Edukira joan

Txikipedia:Polis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agora
Espazio komunala - Agora

Polis, pluralean poleis, Antzinako Greziako hiri-estatuak izendatzeko erabiltzen den hitza da.

Polisak Mizenastar zibilizazioa erori ondoren, Antzinako Greziaren historian Aro Iluna ezagututako mendean sortu ziren, baina ez zen izan Aro Arkaikora arte non sortu, eratu eta finkatu ziren polis gehienak.

Polisen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
polis grezia
polis argazkia

Askatasun eta autonomia politiko handia zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Polisak Antzinako Greziako ente politiko, sozial eta ekonomikoak ziren.

  • Lurralde hedaduraren murrizketa, non erdigunean gune politiko, administratiboa, merkataritza eta erlijiosoa kokatzen zen eta baserri lurralde txikia zegoen laborantzarako.
  • Independentzia ekonomikoa: Polis bakoitzak independentzia ekonomikoa zuen. Honek, kantitate nahikoa produzitzen zuen bere populazio guztiaren elikadura burutu ahal izateko.
  • Independentzia politikoa: Era berean, haietako bakoitzak independentzia politikoa ere zeukan, aske ziren eta ez zeuden beste herrialde batzuen menpe.
  • Bestalde, polis gizartea hiru estamentutan banatzen zen: alde batetik, herritar libreak zeuden eskubide zibiletaz gozatzen zituztenak. Atzerritarrak, ordea, aske bizi ziren baina ezin zuten eskubide batzuk eduki. Eta azkenik, morroiek ez zuten inolako askatasunik, ezta eskubiderik.
  • Legeekiko errespetu handia zegoen eta garrantzi handikoa zen herritarrek komunitateko arazo edo zereginetan parte hartzea.
  • Jaiak eta berezko tradizioak zeuden.
  • Kultu erlijiosoa zeukaten eta tradizioen eta ohituren alde zeuden.