Etxe orratza, zeru-harraskaria edo zeruorratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Eraikinon arrazoiak asko dira: lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...

Burj Khalifa, munduko eraikinik garaiena, (Dubai)
Petronas Dorre Bikiak (Kuala Lumpur)
Sears Dorrea (Chicago)

Etxe orratza definitzeko era asko daude: erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da. 300 metrotik gorakoek supergaraiak izena dute.

Ezaugarriak

aldatu

Hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzorua garestia denean, eraikin baxuak altxatzea ez zaie eraikuntza enpresei errentagarria izaten: horregatik, eraikin bertikalak hobesten dira. Prezio horiek hirien erdiguneetan garestienak izaten direnez, etxe orratzak normalean bertan egoten dira. Horrez gain, etxe orratzek boterea islatzen dute, eta toki askotan ikur modura ere altxatzen dira.

Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, lekuotan eraikin garaiak eraikitzen. Esaterako, Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da.

Etxe orratzak gaur egun kontinente guztietan daude eta hainbat ereduren arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxe orratzak hirien erdigunean egoten dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egoten da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira.

Asiako herri gehienetan, ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxe orratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan, etxebizitza dorreak. Hong Kongen, adibidez, eraikinen % 90 hogei solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan, gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira , 80 solairuko Sorrento dorre taldea, kasu.

Historia

aldatu

Etxe orratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871n, hiri hartan izan zen suteak hiri gehiena deusezturik utzi zuen. Udalak hiria berreraikuntzeko plangintza prestatu zuen, hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, Chicagoko eskola izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan: hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten.

Mugimendu hartako kideen artean, William Le Baronek, tipologia berria proposatu zuen: etxe orratza. Horrek dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errazagoa da horrelakoak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxe orratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon.

Laster etxe orratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New York lehia bizian aritu ziren, munduko etxe orratzik garaiena eraikitzeko. Herrialdeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion.

Ondorengo gerrateetan etxe orratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar, ordea, "etxe orratzen sukarra" berpiztu egin zen eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren (410 m, garai hartan munduko dorrerik garaienak). Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zien.

Etxe orratzak Asian

aldatu

Gaur egun ehundaka etxe orratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kongen garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxe orratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak.

1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxe orratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa % 10 baino gehiago hazten da), eta nekazaritza guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Beijing, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghain grin hori nabari-nabaria da: duela hamar urte ortuak baino ez zeuzkan Pudong barrutian, egun 500 etxe orratz baino gehiago daude, batzuk —adibidez,, Jin Mao Dorrea— 400 metrotik gorakoak dira.

Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Guangzhou, Harbin, Shenzhen eta abar. Etorkizunean, etxe orratzaren paradisua izango da Txina

Etxe orratzak munduan

aldatu
 
Burj Khalifa beste etxe orratzen aldean

Txinaz gain, beste herrialde askotan etxe orratzak eraikitzen ari dira. Horren adierazgarri nagusia Dubai da: duela hogei urte hirixka zena, egun milioi eta erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, eta etxe orratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien % 15 bertan dago: dorre haietako batzuk, gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea, esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da.

Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri.

Munduko etxe orratzik garaienak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Munduko eraikinik garaienen zerrenda»
Postua Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Urtea Oharrak
1. Burj Khalifa Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 828 metro 162 2010
2. Shanghai Center Shanghai   Txina 632 metro 128 2015
3. Abraj Al Bait Meka   Saudi Arabia 601 metro 120 2012
4. Pingan International Finance Centre Shenzhen   Txina 599 metro 115 2016
5. Goldin Finance 117 Tianjin   Txina 597 metro 117 2016
6. One World Trade Center New York   AEB 541 metro 104 2014
7. CTF Finance Centre Guangzhou   Txina 530 metro 111 2016
8. Taipei 101 Taipei   Taiwan 509 metro 101 2004
9. Shanghai World Financial Center Shanghai   Txina 492 metro 101 2008
10. International Commerce Center Hong Kong   Txina 484 metro 118 2010
11. Petronas Dorrea 1 Kuala Lumpur   Malaysia 452 metro 88 1998
11. Petronas Dorrea 2 Kuala Lumpur   Malaysia 452 metro 88 1998
13. Nanjing Greenland Financial Center Nanjing   Txina 450 metro 89 2010
14. Willis Dorrea Chicago   AEB 442 metro 108 1974
15. KK 100 Shenzhen   Txina 442 metro 97 2011
16. West Tower Guangzhou   Txina 438 metro 103 2010
17. Wuhan Center Wuhan   Txina 438 metro 88 2016
18. 432 Park Avenue Chicago   AEB 426 metro 85 2015
19. Trump International Hotel & Tower Chicago   AEB 423 metro 96 2010
20. Jin Mao Dorrea Shanghai   Txina 421 metro 88 1998
21. Two International Finance Centre Hong Kong   Txina 415 metro 88 2003
22. Al Hamra dorrea Kuwait   Kuwait 413 metro 77 2011
22. Princess Tower Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 413 metro 101 2012
24. 23 Marina Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 395 metro 89 2012
25. CITIC Plaza Guangzhou   Txina 391 metro 80 1997
26. Capital Market Authority Riad   Saudi Arabia 385 metro 76 2016
27. Shun Hing Square Shenzhen   Txina 384 metro 69 1996
28. Eton Place Dalian Tower Dalian   Txina 383 metro 80 2014
29. Central Market Abu Dhabi   Arabiar Emirerri Batuak 381 metro 88 2014
29. Empire State Building New York   AEB 381 metro 102 1931
31. Elite Residence Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 380 metro 91 2011
32. Central Plaza Hong Kong   Txina 374 metro 78 1992
33. Federatsia - Vostok dorrea Mosku   Errusia 373 metro 95 2016

Iturria: Skyscraperpage.com

Eraikitzen ari diren 400 metrotik gorako etxe orratzak

aldatu
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Kingdom Tower Jeddah   Saudi Arabia 1000 metro 167 Eraikitzen 2020
Suzhou Zhongnan Center Suzhou   Txina 729 metro 137 Eraikitzen 2021
Wuhan Greenland Center Wuhan   Txina 636 metro 118 Eraikitzen 2018
Pearl of the North Shenyang   Txina 565 metro 111 Eraikitzen 2018
Lotte World Tower Seul   Hego Korea 555 metro 123 Eraikitzen 2016
Chow Tai Fook Binhai Center Tianjin   Txina 530 metro 97 Eraikitzen 2017
Zhongguo Zun Beijing   Txina 520 metro 118 Eraikitzen 2018
Lotte Town Tower Busan   Hego Korea 510 metro 107 Eraikitzen 2020
International Commerce Center Chongqing   Txina 468 metro 99 Eraikitzen 2019
Tianjin R&F Guangdong Tower Tianjin   Txina 468 metro 91 Eraikitzen 2019
Lakhta Center San Petersburgo   Errusia 463 metro 86 Eraikitzen 2018
Riverview Plaza Wuhan   Txina 460 metro 82 Eraikitzen 2016
The Wharf IFC Changsha   Txina 452 metro 88 Eraikitzen 2018
Suzhou Supertower Suzhou   Txina 450 metro 92 Eraikitzen 2017
World One Mumbai   India 442 metro 117 Eraikitzen 2017
China Resources Centre Block A Nanning   Txina 442 metro 90 Eraikitzen 2018
106 Tower Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 433 metro 107 Eraikitzen 2018
Marina 101 Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 426 metro 101 Eraikitzen 2015
Huaguoyuan Project Guiyang   Txina 406 metro 65 Eraikitzen 2017
Nanjing Olympic Suning Tower Nanjing   Txina 400 metro 89 Eraikitzen 2017

Proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxe orratzak

aldatu
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Mubarak Dorrea Kuwait Hiria   Kuwait 1001 metro Proiektua
Sky City Changsha   Txina 838 metro 220 Proiektua
Caiwuwei Financial Center Shenzhen   Txina 666 metro Proiektua
Wangjiadun Proiektua Shenzhen   Txina 646 metro 115 Proiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren Dorrea Seul   Hego Korea 615 metro 150 Proiektua
Incheongo Dorreak Incheon   Hego Korea 610 metro 150 Proiektua
Oryx Dorrea Doha   Qatar 600 metro Proiektua
Barwa Dorrea Doha   Qatar 570 metro 108 Proiektua
Dragon Tower Jiangyin   Txina 538 metro 118 Proiektua
The Pentominium Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 516 metro 120 Eraikuntza geldirik 2014
Yangtze Star Nanjing   Txina 510 metro Proiektua
Al Quds Endowment Tower Doha   Qatar 495 metro 100 Eraikuntza geldirik 2014
Xiaobailou Union Plaza Tianjin   Arabiar Emirerri Batuak 488 metro 108 Proiektua
Sun Valley Tianhe Chongqing   Txina 450 metro 95 Proiektua
Dubai Dorreak Doha   Qatar 437 metro 88 Eraikuntza geidirik
Diamond Tower Jeddah   Saudi Arabia 432 metro 93 Eraikuntza geidorik 2017
Chongqing International Financial Center Chongqing   Txina 431 metro 102 Eraikuntza geidirik
Shenyang International Finance Center Shenyang   Txina 420 metro 89 Proiektua
Lingnan Tiandi Foshan   Txina 415 metro Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen   Txina 400 metro 88 Proiektua
Xujiahui Tower Shanghai   Txina 400 metro Proiektua
Suzhou West Lake Dorreak Suzhou   Txina 400 metro Proiektua

Proiektuan dauden beste etxe orratz batzuk

aldatu
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Al Burj Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 1050 metro 228 Proiektua
Mubarak Dorrea Kuwait Hiria   Kuwait 1001 metro Proiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren Dorrea Seul   Hego Korea 615 metro 150 Proiektua
Errusia Dorrea Mosku   Errusia 612 metro 118 Proiektua
Chicago Spire Chicago   Estatu Batuak 610 metro 150 Proiektua
Incheongo Dorreak Incheon   Hego Korea 610 metro 150 Proiektua
Oryx Dorrea Doha   Qatar 600 metro Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen   Txina 600 metro Proiektua
Barwa Dorrea Doha   Qatar 570 metro 108 Proiektua
Nanjing Lu Dorrea Tianjin   Txina 550 metro 100 Proiektua
Dragon Tower Jiangyin   Txina 538 metro 118 Proiektua
China CITIC Plaza Beijing   Txina 520 metro 118 Proiektua
The Pentominium Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 516 metro 120 Eraikuntza geldirik 2014
Xiaobailou Union Plaza Tianjin   Arabiar Emirerri Batuak 488 metro 108 Proiektua
Jialin Fanying Chongqing   Txina 460 metro 102 Proiektua
Sun Valley Tianhe Chongqing   Txina 450 metro 95 Proiektua
Dubai Towers Jeddah   Saudi Arabia 448 metro 87 Proiektua
Shenyang International Finance Center Shenyang   Txina 420 metro 89 Proiektua
2 World Trade Center New York   Estatu Batuak 408 metro 76 Proiektua
Lighthouse Tower Dubai   Arabiar Emirerri Batuak 400 metro 66 Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen   Txina 400 metro 88 Proiektua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu