Vueling Airlines
Vueling Airlines | |
---|---|
VY - VLG | |
Possible by Vueling | |
Datuak | |
Mota | low-cost airline (en) , Airelinea eta kapital irekiko enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Puntu programa | Avios (en) |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Jabea | International Airlines Group |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2004 |
Sorlekua | Bartzelona |
webgune ofiziala |
Vueling Europan dagoen kostu baxuko hegaldi konpainia da. Bere egoitza nagusia Bartzelonan dago, eta Euskal Herrian Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetatik lan egiten du. Espainiar lurraldeko hegaldi konpainiarik handiena da helmuga kopuruan eta flotaren tamainan, eta Espainiako garraiatutako bidaiari kopuruan bigarrena da, lehenengoa Ryanair da.
Vueling, 140 helmuga baino gehiago ditu, gehienak bere konexio zentrotik, Bartzelona.
Bartzelonaz gain, Vuelingek beste hainbat base ditu: Alicante, Sevilla, Bilbo, Madril, Valentzia, Malaga, Santiago de Compostela, Gran Kanaria, Jerez, Tenerife (Iparra) eta Mallorca; Europan zehar Erroman, Paris-Orly eta Florentzian ere du baseak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010etik asko hazi zen Bartzelona-El Praten eta gaur egun aireportuko konpainiarik garrantzitsuena da.
2013an International Airlines Group taldeak akzioen gehiengoa erosi zuen eta 2013ko abuztuan Josep Piquék dimisioa aurkeztu eta ordutik Alex Cruz da Vueling airlineako presidentea.
Hegaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbotik (BIO)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainia: Ibiza, Menorca, Mallorca, Alicante, Malaga, Sevilla, Valentza, Gran Canaria, Granada, Lanzarote, Santiago de Compostela, Bartzelona, Fuerteventura, Tenerife, Almeria, Jerez (Kadiz), Vigo, La Palma.
Italia: Milan, Florentzia, Erroma (Fiumicino).
Erresuma Batua: Londres (Gatwick).
Frantzia:Paris (Charles de Gaulle).
Beste batzuk: Marrakex, Amsterdam, Hamburgo, Zurich, Malta, Praga, Copenhaguen, Bruselas, Budapest.
Hondarribiatik (EAS)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainia: Bartzelona (BCN), Madrid (MAD) Iberiak operatuta.
Flota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegazkina | Zerbitzuan | Aginduak | Bidaiariak |
---|---|---|---|
Airbus A319-112 | 6 | 0 | 144 |
Airbus A320-200 | 69 | -- | 180 |
Airbus A320-271N | 25 | 29 | 186 |
Airbus A321-200 | 18 | -- | 220 |
Airbus A321-271NX | 4 | 6 | 236 |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Aireportua | 2011n | 2012an | Aldaketa |
---|---|---|---|---|
1 | Bartzelona-El Prat | 7.396.938 | 8.967.930 | ▲%17,5 |
2 | Madril-Barajas | 1.581.842 | 1.877.810 | ▲%15,8 |
3 | Sevilla | 1.294.741 | 1.198.935 | ▼%8,0 |
4 | Bilbo | 851.378 | 1.081.856 | ▲%21,3 |
5 | Málaga | 929.807 | 1.038.481 | ▲%10,5 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Vueling airelinearen webgunea.
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |