Turkuko gaztelua
Turkuko gaztelua | |
---|---|
Turun linna | |
Turku Museum Centre | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | South-Western Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Jatorrizko Finlandia |
Finlandiako udalerriak | Turku |
Koordenatuak | 60°26′07″N 22°13′40″E / 60.43528°N 22.22764°E |
Altitudea | 12 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Jabea | Finlandia |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Linnankatu 80, 20100 Turku |
Webgune ofiziala | |
Turkuko gaztelua (finlandiera: Turun linna; suediera; Åbo slott) Finlandiako hego-mendebaldeko Turku hirian dagoen gaztelua da, ustez 1280. urtean eraikia.
Turkuko gaztelua Finlandian zutik dirauen eraikuntzarik zaharrena dela uste da, eta Eskandinavia osoko gaztelurik handiena. Erdi Aroan gaztelua aintzira baten erdian zegoen, uharte gisa; baina gaur egun Turkuren ondoan dago, lurrez inguraturik. Izan ere, uhartearen ingurua XV. mendean haran bilakatu zuten, ibaia desbideratuz.
Hurrengo urteetan, gaztelu indartsu eta sendoena bihurtu zen, eta errusiarrek eta novgorodtarrek ezin izan zituzten haren harresiak gainditu. Hala ere, gazteluak ez dauka gerra historia handirik, Viipuriko gazteluak eta Olavinlinna gazteluak ez bezala.
XVI. mendean berreraikia izan zen, Suediako erregeentzako. Izan ere, lurralde hauetara etortzea gogoko zuten, eta ondorioz, gazteluaren inguruan, Turku hiria garatu zen.
Gaztelua, Olavinlinna gaztelua eta Häme gazteluarekin batera hiruki defentsibo bat osatzen zuten.
Historia garaikideari dagokionez, 1941ko Jarraipenaren Gerran, sobietarrek gaztelua bonbardatu zuten, baina ez zuten hau suntsitzea lortu. 1987. urtean berreskuratu egin ziren harresiak eta museo bilakatu zen, lehengo urtean 200.000 turista jaso zituelarik. Gainera, gela handiak, hiriak, bilkuretarako erabiltzen ditu.