Beizama Gipuzkoaren erdi-erdian dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da, Urola Kosta eskualdean hegoaldean eta Goierri eta Tolosaldea eskualdeekin muga eginez. 16,55 km² ditu, eta 125 biztanle zituen 2016. urtean. UEMAko kidea da.

Beizama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Beizamako ikuspegia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaBeizama
AlkateaMaria Begoña Garmendia Vazquez (en) Itzuli
Posta kodea20739
INE kodea20020
Herritarrabeizamar
Ezizenamakilak
Kokapena
Koordenatuak43°08′03″N 2°12′01″W / 43.1342°N 2.2003°W / 43.1342; -2.2003
Map
Azalera16,55 km²
Garaiera485 m
Distantzia35 km Donostiara
Demografia
Biztanleria134 (2023)
−2 (2022)
alt_left 57 (%42,5) (%64,2) 86 alt_right
Dentsitatea0,08 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,19
Zahartze tasa[1]% 18,74
Ugalkortasun tasa[1]‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,61 (2011)
Genero desoreka[1]% 14,53 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,01 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,44 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 83.62 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1564
Webguneahttp://www.beizama.eus

Geografia

aldatu

Beizama Gipuzkoako erdigune geografikoan dago, Urola-Kosta eskualdean. Donostiatik 39 km-ra dago, Azpeititik 11ra eta Tolosatik 15era. Beizamara herri mailako errepideen bidez iristen da.

Udalerriak 16,8 km² dauzka, eta mugakide ditu Beasain hegoaldean, Albiztur eta Bidania-Goiatz ekialdean, Errezil iparraldean, eta Azpeitia sartaldean.

Beizama herria Illaun mendiaren magalean dago, Murumendiko mendilerroan. Ingurua basoz eta zelaiz osatua da. Duen garaierak (485 m), Gipuzkoako bigarren udalerririk altuena bihurtzen du, Bidania-Goiatzen ostean.

Auzoak

aldatu

Herrigunea dago udaletxe, eliza eta pilotalekuarekin, eta bestetik, Aginamendi, Amenabar, Baztarkalaldea, Ilarraldea eta Urdanpileta baserri-auzoak ditugu.

Nabarmentzekoa da Nuarbe auzune edo herria, zati bat Beizamarena eta bestea Azpeitiarena dituena.

Azpiegiturak

aldatu
  • KZ gunea[3]
  • Osasun zentroa[4]
  • Haur eskola[5]
  • Natur eskola[6]

Historia

aldatu

XI. mendean lehenengo aldiz aipatu zuten idatziz, Erdi Aro hartan Saiazko Alkate Gorenaren menpe egon zen Errezil, Aia eta Bidania-Goiatzekin batera. Batasun horri XIX. mendea arte eutsi zioten.

XVIII. mendean, berriz, udalak 100.000 pagorekin inguruak basoberritu zituen.

Beizamako krimena

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Beizamako hilketa»

Azkenik, "Beizamako krimena" ezin dugu aipatu gabe utzi: 1926ko azaroaren 14an bi emakume (ama-alabak) Korosagasti baserrian hilda agertu ziren. Gertakari tragiko ezohiko horrek herria astindu zuen, are gehiago hilketa inoiz argitu ez delako. Pio Baroja idazleak berak "El cabo de las tormentas" lanean aipatu zuen.

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko tradizionalak izan dira aspalditik, eta azken urteotan landa-turismoa sustatzen dabiltza.

2017an honela banatzen ziren sektoreak herrian: lehen sektorea BEGaren %20,5. Bigarren sektorea %11,2. Hirugarren sektorea %58,2. Eta eraikuntza %10,1.[7]

Demografia

aldatu

XX. mendean, populazio galera handia izan du. Izan ere, 1900. urtean 634 biztanle zituen, eta gaur egun 180 inguru. 1960ko hamarkada eta 1970ekoa izan ziren biztanle galera handienekoak.

2019an 120 biztanle zituen. Horietatik %21,67k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %3,33 ziren.[7]

Beizamako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

aldatu

2015eko udal hauteskundeetan Aurrena Beizama Bai kandidaturak 64 boto lortu zituen.[8] Herrian zeuden bi plataformak kandidatura bakarrean aurkeztu ziren, eta lehen bi urteetan Nekane Otaño izan zen alkate, eta hurrengo bi urteetan Pedro Mari Otaegi.[9]

2019ko hauteskundeetan Aurrena Beizama Bai kandidaturak 65 boto lortu zituen.[10] Pedro Otaegi izendatu zuten alkate.[11]

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Beizamako Mari Lurdes Aranbururen[12] testigantza, herriko eskolaren eta apaizen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Beizamako euskara[15] gipuzkeraren[16] aldaera bat da, Sartaldeko euskaran[17] kokaturik dagoen Urolaldeko euskara[18] hain zuzen. Urolaldeko eta Beterriko hizkeraren[19] artean zubilana egiten du honek. Hizkera honetan sakona da mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean.

Halere, Goierri eta Tolosalde eskualdeekin muga egiten duenez, Goierriko hizkera eta Tolosaldeko hizkeraren eragin handia du.

2016an herritarren %89,17 euskalduna zen.[7]

Jaiak eta ohiturak

aldatu

Ekainaren 29an San Pedro jaiak ospatzen dituzte, eta Ernioko erromeriak ere aipatzekoak dira.[20]

Herri-kirolak

aldatu

Nuarbe auzoa nabarmendu izan da nazioartean azken urteotan sokatira taldea dela eta. Kirol honi eskainitako museoa dago auzo horretan.

Ondasun nabarmenak

aldatu

XVI. mendeko San Pedro parrokia-eliza herriko eraikinik zaharrena da, eta nabarmentzekoak dira XVII. mendeko udaletxea eta Bakardadearen baseliza (XVIII) eta San Lorentzokoa.[21]

Iruditegia

aldatu

Beizamar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «KZgunea» Beizama (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  4. «Osasun Zentroa» Beizama (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  5. «Haur Eskola» Beizama (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  6. «Natur Eskola» Beizama (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  7. a b c «Web Eustat. Beizamako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  8. «2015(e)ko Irailak 25 udal hauteskundeak, emaitzak, Beizama (Gipuzkoa). | EiTB udal hauteskundeak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  9. «Pedro Mari Otaegi da Beizamako alkate berria» Urola Kostako Hitza 2017-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  10. «2019(e)ko maiatzaren 26(e)ko udal hauteskundeak, emaitzak, Beizama (Gipuzkoa). | EiTB udal hauteskundeak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  11. «Pedro Otaegik hartu du alkate makila Beizaman» Urola Kostako Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  12. «Aranburu Mendizabal, Mari Lurdes - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  13. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  14. «Maisu-maistrak eta apaiz bi Beizaman - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  15. «Beizama - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  16. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  17. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  18. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  19. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  20. «Kultura» Beizama (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  21. «Ondareak» Beizama (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa