Txinaren banaketa administratiboa
Txinaren banaketa administratiboa 32 entitatetan egiten da: 22 probintzia (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. 5 eskualde administratiboak tibetar, uigur, mongoliar, Hui eta Zhuang herriei dagokie. 4 udal-probintziak eskualde metropolitarrak dira. Eskualde bereziak Hong Kong eta Macao dira, sistema ekonomiko eta judizial ezberdinarekin, txanpon propioa, internet domeinua, telefono aurrezenbakia eta bandera propioa dute. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina irla hau praktikan independentea da Txinako Errepublika izenarekin. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde hauek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.
Administrazio mailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako Herri Errepublika administrazio maila desberdinetan oinarrituta dago, mendeetan zehar aldatuz joan den arren, probintzien gaur egungo mugak XVIII. mendean ezarri ziren, eta udal-probintziak sortzeaz edo eskualde autonomo berriak ezartzeaz beste, berdintsu mantendu dira ordutik.
Probintzia mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinak, 22 probintzia (省 shěng), bost eskualde autonomo ((自治区 zìzhìqū), lau udal-probintzia (直辖市 zhíxiáshì), eta bi administraturiko lurralde berezi (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū).
Prefektura mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipaturiko probintzia, eskualde autonomo eta udal-probintzia horiek 17 prefekturatan (地区 dìqū), 30 prefektura autonomotan (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiritan (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira. Ligak Barne Mongoliak dituen berezko egitura administratibo historikoak dira.
Konderri mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipaturiko prefektura mailako hiriak, udal-probintziak eta prefektura autonomoak honako entitate txikiagoetan banatzen dira:
- Konderriak (县 xiàn) (1.464 guztira)
- Konderri Autonomoak (自治县 zìzhìxiàn) (117 guztira
- Konderri mailako hiriak (县级市 xiànjíshì) (374 guztira)
- Barrutiak (市辖区 shìxiáqū) (852 guztira)
- Banderak (旗 qí) (49 guztira) (Barne Mongolian bakarrik)
- Bandera autonomoak (自治旗 zìzhìqí) (3 guztira) (Barne Mongolian bakarrik)
- Baso guneak (林区 línqū) (1 guztira)
- Barruti bereziak (特区 tèqū) (2 guztira)
Herri mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderri, konderri autonomo, konderri mailako hiri, barruti, bandera eta bandera autonomoak, honako entitate txikiagoetan banatzen dira:
- Udalerriak (乡 xiāng) (14.677 guztira)
- Udalerri etnikoak (民族乡 mínzúxiāng) (1.092 guztira) (Lurralde autonomoetan bakarrik)
- Herriak (镇 zhèn) (19.522 guztira)
- Azpibarruti edo Jiedaoak (街道办事处 jiēdàobànshìchù) (6.152 guztira)
- Barruti udal bulegoak (区公所 qūgōngsuǒ) (11 guztira)
- Sumuak (苏木 sūmù) (181 guztira) (Barne Mongolian bakarrik)
- Sumu etnikoak (民族苏木 mínzúsūmù) (Bakarra) (Barne Mongolian bakarrik)
Probintziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Txinerazko izena | Laburdura | Hiriburua | Txinerazko izena | Azalera (km2) | Biztanleria | Probintzia banaketak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ānhuī | 安徽 | 皖 wǎn | Hefei | 合肥 | 139.057 | 61.706.238 | Zerrenda |
Fújiàn | 福建 | 闽 mǐn | Fuzhou | 福州 | 123.603 | 35.801.740 | Zerrenda |
Gānsù | 甘肃 | 甘 gān, 陇 lǒng | Lanzhou | 兰州 | 464.186 | 26.184.538 | Zerrenda |
Guǎngdōng | 广东 | 粤 yuè | Guangzhou | 广州 | 177.933 | 97.383.035 | Zerrenda |
Guìzhoū | 贵州 | 黔 qián, 贵 guì | Guiyang | 贵阳 | 176.505 | 36.407.728 | Zerrenda |
Hǎinán | 海南 | 海 hǎi, 琼 qióng | Haikou | 海口 | 34.353 | 8.112.834 | Zerrenda |
Héběi | 河北 | 冀 jì | Shijiazhuang | 石家庄 | 187.991 | 69.602.378 | Zerrenda |
Hēilóngjiāng | 黑龙江 | 黑 hēi | Harbin | 哈尔滨 | 432.477 | 36.704.334 | Zerrenda |
Hénán | 河南 | 豫 yù | Zhengzhou | 郑州 | 166.499 | 93.652.065 | Zerrenda |
Húběi | 湖北 | 鄂 è | Wuhan | 武汉 | 185.125 | 61.692.449 | Zerrenda |
Húnán | 湖南 | 湘 xiāng | Changsha | 长沙 | 211.836 | 64.406.395 | Zerrenda |
Jiāngsū | 江苏 | 苏 sū | Nanjing | 南京 | 97.607 | 75.176.989 | Zerrenda |
Jiāngxī | 江西 | 赣 gàn | Nanchang | 南昌 | 167.430 | 41.398.079 | Zerrenda |
Jílín | 吉林 | 吉 jí | Changchun | 长春 | 192.105 | 27.502.884 | Zerrenda |
Liáoníng | 辽宁 | 辽 liáo | Shenyang | 沈阳 | 147.785 | 42.600.752 | Zerrenda |
Qīnghǎi | 青海 | 青 qīng | Xining | 西宁 | 716.693 | 5.001.307 | Zerrenda |
Shǎnxī | 陕西 | 陕 shǎn, 秦 qín | Xi'an | 西安 | 205.693 | 36.641.032 | Zerrenda |
Shāndōng | 山东 | 鲁 lǔ | Jinan | 济南 | 156.867 | 92.809.165 | Zerrenda |
Shānxī | 山西 | 晋 jìn | Taiyuan | 太原 | 157.023 | 34.415.373 | Zerrenda |
Sìchuān | 四川 | 川 chuān, 蜀 shǔ | Chengdu | 成都 | 491.146 | 83.725.263 | Zerrenda |
Yúnnán | 云南 | 滇 diān, 云 yún | Kunming | 昆明 | 393.734 | 44.948.507 | Zerrenda |
Zhèjiāng | 浙江 | 浙 zhè | Hangzhou | 杭州 | 103.900 | 47.964.394 | Zerrenda |
Eskualde autonomoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Txinerazko izena | Laburdura | Hiriburua | Azalera (km2) | Biztanleria | Probintzia banaketak |
---|---|---|---|---|---|---|
Guǎngxī | 广西 | 桂 guì | Nanning | 241.410 | 44.553.455 | Zerrenda |
Barne Mongolia | 内蒙古 | 蒙 měng | Hohhot | 1.218.698 | 24.259.735 | Zerrenda |
Ningxia | 宁夏 | 宁 níng | Yinchuan | 55.461 | 5.900.848 | Zerrenda |
Xinjiang | 新疆 | 新 xīn | Ürümqi | 1.774.034 | 19.988.711 | Zerrenda |
Tibet (Xīzàng) | 西藏 | 藏 zàng | Lhasa | 1.268.947 | 2.810.767 | Zerrenda |
Udal-probintziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Txinerazko izena | Laburdura | Azalera (km2) | Biztanleria | Udal-probintzien banaketak |
---|---|---|---|---|---|
Běijīng | 北京 | 京 jīng | 16.808 | 14.933.274 | Zerrenda |
Chóngqìng | 重庆 | 渝 yú | 82.403 | 31.610.196 | Zerrenda |
Shànghǎi | 上海 | 沪 hù | 6.341 | 17.805.281 | Zerrenda |
Tiānjīn | 天津 | 津 jīn | 11.632 | 10.315.894 | Zerrenda |
Administraturiko Lurralde Bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Txinerazko izena | Laburdura | Azalera (km2) | Biztanleria | Barrutiak |
---|---|---|---|---|---|
Hong Kong (Xiānggǎng) | 香港 | 港 gǎng | 1.085 | 6.961.931 | Zerrenda |
Macao (Àomén) | 澳门 | 澳 Ào | 24 | 480.956 | Zerrenda |