Alan Mathison Turing (Paddington, Londres, Ingalaterra, 1912ko ekainaren 23aib., 1954ko ekainaren 7a) matematikaria, kriptografoa eta filosofoa izan zen. Informatika modernoaren gurasotzat hartzen da. Haren ekarpenen artean, Turingen makina eta algoritmoen kontzeptuaren formalizazioa daude.[1]

Alan Turing

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlan Mathison Turing
JaiotzaMaida Vale (en) Itzuli eta Warrington Lodge (en) Itzuli1912ko ekainaren 23a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaMaida Vale (en) Itzuli
Guildford
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWilmslow1954ko ekainaren 7a (41 urte)
Hobiratze lekuaWoking Crematorium (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
AitaJulius Mathison Turing
AmaEthel Sara Stoney
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHazlehurst Community Primary School (en) Itzuli 1926)
Sherborne School (en) Itzuli
(1926 - 1931)
King's College (en) Itzuli
(1931 - 1934)
Princetongo Unibertsitatea
(1937 - 1938)
TesiaSystems of Logic Based on Ordinals (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAlonzo Church
Doktorego ikaslea(k)Robin Gandy (en) Itzuli
Beatrice Helen Worsley
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Alonzo Church
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, kriptografoa, matematikaria, unibertsitateko irakaslea, logikaria, estatistikaria, maratoilaria eta artificial intelligence researcher (en) Itzuli
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea  (1934 -  1937)
Government Communications Headquarters  (1938 -  1945)
National Physical Laboratory (United Kingdom) (en) Itzuli  (1945 -  1947)
Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1948ko martxoa -  1952)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMax Newman (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

turingarchive.org
IMDB: nm6290133 Find a Grave: 12651680 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Haurtzaroa

aldatu

Turing 1912an jaio zen Londresen. Haren aita, Julius Mathison Turing, Britainiar Inperioaren Indiako Zerbitzu Zibilean ari zen lanean, baina Alanen gurasoek Britania Handian jaiotzea nahi zuten, eta beraz lan utzialdia eskatuta Londresko Paddington auzora itzuli ziren, eta han jaio zen Alan. Aitak, ordea, bere lanpostuan jarraitu behar zuen, horregatik bere gurasoek askotan Indiara eta Britania Handira bidaiatu behar zuten. Beraz, Alan eta haren anaia lagun ingeles batzuekin utzi behar izan zituzten. Esaten dute oso azkarra zela, berak bakarrik irakurtzen ikasi zuela 3 astetan, eta interes handia erakusten zuela zenbakiekin.

Eskolan hasi zenean, irakasleek ikusten zituen haren jakinduria oso handia zela. 16 urterekin Albert Einsteinen lanen berri izan zuen eta arreta handia jarri zien eta oso ongi ulertu zituen. Eta ez bakarrik hori, gainera kritika ugari egin zituen.

Ikasketak

aldatu

Unibertsitate ikasketak Cambridgeko Trinity College ospetsuan egin nahi izan zituen, baina ez zuen lortu hara joateko beka, eta King's Collegen egin behar izan zituen matematika-ikasketak. 1935ean graduatu zen. 1937an eta 1938an Ameriketako Estatu Batuetako Princetongo Unibertsitatean jardun zuen ikerketan.

1938ko irailaz geroztik, Turing lanean hasi zen Britainia Handiko kode-apurketa erakundearentzat, denbora partzialeko aholkulari moduan eta Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek erabilitako kodeak deszifratzen aritu zen lanean.

Analisi kriptografikoa

aldatu

Bigarren Mundu Gerran beharrezkoa izan zen haren laguntza nazien sekretuak deszifratzeko. Fish gailuei buruz egin zituen ikerketek lagunduta, lehen ordenagailu elektroniko digitala egin zuen, Colossus izenekoa. Ordenagailu horrek gainerako Fish kodeak deskodetzeko balio izan zuen. Bere deskodetzeko modua ez zion inori esan 1970. urtera arte. Bere adiskide minek ere ez zuten hori jakin.

Lehen ordenagailuei buruzko ikerketak

aldatu

1945etik 1947ra National Physical Laboratory delakoan aritu zen lanean ACE ordenagailuaren diseinuan. ACEren diseinua bukatuta egonik, proiektua abiatzea ateratzen ari zelako, urte sabatikoa hartu eta Cambridgera itzuli zen. Gero, 1948an Manchesterko unibertsitatean hasi zen lanean matematika irakasle moduan. 1949an unibertsitate horretako konputazio-laborategiko zuzendariorde izendatu zuten eta benetako lehen ordenagailuetako baten softwarearen diseinuan jardun zuen: Manchester Mark I izenekoan hain justu.

Heriotza

aldatu

1954an, bere buruaz beste egin zuen zianuroz injektatutako sagarra janez. Izan ere, 1952 homosexuala izateagatik kondenatu egin zuten (homosexualitatea delitu izan zen Britainia Handian 1967 arte). Kondenan bi aukera eman zizkioten: bi urteko kartzela ala libidoa apaltzeko tratamendu hormonala. Bigarrena aukeratu zuen, kartzelara ez joatearren eta estrogenozko injekzioak hartu zituen urte betez. Horren albo-erreakzioetako bat ginekomastia izan zen, hots, bularrak handitzea. Halaber, bere lanean ondorio kaltegarriak izan zituen eta, besteak beste, kriptografiari buruz Britaniar Gobernuaren inteligentzia-agentziarentzat egiten zituen aholkulari lanak bukatu zitzaizkion. Horrek krisi sakon batean murgilarazi zuen eta bere buruaz beste egitera bultzatu.[2]

Ekarpenak

aldatu

Egin zituen ekarpenen artean Turingen makina eta Turingen testa dira ezagunenak

Turing-en makina

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Turingen makina»

Turingen makina makina abstraktu bat definitzen duen konputaziozko modelo matematikoa da[3], erregela - taula baten arabera zinta tira baten gainean sinboloak manipulatzen dituena[4]. Sinplea bada ere, Turing makina edozein konputazio-algoritmo simulatzeko[5] egokitua izan daiteke.

Turing makina ordenagailu batek egindako datu-manipulazio guztia kontrolatzen duen prozesamendu unitate zentral (PUZ) baten adibide orokor bat da, makina kanonikoarekin datuak biltzeko memoria sekuentziala erabiliz. Zehazkiago, alfabeto baten kate baliodunen azpimultzo arbitrarioren bat zerrendatzeko gai den makina — automata — bat da. Kateak modu mugikorrean zerrendatu daitekeen multzo baten zati dira. Turingen makinak luzera infinituko zinta bat du, non irakurtzeko eta idazteko eragiketak egin ditzakeen.

Turingen testa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Turingen testa»

Testaren xedea makina bat noiz den kontziente definitzea da.[6][7][8]

Testa egiteko hiru elementu daude: gizaki batek, interlokutoreak ikusi gabe, ebaluatzen du galdera batzuen aurrean beste gizaki batek eta makina batek ematen dituzten erantzunak eta erabaki behar du zein den makina. Ebaluatzailea gai ez bada bereizteko makina zein den makinaren jokabidea adimenduna jotzen da.

Testaren gaurkotasuna eztabaidagai da.[9]

Zinema

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zorrak kitatzen Alan Turingen mendeurrenean» Berria 2012-11-15.
  2. «Barkamena, zigortu eta 60 urtera» Berria 2013-12-24.
  3. Minsky 1967:107 "1936 urteko artikuluan, bere izena daramaten makina abstraktuak definitu zituen. Turing makina bat egoera finituko makina bat da, ingurune mota berezi batekin lotua, bere zinta, non sinboloen sekuentziak gorde (eta gero berreskuratu) ditzakeen ", baita Stone 1972:8 non "makina" hitza komatxo artean dagoen.
  4. Stone 1972:8 baieztatzen du ""Makina" hau eredu matematiko abstraktua da", ere cf. Sipser 2006: 137 "Turing makinaren modeloa" deskribatzen du. Rogers 1987 (1967): 13 "Turingen karakterizazioa" aipatzen du, Boolos Burgess eta Jeffrey 2002:25 "idealizatutako makina mota espezifiko" bat aipatzen dute.
  5. Sipser 2006:137 "Turing makina batek ordenagailu erreal batek egin dezakeen guztia egin dezake".
  6. Leturia Azkarate, Igor. (2014/09/01). «Gizakia ala makina?» Zientzia.eus.
  7. Zozaia, Gorka. (2014-06-28). «Nor maite du Eugenek?» Naiz!.
  8. Andrew,, Hodges,. Alan Turing : the enigma : the book that inspired the film The imitation game. ISBN 9781784700089..
  9. «LaMDA, ustez kontzientzia duen makinaren kasua, Turing-en testa berpentsatzeko aukera bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).

Kanpo estekak

aldatu