Viverridae
Viverridae | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Viverridae Gray, 1821
|
Azpifamiliak | |
Viverridae Feliformia Carnivoraren subordeneko ugaztun familia bat da. 35 espezie deskribatu dira, katajineta, Binturong eta linsangak besteak beste.
Guztiak zonalde tropikaletan bizi dira. Afrikan, Madagaskarren eta Iberiar penintsulan bizi dira. Asiako hego-ekialdean ere bizi dira. Basoetan, sabanan eta gune menditsuetan bizi dira eta batez ere oihan tropikaletan. Espezie asko desagertzeko arriskuan daude, batez ere Cynogale bennettii.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ezaugarri antzinakoak dituzte eta ia-ia ez dira aldatu Eozenoko fosiletatik. Forma ezberdinak badituzte ere askok sudur-luzeko katu baten antza dute. Tamaina aldakorra dute, baina 33 eta 84 zentimetro artean daude.
Gorputz liraina, gorputz-adar motzak, isats luzea eta buru zorrotza dituzte, eta espezie asko guruin anal usaintsuak dauzkate.
Hortzeri-formula |
3.1.4.2 |
3.1.4.2 |
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hemigalinae subfamilia
- Chrotogale generoa
- Cynogale generoa
- Diplogale generoa
- Hemigalus generoa
- Paradoxurinae subfamilia
- Viverrinae subfamilia
- Civettictis generoa
- Genetta generoa
- Osbornictis generoa
- Poiana generoa
- Prionodon generoa
- Viverra generoa
- Viverricula generoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viverridae |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Viverridae |