William Gaddis
William Gaddis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1922ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | East Hampton, 1998ko abenduaren 16a (75 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Farmingdale High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Bard College (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
William Thomas Gaddis (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko abenduaren 29a - East Hampton, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 1998ko abenduaren 16a) ingelesezko idazlea izan zen. Errealismo zikin deituriko literatura-joeraren aitzindaritzat jo izan dute kritikariek. Bigarren Mundu Gerraren ostean kazetari-lanetan jardun zuen, eta bidaia luzea egin zuen Europan zehar (Espainia, Frantzia), eta Robert Graves idazlearen adiskide egin zen. Ameriketara itzuli eta 1955ean argitaratu zuen lehen liburua, The Recognitions (Aitorpenak). Bi literatura-belaunaldiren arteko mugarria izan zen eleberri hori: 1930-1940ko hamarkadetako naturalismo eta intimismoaren eta 1960ko hamarkadako eleberriaren iraultzaren artekoa. Hogei urte geroago, 1975ean, argitaratu zuen bigarren eleberria, JR., eta 1985ean Carpenter´s Gothic (Arotz gotikoa), Ronald Reaganen politikaren kritika mingotsa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.