Txinako ekonomia
Txinako ekonomiak aldaketa izugarriak jasan ditu azkeneko mendean.
Txinako Gerra Zibila bukatuta Herri Errepublikako gobernuak izaera sozialistako hainbat aldaketa egiten hasi ziren, enpresa pribatuen nazionalizazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa kasu. 1953 eta 1957 artean Sobietar Batasunaren laguntzaz Bost Urteko Lehen Plana garatu zuten.
Honen ostean Mao Zedongek beste bide bati ekin zion, industrializazioa handitzeko. Aurrerapausu Handia moduan ezagutzen den politika egin zuen, baina ez zuen ezer lortu eta 1958an bertan atzera egin zuten. Aldentze honek, gainera, SESBekin zituen harremanak tenkatzea ekarri zuen eta Iraultza Kulturala abiatu zen, alderdiaren barruan zeuden disidentziarekin amaituz.
Maoren heriotzarekin bere jarraitzaileak gartzelaratu zituzten eta Deng Xiaopingek hartu zuen boterea, maoismoaren oinarriak alde batera utziz. Estatuak planifikatzen jarraitzen bazuen ere enpresa pribatuen sorrera baimendu zen, eta atzerriko dirua onartzen hasi ziren. Hazkuntza ekonomikoa handia izan zen 1980ko hamarkadan. 1992an hegoaldean zegoen hazkuntza ekonomikoaren alde egin zuen Alderdiak eta urte horretan %14,2 hasi zen ekonomia. Hurrengo urteetan %10a inguru hazten jarraitu zuen.
Txinako munduko elektratresna eta oihalgintza sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira. 2004tik aurrera Europar Batasuna da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.
2006an Txinak Italia gainditu zuen Barne Produktu Gordinaren estatistikan estatistikak birkalkulatzean eta 2005eko hazkuntza kontutan hartzean Erresuma Batua eta Frantzia ere gainditu zituen munduko laugarren potentzian bilakatuz. Gaur egun 2.228.862.000.000 dolar da bere BPGa.
2014ko abenduan, Txinako bi tren konpainia handienek bat egiteko prozesua hasi zuten nazioartekotze prozesu ikusgarrian indartsuenak bihurtzeko helburuarekin. Europako Alstom eta Siemens gaindituko zituzkeen CSR eta CNR enpresen fusioak, 38.400 milioi euroren aktiboak[1].
BPGaren bilakaera azken urteetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
+%8,0 | +%7,3 | +%8,0 | +%9,1 | +%10,1 | +%10,4 | +%11,6 | +%13,0 | +%9,6 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zigor Aldama, «Txinaren hedapena trenez doa», Berria, 2014-12-26