaren laguntzak lortzeko eta kalean dirua eskatzeko dagoena baina okerrago dagoela antzeztera behartzen du.
- Espartaco Santoni: Mendoza, narkotrafikatzailea, aberastasun eta emakume ugari dituen gizona.
- Julio Sanjuán: Malaguita
- Darío Paso: Bombilla
- Jimmy Barnatán: Toneti
- Carlos Bardem: Cayetano
- Antonio de la Torre: Rodrigo
- César Vea: Borja
- Cañita Brava: Antonio
- Poli Díaz: bere burua antzeztuz
- Javier Bardem: Sultan
- El Gran Wyoming: komisarioa, Torrenteren buruzagia, eta haren iragan ezkutua ezagutzen duen bakarra.
- Nuria Carbonell (Pablo Carbonell aktorearen arreba): Pili
- Carlos Perea: Carlitos
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Torrente, el brazo tonto de la ley filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Torrente, el brazo tonto de la ley filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Gaztelaniaz)
- 1998ko filmak
- Santiago Segurak zuzendutako filmak
- Santiago Segurak idatzitako filmak
- Javier Cámarak antzeztutako filmak
- Tony Leblancek antzeztutako filmak
- Javier Bardemek antzeztutako filmak
- Antonio de la Torrek antzeztutako filmak
- Chus Lampreavek antzeztutako filmak
- Jimmy Barnatánek antzeztutako filmak
- Santiago Segurak antzeztutako filmak
- Neus Asensik antzeztutako filmak
- Daniel Monzónek antzeztutako filmak
- El Gran Wyomingek antzeztutako filmak
- Andreu Buenafuentek antzeztutako filmak
- Gabino Diegok antzeztutako filmak
- Jorge Sanzek antzeztutako filmak
- Fernando Truebak antzeztutako filmak
- Andrés Vicente Gómezek ekoitzitako filmak
- Torrente
- Espainiako filmak
- Madrilen girotutako filmak