Edukira joan

Wanda Półtawska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wanda Półtawska

Bizitza
JaiotzaLublin1921eko urriaren 2a
Herrialdea Polonia
HeriotzaKrakovia2023ko urriaren 24a (102 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Andrzej Półtawski (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea 1951) : medikuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra eta medikua
Enplegatzailea(k)Jagellondar Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaPontifical Academy for Life (en) Itzuli
Pontifical Council for the Family (en) Itzuli
Katolickie Stowarzyszenie Dziennikarzy (en) Itzuli

Wanda Wiktoria Półtawska (Lublin, 1921eko urriaren 2a - Krakovia, 2023ko urriaren 24a) [1] poloniar psikiatra eta idazlea izan zen. Poloniako Erresistentziako kidea, Alemania naziak bere herrialdea okupatu zuen garaian, Ravensbrück-eko kontzentrazio-esparruan barneratu zuten, non hainbat esperimenturen biktima izan zen. Karol Wojtyłaren lagun pertsonala, Zientzien Akademia Pontifikaleko kidea eta Beskidzkie rekolekcje. Dzieje przyjaźni księdza Karola Wojtyły z rodziną Półtawskich (Beskid erretiroa. Karol Wojtyła apaizaren eta Półtawski familiaren arteko adiskidetasunaren historia) liburuaren egilea izan zen, Joan Paulo II.a Aita Santuarekin izandako adiskidetasun luzearen berri ematen duena.

Bigarren Mundu Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lublingo Urtsulatarren eskolan ikasi zuen. 1939 baino lehen eta Bigarren Mundu Gerran eskaut talde bateko kide izan zen. Alemania naziak Poloniaren inbasioaren ondoren, bere taldeko esploratzaile gehiagorekin bat egin zuen lurpeko erresistentzian, non mezulari gisa eta zerbitzu laguntzaileetan jardun zuen. Gestapok 1941eko otsailaren 17an atxilotu eta Lublingo gazteluan espetxeratu zuten, non galdeketetan torturak jasan zituen. 1941eko azaroaren 21ean, Ravensbrückera eraman zuten, matxinadagatik heriotza zigorra ezarrita. Kontzentrazio-esparruan Karl Gebhardt Gurutze Gorriko Alemaniako sekzioko presidentea eta Berlingo irakaslea zen doktorearen esperimentu medikoen [2] biktima izan zen, [3] eta Fritz Fischer Ernst, Rolf Rosenthal eta Herta Oberheuser doktoreen ere. Esperimentu horiek bere bizitza osoan ondorio fisikoak eragin zizkioten. Gerra amaitu baino pixka bat lehenago, Neustadt-Gleweko kanpamendura eraman zuten, eta bertan bizi izan zen 1945eko maiatzaren 7an askatu arte [3]

Aliatuen garaipenaren ondoren, Krakoviara joan zen bizitzera, medikuntza eta psikiatria ikasketak amaitu eta Andrzej Półtawski filosofia irakaslearekin ezkondu zen, eta harekin lau alaba izan zituen. Nazi preso eta "giza kobaya" izandako esperientzia kontatu zuen 1961eko I boję się snów (Eta nire ametsen beldur naiz) liburu autobiografikoan.

Jarduera zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951n Medikuntzan lizentziatu zen Jagellon Unibertsitatean, gero espezializatu eta psikiatriako doktoretza lortu zuen (1964). 1952 eta 1969 bitartean Krakóviako Unibertsitateko Medikuntza Psikiatria Saileko irakasle laguntzailea izan zen. 1955etik 1997ra arte pastoraltzako medizina irakasle gisa aritu zen Krakoviako Teologia Akademia Pontifikalean, 1964 eta 1972 artean Jagellon Unibertsitateko Psikologia Sailean eta 1967tik Krakoviako Teologiako Akademia Pontifikaleko Familiaren Teologia Institutuan,33 urtez zuzendu zuena. 1981 eta 1984 bitartean Erromako Laterango Pontifize Unibertsitateko "Joan Paulo II" Ezkontza eta Familia Ikasketen Institutuko irakaslea izan zen. Dzieci oświęcimskich izeneko ikerketa egin zuen, Auschwitz bezalako kontzentrazio-esparruetara bidalitako umeei buruz. 1969ko apirilean, Unibertsitateak askatasuna eman zion batez ere ezkontzara eta familiaren aholkularitzara dedikatzeko. MEDLINE datu-base bibliografikoaren arabera, polonieraz eta ingelesez argitaratutako hainbat artikulu zientifikoren egilea da. [4]

Gizarte-jarduera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediku gisa egindako lanaz gain, Półtawska hainbat gizarte ekintzagatik nabarmendu da. Ravensbrück-eko kanpamentuan nazien biktimak omentzeko plaka bat jartzeko kanpainan parte hartu zuen, hainbat arazoren ostean azkenean 1996an inauguratu eta Poloniako Nazi Krimenak Ikertzeko Batzordearen lanetan parte hartu zuen. Hamar urtez Krakoviako zinegotzia izan zen, baita Radio Mariako kolaboratzaile eta Źródło ("Iturria") astekari katolikoko zuzendarietako bat ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Redacción. (2023-10-25). «KZ-Überlebende Wanda Poltawska mit 101 Jahren gestorben» RedaktionsNetzwerk Deutschland.
  2. Poltawska, Wanda. 1999. “The Human “guinea Pigs” of Ravensbrück”. In When Sorry Isn't Enough: The Controversy over Apologies and Reparations for Human Injustice, edited by Roy L. Brooks, 43–46. NYU Press. http://www.jstor.org/stable/j.ctt9qg0xt.9.
  3. a b Boo, Juan Vicente. (7 de junio de 2009). Wanda Poltawska: la confidente de Wojtyła. .
  4. "The responsibility of the medical doctor and the life of the patient" Poltawska W. Dolentium Hominum. 1996;31(11th Yr. No. 1):137-40

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]