Tunku Abdul Rahman
Tunku Abdul Rahman Putra Al-Haj ibni Almarhum Sultan Abdul Hamid Halim Shah (Alor Setar, Kedah, Malaysia, 1903ko otsailaren 8a - Kuala Lumpur, Malaysia, 1990eko abenduaren 6a) malaysiar politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kedah-ko sultanaren semea zen. Malaysian, Thailandian eta Ingalaterran ikasi zuen. Malaysiako Erakunde Nazional Batuaren (UMNO, United Malays National Organisation) buru zen, eta Malaysiako lehen ministro bilakatu zen, 1955eko hauteskundeak bere alderdiak irabazi ondoren.
Bera izan zen 1956an Londresen Malaysiako independentziaren baldintzak negoziatu zituen batzordearen buru, eta 1957an, Malaysiak burujabetza lortu zuenean, tunkua (printzea) lehenik, Malaysiako (1957-1963) eta gero Malaysiako Federazioko (1963-1970) gobernuburu bihurtu zen. Izan ere, Abdul Rahman izan zen 1963an Malaysiako Federazioaren sorrera eragingo zuen Malaysia, Singapur, Sarawak eta Sabah-en arteko elkartasunaren bultzatzaile nagusia.
Hasierako urte zail haietan, lan handia egin zuen federazioa sendotzen. 1969ko hauteskundeen eraginez matxinada etnikoak hasi zirenean, dimititu egin zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tunku Abdul Rahman |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.