Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aristoteles

Aristoteles, Alexandro Handiari irakaspenak ematen.

Aristoteles antzinako Greziako filosofo bat izan zen, Mazedonian jaioa K.a. 384. urtean eta Eubean hila K.a. 322. urtean
Logika, politika, biologia, fisika eta metafisikari buruzko idazlan ugari idatzi zituen: fisikari buruzkoan, mundu erreala aztertzen du; metafisikari buruzkoan, izakiaren existentziari buruzko ideia abstraktuak.

Lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristoteles Estagira izeneko hirian jaio zen, Trazian (Greziako ipar-ekialdean, Mazedonia eskualdean). Haren aita, Nikomako, Mazedoniako Amintas III. erregearen fisikaria eta (medikua zen.) Aitaren aldetik, fisikari eta gerlari handiak eman zituen familia batekoa zen, eta seguraski Hipokrates mediku ospetsua izan zen haren arbaso bat.
Aristoteles, haurtzaroan, Amintas erregearen gortean hazi zen eta beronen seme Filiporen laguna zen. Printze gazteak jarraitu zion aitari tronuan Filipo II. Mazedoniakoa izenarekin. Filipo II.aren seme Alexandro Handiaren maisu ere izan zen.

Aristoteles filosofoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Platonen dizipulu edo ikasle) (zeina, bere aldetik, Sokratesen dizipulua izan zen) eta Alexandro Handiaren tutore edo hezitzailea izan zen filosofo honek eskola bat sortu zuen K.a. 335. urtean Atenasen: Lizeoa, “eskola peripatetikoa” ere deitua (biribilean ibiliz ematen baitziren eskolak; izan ere, Aristotelesek oinez zebilela irakasteko ohitura zeukan).
Gehien gustatzen zitzaizkion gai filosofikoak politika, justizia eta artea ziren.
Politikan gizakiek hirian daukaten tokia aztertu zuen eta gobernu forma desberdinen sailkapena egin.
Justizia, Aristotelesen iritziz, bakoitzari dagokiona emateko borondatea da. Bi justizia mota bereizten ditu:

  • Justizia banatzailea, ondasunak merituen arabera banatzen dituena.
  • Justizia zuzentzailea, eragindako kalteak konpentsatzen dituena.

Arteari dagokionez, artea ezbairik gabe naturaren imitazioa dela dio, baina imitazio hori ez da gutxiestekoa. Sortzetikoa da: umetatik “imitazioa gizakien joera naturala da”. Imitatzeko zaletasun horrek ikasten eta norbere burua hobetzen laguntzen du.

Ekarpen zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristoteles (mendebaldeko zientziaren aitatzat jotzen da. (Bizidunen mundua deskribatzeko bere ikuspegi zientifikoa behaketan eta sailkapenean oinarritu zuen. Mundua biribila zela sinetsita zegoen, horretarako behaketa ugari egin zituelarik: haren arabera, adibidez, ilargi eklipseak ezin ziren azaldu lurra biribila izan gabe; beste froga bat zen hegoaldera joaten diren bidaiariek (konstelazio batzuk bakarrik ikusten dituztela, eta (iparraldera joaten direnek beste konstelazio batzuk, hegoaldekoek ikusten ez dituztenak.
Bestalde, Unibertso mugatuaren eredua inposatu zuen, erdian Lurra zela, geldirik, esfera zentrokide gutxi-asko urrunekin.

Lehenengo naturalistetako bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristotelesi lehenengo naturalistetako bat (zientzia naturalak praktikatzen dituen pertsona) edo (biologiaren aita deritzaio oraindik. Izan ere, izaki bizidunen sailkapen bat egin zuen, zeinetan sartu zituen landareak, ugaztunak eta gizakiak.
Haren ikuspegi zientifikoa munduaren behaketa arretatsuan oinarritu zen. Behaketen bidez aurkikuntza ugari egin ahal izan zituen, besteak beste:

  • Aristotelesek arrazoiarekin baieztatu zuen izurdeak (ugaztunak direla, airea arnasten dutela, eta ez direla arrainak, uste zen bezala.
  • Uste zen hienak animalia hermafroditak (aldi berean arra eta emea) zirela. Aristotelesek frogatu zuen hiena arrak eta hiena emeak daudela, ugaztun guztietan bezala.
  • Aristoteles ohartu zen (erlauntz bakoitzean erregina bakarra zegoela. Erlauntzetako bizitzari buruzko haren deskribapenak aldaketarik ez zuen izan XVIII. mendera arte.
  • Txibiak bere janaria nola digeritzen duen deskribatu zuen.
  • Ulertu zuen animalien zenbait organo jarduera jakinetarako diseinatuta daudela, adibidez (hanka luzeak bizkor korrika egiteko, alegia, naturak jarduera bereziei dagozkien organoak sortu ditu esan zuen. Egokitze prozesuaren identifikazioa apurka-apurka bilakaera edo eboluzioaren teoria modernoan amaituko da.

Aristotelesek hutsegiteak ere egin zituen, eta ulertzekoa da, bere garaiko uste eta sinesmenak kontuan izanda. Horietako asko mikroskopioa existitzen ez zelako gertatu zitzaizkion:

  • Uste zuen animalia gazte batzuk buztin eta urezkoak zirela. Izan ere, ezin zituen (arrautzak ikusi, txikiegiak baitziren (mikroskopiorik gabe nabaritzeko.
  • Baieztatu zuen aingirak ez zirela ugaltzen (ez dutela bizitza ematen). Gaur egun badakigu Sargazoen itsasoan, Atlantikoan ugaltzen direla, Greziatik urrun.
  • Uste zuen ahuntzaren sexua haizearen norabideak erabakitzen zuela sortze unean.
  • Uste zuen adimena bihotzetik eratortzen dela, eta ez garunetik.