Villalarko gudua
Villalarko gudua | |||
---|---|---|---|
Gaztelako Komunitateen Gerra | |||
Komuneroen buruzagien errendizioa erakusten duen Manuel Picolo Lópezen olioa (1887, Salamancako markesaren jauregia). | |||
Data | 1521eko apirilaren 23a | ||
Lekua | Villalar | ||
Koordenatuak | 41°30′N 5°06′W / 41.5°N 5.1°W | ||
Emaitza | Erregezaleen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Villalarko gudua Gaztelako Komunitateen Gerran gertatutako gatazka armatu bat izan zen. 1521eko apirilaren 23an, Villalarren, aurrez aurre jarri ziren Karlos V.a enperadorearen aldeko indar errealistak, Íñigo Fernández de Velasco y Mendoza Gaztelako kondestablea eta erregearen faltan gobernadore karguan zegoena buru zutela,eta aurreko urtean Àvilan sortutako Junta Santuko indarrak.
Liskarraren ondorioak sakonak izan ziren, izan ere komuneroen porrotak, eta hurrengo egunean honen buruzagien exekuzioak, gatazkaren ia erabateko amaiera ekarri zuen —Toledon izan ezik, han erresistentzia 1522ko otsailera arte luzatu baitzen—.[1]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armada komuneroa kuartelean zegoen Valladolideko Torrelobatón herrian, 1521eko otsailean hartu ondoren. Juan de Padillak Valladoliderantz edo Tororantz abiatu zain zituen tropak gazteluan. Bitartean, Kondestablearen armada hegoalderantz zihoan, eta apirilaren 21ean Hornijako Peñaflor de Hornijan kokatu zen, eta han elkartu zitzaizkion Almirantearen eta jaunen indar armatuak, Komuneroen armadaren mugimenduen zain. Haren agindupean zeuden ere Burgosko udalaren banaketan bildutako , gainera, Burgosko udalak egindako banaketan bildutako indarrak.
Bestalde, Valladoliden ezarritako Junta Santuak Padillak eskatzen zituen errefortzuak bidaltzea erabaki zuen: artilleria kontingente bat. Luis Godinez erregidoreak uko egin zion gogor haren buru jartzeari, eta, ondorioz, postua apirilaren 18an Diego López de Zúñiga kolegialak lortu zuen. Torrelobatonen komuneroen egoera gero eta kritikoagoa zen, ondorioz, hilaren 20an, unibertsitarioak kontingentearekin abiatzea erabaki zuen, Komunitatearen agindu espresurik jaso gabe.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilaren 22an, komuneroek patruilak bidalita etsaien posizioak ikusi besterik ez zuten egin, Torrelobatón uztea erabaki gabe. Armada errebeldea azkenean 1521eko apirilaren 23ko gauean irten zen Tororuntz, komunitatean altxatako hirira. Egun euritsua zen, mugimendu miitarrak egiteko desegokia. Komuneroen armadako soldaduek ordu batzuk lehenago presionatu zuten Padilla, inguruan mugimenduren bat egin zezan. Honek, errefortzu eta hornidura bila Tororuntz abiatzea erabaki zuen. Armadak Hornija errekatxoaren bidetik jarraitu zuen Tororako bidean, eta Villasexmir, San Salvador eta Gallegos herrietatik pasa ziren.Vega de Valdetroncokora iritsi zirenean, gudua saihestezina zen. Euriak gogor jotzen zuen, eta Padillak borroka aurkezteko leku egokia bilatu behar izan zuen.
Aukeratutako lehenbiziko herria Vega de Valdetronco izan zen, baina armadak ez zituen betetzen berak ematen zituen aginduak. Tororako bidean, Vega de Valdetroncoko iraganik, hurrengo herria Villalar zen, eta hantxe garatu zen bataila, zehazki, Fierro zubian.
Armada komuneroa, Karlos V.aren tropen aurrean gutxiagotasun nabarmena zuena, borroka herri barruan garatu zedin saiatu zen. Horretarako, kanoiak eta artilleriako gainerako piezak jarri zituzten kaleetan.
Borrokalari askok hasierako ziurgabetasuna aprobetxatu zuten jatorrizko herrietara edo Villalarretik gertu dauden beste herri batzuetara ihes egiteko. Baina komuneroek ez zuten beren indarrak zabaltzeko aukerarik ere izan, zalditeria errealistak bat-batean erasoari ekin baitzion, Kondestableko infanteriaren zain egon gabe. Gatazka amaituta zegoen infanteria agertu zenerako.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Padilla, Bravo eta Maldonado komunitateetako lider garrantzitsuek borroka egin zuten harrapatu arte. Hurrengo egunean, apirilaren 24an, Cornejo, Salmerón eta Alcalá epaileek errudun aurkitu zituzten «erreinu horien errege-koroaren traidoreak», eta «berezko heriotza-zigorra eta beren ondasun eta ofizioen konfiskazioa» ezarri zieten. Fraide frantziskotar batekin konfesatu ondoren, herriko plazara eraman zituzten, han baitzegoen delitugileak hilarazten ziren pikota, eta han borrero batek burua moztu zien, dimentsio handiko ezpata erabiliz.
Ihes egitea lortu zuten soldadu komuneroek Torora jo zuten gehienbat, Haroko kondea atzetik zutela, eta armada jipoituaren zati bat Portugalera igaro zen Fermoselleko mugatik. Gainerakoak Acuña eta María Pachecorekin elkartu ziren Toledon, eta Tajoko hiriaren erresistentzia indartu zuten zenbait hilabetez. Villalarko guduan azkenean, 500 soldadu komunero hil ziren, eta beste 6.000 preso harrapatu zituzten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pérez, Joseph. (DL 1999). La revolución de las Comunidades de Castilla (1520-1521). (7a ed. argitaraldia) Siglo veintiuno editores ISBN 84-323-0285-6. PMC 493272173. (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).