William R. King
William Rufus Devaine King (Sampson County, Ipar Carolina, 1786ko apirilaren 7a - Selma, Alabama, 1853ko apirilaren 18a) estatubatuar abokatu, politikari eta diplomazialaria izan zen. AEBetako 13. presidenteordea izan zen.
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen. Ipar Carolinako Estatu Kongresuko kide izan zen 1807tik 1809ra. 1811tik 1816ra Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxeko kide izan zen. Dimisioa eman zuen Errusiara eta Napolira misio diplomatikoetan parte hartzeko.
Itzultzean, Alabaman lurrak erosi zituen kotoia landatzeko. Bere familia Alabamako esklaboen jabe handienetako bat bihurtu zen. Neurrizkotzat jotzen da esklabismoaren auzian eta 1850eko Konpromisoaren sinatzailea izan zen.
1819an Alabama estatu bihurtu ondoren, King senatari izendatu zuten. 1844 arte senatari izan zen eta Andrew Jacksonen alde egin zuen. 1844tik 1848ra Estatu Batuetako enbaxadorea izan zen Frantzian Luis Filipe Frantziakoaren erregealdian eta berriro senatari izan zen 1848tik 1852ra.
1852an, Alderdi Demokratak Franklin Pierce aukeratu zuen presidentetzarako hautagai eta King presidenteordetzarako. Kuban zegoela egin zuen karguaren zina, eta tuberkulosiak jota hil zen AEBra itzuli eta egun gutxira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |