Edukira joan

Uztaileko Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uztaileko Iraultza
Irudia
Motairaultza
Honen parte daBorboien berrezarkuntza
Denbora-tarte1830eko uztailaren 27a - 1830eko uztailaren 29a
Data1830eko uztaila
KokalekuFrantzia

Uztaileko Iraultza (frantsesez Révolution De Juillet) Luis Filipe Frantziako tronura eraman zuen matxinada izan zen. Uztailaren 26an Karlos X.a Frantziakoak 1814ko Emandako Gutunaren izpiritu liberalaren kontra zihoazen Lau Arauen argitaratzeak piztu zuen altxamendua. Parisko kaleetan hiru egunez (uztailaren 27tik 29ra) borrokan aritu ondoren, Karlos X.ak abuztuaren 2an abdikatu zuen. Abuztuaren 9an, Luis Filipe frantziarren errege izendatu zuten. Iraultza horretan, goi-erdi mailako klaseak, edo burgesiak, Luis Filiperen erregetza osorako (1830-1848) botere sozial eta politikoa eskuratu zuen.

Iraultzaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleon egotzi ondoren, Louis XVIII.a bihurtu zen Frantziako errege. Honek, monarkia absolutua eta Frantziako Iraultzaren hainbat lorpen (herritarren berdintasuna legearen aurrean edo adierazi-askatasuna) lotu nahi izan zituen. Horretarako, 1814an bertan Emandako Gutuna argitaratu zuen, bere botere absolutua mugatzeko eta bi ganbarari esker nazioari nolabaiteko ordezkaritza emateko.

Hala ere, Charles X. anaia eta ordezkoa 1824an iritsi zen tronura. Alderdi ultra-erregezalea babestuta, ideia atzerakoienak itzuli ziren. Honekin batera, zenbait kausa ekonomiko, sozial et politikok 1830eko iraultza eragin zuten.

1821-1825 bitarteko hazkunde ekonomikoaren ondoren, Londresen sortutako finatzia-krisialdia Frantziako azoketara hedatu zen. Aldi berean, Frantzian, 1826-29 bitartean, patata ekoizpena suntsitu eta laborren uzta txarren segida zirela medio nekazal-krisialdia ere sortu zen.

Gizarte hartu-emanei dagokienez, burgesiak etekinak murriztuta ikusi zituen, eta langileek, edo eros-ahalmena murriztuta edo langabezia aurkitu zituzten. Krisialdi soziala 1828an eta 1829an izan zen larrien. 1829ko amaierako gatazkak itzali ziren.

Charles X.aren jarrera atzerakoiak nahigabe orokorra eragin zuen. Oposizio politikoaren erantzunaren aurrean, prentsa zentsura behin eta berriro areagotu zuen erregeak. Orduko, iritzi publikoaren gainean prentsak egundoko eragina izaten zuen. 1830eko Lau Arauen bidez, prentsa-askatasuna zein ordezkarien ganbara bertan behera uzten ziren, Emandako Gutunaren izpirituaren kontra zuzenki joz.

Iraultzaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Uztaileko monarkia»

1830eko uztailaren 27tik 29ra Parisko kaleetan erregearen kontra matxinadak hedatu ziren. Erret Guardia gelditu ezinik, Charles X.a abdikatu eta alde egin zuen. Matxinatuek, burges txikiek eta langileek, hiru koloreko bandera eskuetan, Errepublika aldarrikatzen zuten bitartean, diputatu liberalek monarkia konstituzionala ezarri zuten, Louis Philippe, Orleansko dukea, errege aukeratuta.

Aterabide honek liberalismo atzerakoien printzipioak onartzea ekarri zuen. Gainera, burgesiako arlo askok ordena lehenbailehen berreraiki nahi zuen, behe klase errepublikazaleen erradikalismo demokratikoren beldur. Europako potentziek ere, monarkia, konstituzionala bazen ere, errazago onartuko lukete.

Hala eta guztiz ere, hurrengo bi urteetan gatazkak iraun zuen, 1832an krisialdi ekonomikoak gora egin ahala. Guardia Nazionalaren demokratizazioa edota elizaren aurkako pribilegioak aldarrikatzen ziren. Burgesia, egonezina, printzipio liberalak ahazteko prest agertu zen, ordena berreskuratu nahian.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]