Uribarri Harana
Uribarri Harana | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Harana |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′34″N 2°19′09″W / 42.75944°N 2.31917°W |
Garaiera | 832 m |
Demografia | |
Biztanleria | 47 (2022) |
Uribarri Harana (ofizialki Ullíbarri-Arana / Uribarri Harana)[1] Arabako herria da. Haranako udalerriko erdialdean dago. 1940ko hamarkada arte Alda udalerriaren zati izan zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harana udalerriko lau kontzejuetako bat da. Kale Nagusia du, eta paraleloan dauden beste lau, Kristobalen Ermitarako bidean elkarrekin topo egiten dutenak. Plaza bat du, albo banatan eliza (San Joan Bataiatzailearen parrokia) eta frontoia dituena, eta bertan dago 2017tik herriko seme Sebastian Fernandez de Lezeta Dos Pelos-i eginiko oroigarria.
Herriko etxeen artean nabarmentzen da Lazkanotarren jauregia, 16. mendeko fatxada errenazentista duena.
Herritik iparraldera, errepidea igarota baina kaskotik gertu, Andra Mari tenplu edo baseliza dago, 12. mendeko eliza erromaniko berriztatua.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 67 biztanle ditu.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
83 | 81 | 82 | 86 | 81 | 86 | 76 | 67 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Uribarri-harandar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estefania Beltran de Heredia (1960 - ), EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua.
- Sebastian Fernandez de Lezeta, Dos Pelos gerrilaria (1770-1822), Napoleondar Gerretako protagonista.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2013-04-12. Ikus 3625. orrialdea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Haranako herriak | ||
---|---|---|
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |