William Cavendish-Bentinck (Portlandeko III. dukea)
William Cavendish-Bentinck, Portlandeko III. dukea (Nottinghamshire, 1738ko apirilaren 14a - Westminster, 1809ko urriaren 30a) britainiar whig eta tory politikaria izan zen. Britainia Handiko lehen ministroa izan zen 1783an eta Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1807tik 1809ra.
1761ean Legebiltzarreko kide hautatu zuten eta aita hil ondoren Lorden Ganberan sartu zen. 1783an koalizio gobernu bat zuzendu zuen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrari amaiera eman zion Parisko Ituna sinatu zuen. Gobernuak urte horretan bertan dimisionatu zuen Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren erreformak porrot egin ondoren.
Frantziako Iraultzaren ondoren Charles James Foxekin hautsi eta 1794an Barne ministro izendatu zuen Pitten aldera pasa zen.
1807 eta 1809 artean lehen ministro izan zen berriz, Napoleondar gerretan britainiar isolamendu garaian, baina baita bere berreskurapenaren hasieran ere.
Oxfordeko Unibertsitateko kantzilerra izan zen 1792tik 1809ra.
Elisabet II.a Erresuma Batukoa erreginaren arbasoetako bat da.