Txurdinaga
Txurdinaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gabriel Aresti etorbidea Txurdinagan. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°54′27″W / 43.2569°N 2.9075°W |
Azalera | 1,10 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 14.851 (2023) |
Dentsitatea | 13.501 bizt/km² |
Txurdinaga Bilboko auzoa da. Bilboko hirugarren barrutian kokatuta dago, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian alegia. Auzoak 109,67 hektareako azalera dauka eta 17.976 biztanle (2004ko datuen arabera).
1970eko hamarkada hasiera arte, auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden. Gerra Zibilaren osteko hazkundeak eta hiriko beste guneetan zegoen toki eskasiak bultzatuta milaka etxebizitza eraiki ziren auzoan.
Hirigintza kaotikotik aldenduz, auzoak kale eta etorbide zabalak ditu, eta parkeak nagusi dira, esaterako Europa Parkea. Horrela, etxebizitza altuak pilatu egin ziren, 12-13 solairudun dorreetan. Ondorengo hamarkadetan etxebizitza gehiago eraiki ziren, Bilboko zabalgune berri horretan. Egun, auzoak ez du ia eraikitzeko tokirik.[1]
2007tik, EuskoTrenen Metroaren Hirugarren lineak auzoa hiriaren erdigunearekin eta aireportuarekin lotzen du.
Berdeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoak kale eta etorbide zabalak ditu. 1988an, Europa parkea sortu zen (Bilboko parke sinbolikoenetako bat da). Europa parkeak 107.000 metro koadroko azalera du eta hainbat zuhaitz mota daude bertan, baita ahateak dituen aintzira bat.
Merkatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denda gehienak Txomin Garat eta Julian Gayarre kaleetan daude. Hauez gain, auzoak zenbait supermerkatu ditu.
Elizak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi eliza daude, garrantzitsuena Birjinetxe deritzana izanik.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txurdinagan udal-kiroldegi handi bat dago, Europa parkearen ondoan. Han, kirol modalitate asko praktika daitezke: saskibaloia, futbola, tenisa, igeriketa, eta abar.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txurdinagan bi ikastola (Begoñazpi eta Kirikiño) eta institutu eta ikastetxe batzuk (Gabriel Aresti institutua, Txurdinaga-Behekoa Institutua, Pio Baroja, Txurdinaga-Artabe, eta Artatxe) daude.
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasun zentro bat dago, Txomin Garat eta Gabriel Aresti kaleen artean.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txurdinaga Bilbo erdigunearekin autobus eta taxien bidez lotuta dago.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (minutuak) |
---|---|---|
03 | Plaza Biribila - Otxarkoaga | 10´ |
13 | San Inazio - Txurdinaga | 12´ |
30 | Txurdinaga - Miribilla | 15´ |
34 | Otxarkoaga - Santutxu | 30´ |
38 | Otxarkoaga - Termibus | 15´ |
43 | Garaizar - Santutxu | 30´ |
G2 | Otxarkoaga - Plaza Biribila | 30´ |
A-3631 | Bilbao - Galdakao Begoñatik | 20´ |
A-2321 | Santutxu - UPV/EHU autopistatik | 30´ |
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale Dor Kayiko euskal ijito elkarteak Txurdinagan dauka egoitza nagusia, Otxarkoaga, Erandio, Portugalete eta Irunen ere ordezkaritza bana duen arren.
Kale garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txomin Garat etorbidea
- Julian Gaiarre etorbidea
- Gabriel Aresti etorbidea
- Jesus Galindez etorbidea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Garai lorategiak.
-
Mrs. Leah Manning lorategiak.
-
Txomin Garat etorbidea.
-
Txurdinagako etxeak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz)Kale Dor Kayikoren webgunea
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |
- ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).