Edukira joan

Victor Leemans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor Leemans


9e. Europar Legebiltzarreko presidentea

1965 - 1966
Jean Duvieusart - Alain Poher

Europarlamentaria

1958ko martxoaren 19a - 1971
Belgikako senataria

1949ko uztailaren 11 - 1971ko martxoaren 3a
Bizitza
JaiotzaStekene1901eko uztailaren 21a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaLovaina1971ko martxoaren 3a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaGizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Hizkuntzakalemana
frantsesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, soziologoa eta sindikalista
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)Ganteko Unibertsitatea
MugimenduaSindikalismoa
Izengoitia(k)E. Van Haaf, V. Van Waas eta Victor van Waas
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Christian Democratic and Flemish (en) Itzuli
Flemish National Union (en) Itzuli

Victor Leemans (Stekene, 1901eko uztailaren 21a - Lovaina, 1971ko martxoaren 3a) flandriar politikaria izan zen. Europako Parlamentuko lehendakaria izan zen 1965etik 1966ra.

Gizarte Zientzietan lizentziatua, mugimendu erradikal flandriarrean parte hartu zuen 1930eko hamarkadan. Verdinaso erakundeko eta Arbeidsorde sindikatu faxista flandriarreko kidea izan zen. Alemaniak Belgika okupatu zuenean hainbat kargu politiko izan zituen eta gerra amaitzean kolaborazionismoagatik epaitu zuten, baina absolbitu egin zuten.

Alderdi Sozial Kristauko kidea eta senataria izan zen. 1958tik 1971era Europako Parlamentuko kide izan zen eta 1965etik 1966ra lehendakari.