Txolarre
Itxura
Txolarre | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Superfamilia | Passeroidea |
Familia | Passeridae Illiger, 1811
|
Txolarreak (Passeridae) txori familia bat da, passeriformes ordenakoak. Hainbat espezie hartzen ditu bere baitan, hala nola etxe-txolarrea eta harkaitz-txolarrea.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia honek genero eta espezie hauek ditu bere baitan:
- Hypocryptadius generoa
- Hypocryptadius cinnamomeus Hartert, 1903
- Plocepasser generoaA. Smith, 1836
- Plocepasser mahali A. Smith, 1836
- Plocepasser donaldsoni Sharpe, 1895
- Plocepasser superciliosus (Cretzschmar, 1827)
- Plocepasser rufoscapulatus Büttikofer, 1888
- Histurgops generoaReichenow, 1887
- Histurgops ruficauda Reichenow, 1887
- Pseudonigrita generoaReichenow, 1903
- Pseudonigrita arnaudi (Bonaparte, 1850)
- Pseudonigrita cabanisi (G.A.Fischer & Reichenow, 1884)
- Philetairus generoaA. Smith, 1837
- Philetairus socius (Latham, 1790)
- Passer generoaBrisson, 1760
- Passer ammodendri Gould, 1872
- Passer domesticus Linnaeus 1758 - etxe-txolarrea
- Passer hispaniolensis Temminck 1820 - txolarre iluna
- Passer pyrrhonotus Blyth, 1845
- Passer castanopterus Blyth, 1855
- Passer rutilans (Temminck, 1836)
- Passer flaveolus Blyth, 1845
- Passer moabiticus Tristram, 1864
- Passer iagoensis (Gould, 1838) - txolarre handia
- Passer motitensis (A.Smith, 1836)
- Passer insularis P.L.Sclater & Hartlaub, 1881
- Passer hemileucus Ogilvie-Grant & H.O.Forbes, 1899
- Passer rufocinctus Finsch & Reichenow, 1884
- Passer shelleyi Sharpe, 1891
- Passer cordofanicus Heuglin, 1871
- Passer melanurus (Statius Müller, 1776)
- Passer griseus (Vieillot, 1817)
- Passer swainsonii (Rüppell, 1840)
- Passer gongonensis (Oustalet, 1890)
- Passer suahelicus Reichenow, 1904
- Passer diffusus (A.Smith, 1836)
- Passer simplex (Lichtenstein, 1823) - basamortuko txolarrea
- Passer montanus (Linnaeus, 1758) - landa-txolarrea
- Passer luteus (Lichtenstein, 1823) - urre-txolarrea
- Passer euchlorus (Bonaparte, 1850) - arabiar urre-txolarrea
- Passer eminibey (Hartlaub, 1880)
- Passer italiae (Vieillot, 1817) - italiar txolarrea (aditu batzuen ustez, etxe-txolarrearen azpiespeziea da (Passer domesticus italiae)
- Carpospiza generoa von Muller, 1854
- Carpospiza brachydactyla Bonaparte, 1850 -
- Petronia generoa Kaup, 1829
- Petronia petronia (Linnaeus, 1766) - harkaitz-txolarrea
- Gymnoris generoa
- Gymnoris superciliaris Blyth, 1845
- Gymnoris dentata (Sundevall, 1850)
- Gymnoris pyrgita (Heuglin, 1862)
- Gymnoris xanthocollis (Burton, 1838)
- Montifringilla generoa
- Montifringilla nivalis (Linnaeus, 1766) - elur-txonta
- Montifringilla henrici (Oustalet, 1892)
- Montifringilla adamsi Adams, 1859
- Onychostruthus generoa
- Onychostruthus taczanowskii (Przewalski, 1876)
- Pyrgilauda generoa
- Pyrgilauda davidiana J.Verreaux, 1871
- Pyrgilauda ruficollis (Blanford, 1871)
- Pyrgilauda blanfordi (Hume, 1876)
- Pyrgilauda theresae (Meinertzhagen, 1937)
Izen arruntak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz, erdaretan bezala, izen asko erabili dira honen arrunta dugun txori honentzat;[1] hona hemen euskal izen batzuk:
- artatxori: bizkaieraren ia eremu guztian (Durangaldean, Mungialdean, Busturialdean, Legution...), Eibar ingururaino. Hedaduraz, hauxe da Hego Euskal Herriko usadioko euskal izenik zabalena segur aski, baina eskualderik gehienetan beste sinonimoren batekin batera darabilte.
- burgoi, burrigoi, burgoitxori: Beasain.
- elizatxori (eleitxori, eliztxori...): Arratian, Otxandion, Aretxabaletan, Getarian, Errezilen, Gizaburuaga-Ea-Aulesti inguruan, Lapurdin, Zuberoan.
- erretxori: Nafarroa Garaia.[2]
- errota-txori: Nafarroa Garaia.[2]
- etxetxori: Nafarroa Garaiko eskualde askotan (Leitza, Baztan, Oitz, Imotz,...) eta Gipuzkoako mugako herri batzuetan (Berastegi, Ataun...).
- galartxori: Etxarri-Aranatz.
- galtxori: Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia.[2]
- garaitxori: Aezkoa.
- gorrilloi, gorrillota: Bergara-Antzuola.[3]
- hormatxori: Ermua-Eibar-Elgeta-Soraluze... Urola kosta eta Urola erdia (Zumaia-Azpeitia-Errezil-Aia...)
- kaletxori: Aretxabaleta-Eskoriatza... Zerain.
- karatxori: Nafarroa Garaia.[2]
- karrato: Nafarroa Garaia.[2]
- kurloe, kurrilloe: Lea-Artibai (Munitibar, Berriatua, Markina,...), Durangaldea (Elorrio, Abadiño, Berriz, Mallabia...), eta Debagoiena (Arrasate, Oñati, Antzuola...), eta eskualde horien alboko zenbait herritan (Muxika, Mendata, Azkoitia...). Bizkaieraren eremu guztian.
- lapurtxori (txorilapur): Beasain, Olaberri... Errezil.
- larratxori: Mutriku.
- lastatxori: Bizkaia.[2]
- mokomotz (txorimotz): Azpeitia, Beizama, Aia, Zestoa, Errezil, Beasain...
- metatxori: Zuberoa.
- murrutxori: Bizkaia.[2]
- murruxori: Baigorri.
- ormatxori: Bizkaia.[2]
- pardel: Ondarroa.
- paretatxori: Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Bera...
- pareta-xori: Lapurdi.[2]
- parra-txori, parra-xori: Lapurdi.[2]
- patxizar: Urola kosta (Zumaia, Aizarnazabal...), Urola Erdia (Zestoa...) eta Debabarrena (Deba...)
- teilatxori: Ubidea.
- torretxori, torrotxori, torrutxori: Mendexa, Amoroto, Ispaster, Ea, Lekeitio, Nabarniz... Zerain. Legutio.
- txau, ttau, txantxau...: Pasaia, Hondarribia.
- txo(l)arre: Urola kosta (Zarautz, Zumaia...) Arano.
- txorrotxori: Orio.
- txuerra: Elgoibar-Mendaro-Deba.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Asier SARASUA ARANBERRI: «Txolarrea, hormatxoria, artatxoria,... Txori honen zenbait sinonimo eta euren hedadura», Eibartik bloga, 2013-03-24.
- ↑ a b c d e f g h i j Plazido MUXIKA: «gorrión» in Diccionario Castellano-Vasco
- ↑ Gaztelaniazko gorrion izen arruntaren etimologia ez da ziurra. Teoria batek euskal gorri hitzarekin lotzen du (Zamora, Elena; Ruiz, Guadalupe; y Mejía, Teresa (1983): «Los nombres del 'gorrión común' y del 'campestre' en los atlas lingüísticos españoles», in Archivo de filología aragonesa, 32–33:325–366. ISSN 0210-5624).