Martxoaren 20
data
Martxoaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hemeretzigarren eguna da; eta larogeigarrena bisurteetan. 286 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1524 – Hernán Cortések Espainia Berrian agintzeko ordenantzak ezarri zituen.
- 1724 – 1724ko konklabearen hasiera Erroman, Inozentzio XIII.aren ondorengoa aurkitzeko. 33 hauteslerekin hasi zen, baina uneren batean 53 izan zituen. Bi hilabetez izan ziren bilduta ondorengoa hautatzeko.
- 1956 – Tunisiak independentzia lortu zuen.
- 2003 – Estatu Batuek Iraken aurkako inbasioari ekin zioten, Bagdad hiria misilez bonbardeatuz eta Saddam Hussein, Irak-eko agintaria, boteretik erauzi asmoz. Hasiera batean erasoa Irak-eko errejimenak suntsipen masiboko armak zeuzkalako justifikatu bazen ere, munduko populazioan erasoaren azpian bestelako interesak zeudelako susmoa zabaldu zen. Uste hau dela eta, manifestazio eta protesta ekitaldi ugari burutu ziren munduan zehar, gerra egin aurretik lehendabizi; eta baita ondoren ere.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1988ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mixel Aire Xalbador IIak bere hirugarren txapela jantzi zuen.
- 2005 – Martxoaren 10ean Orreagan hasitako 14. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
Mundua
aldatu- 1852 – Harriet Beecher Stowe idazle estatubatuarrak esklabotza gaitzat duen Osaba Tomen etxola eleberria argitaratu zuen. Ikuspegi abolizionistatik idatzi zuen eta lehen urtean 300.000 ale saldu zituen AEBetan, nahiz eta herrialdearen hegoaldean debekatu zuten.
- 1981 – The Postman Always Rings Twice ("Postariak Beti Birritan Deitu Ohi Du") filma estreinatu zen, Bob Rafelsonek zuzendu eta Jack Nicholson eta Jessica Lange aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Basic Instinct ("Oinarrizko Sena") filma estreinatu zen, Paul Verhoevenek zuzendu eta Michael Douglas, Sharon Stone, George Dzundza eta Jeanne Tripplehorn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2007 – Once ("Behin") filma Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, John Carneyk zuzendu eta Glen Hansard eta Markéta Irglová aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea jazo zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Koldo Fernandez de Larrea txirrindulari arabarrak sprintean irabazi zuen Tirreno-Adriatikoko azken etapan.
Mundua
aldatu- 1993ko Bost Nazioen Txapelketaren bukaera: Frantziak 10. txapelketa eskuratu zuen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1642 – Jose Bakedano, nafar musikagile eta apaiz trinitarioa (h. 1711).
- 1718 – José Joaquín Viana, arabar militarra, Montevideoko gobernadorea (h. 1773).
- 1755 – Étienne Neveu, zuberotar politikaria (h. 1830).
- 1820 – Niceto Zamacois, bizkaitar kazetari, eleberrigile eta poeta (h. 1885).
- 1829 - Francisco Huder, Iruñeko alkatea (h. 1888).
- 1855 – Jose Cadena, nafar elizgizona (h. 1918).
- 1860 – Fiacro Iraizotz, nafar poeta, antzerkigile eta libretista (h. 1929).
- 1893 – Miguel Martinez de Lezea, gipuzkoar txistularia (h. 1984).
- 1897 – Ramon Maria Aldasoro, euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua (h. 1952).
- 1914 – Jose Aramendi, Felipe, gipuzkoar pilotaria.
- 1922 – Maria Arriaga, bizkaitar erraketista (h. 2014).
- 1936 – Junes Xuburu, zuberoar kantaria (h. 2020).
- 1948 – Carmen Diez Mintegi, gipuzkoar antropologoa, genero-ikasketetan aditua.
- 1953 – Andoni Murua, bizkaitar futbolari ohia.
- 1971 – Maite Darceles, gipuzkoar enpresa aholkularia eta idazlea.
- 1978 –
- Elixabete Capa, gipuzkoar futbolari ohia.
- Alberto Hierro, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1979 – Uguzne Mezo, bizkaitar futbolari ohia.
- 1980 – Ainhoa Santamaría, arabar aktorea.
- 1986 – Beñat Intxausti, bizkaitar txirrindularia.
- 1987 – La Omega, arabar B-girl eta rap, reggae edota dancehall femceea.
- 1992 – Lara Arruabarrena, gipuzkoar tenislaria.
- 1994 – Adur Lasa, Lasa IV.a, nafar esku huskako pilotaria.
- 1996 – Iker Bilbao Mendiguren, bizkaitar futbolaria.
- 2001 – Urko González de Zarate, arabar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1635 – Elisabet Amalia Hesse-Darmstadtekoa, Hesse-Darmastadteko printzesa (h. 1709).
- 1671 – Kristina Luisa Oettingen-Oettingengoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa (h. 1747).
- 1725 – Abdulhamid I.a, Otomandar Inperioaren 27. sultana (h. 1789).
- 1735 – Torbern Bergman, suediar kimikaria (h. 1784).
- 1737 – Rama I.a, Siamgo erregea eta Chakkri dinastiaren sortzailea (h. 1809).
- 1770 – Friedrich Hölderlin, alemaniar olerkaria (h. 1843).
- 1780 – José Joaquín de Olmedo, Ekuadorko presidentea (h. 1847).
- 1804 – Wilhelm Bendz, daniar margolaria (h. 1832).
- 1811 –
- George Caleb Bingham, estatubatuar margolari, militar eta politikaria (h. 1879).
- Napoleon II.a Frantziakoa, Napoleon Bonaparteren semea eta oinordekoa (h. 1832).
- 1820 – Alexandro Joan Cuza, Errumaniako lehen printzea (h. 1873).
- 1828 – Henrik Ibsen, norvegiar antzerkigile eta idazlea (h. 1906).
- 1834 – Charles William Eliot, estatubatuar irakaslea, Harvard Unibertsitateko lehendakaria 40 urtez (h. 1926).
- 1836 – Edward Poynter, ingeles margolari figuratiboa (h. 1919).
- 1856 –
- John Lavery, irlandar margolaria (h. 1941).
- Frederick Winslow Taylor, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua, taylorismoaren aitzindaria (h. 1915).
- 1870 – Paul von Lettow-Vorbeck, alemaniar mitarra (h. 1964).
- 1872 – Robert Brough, eskoziar margolari eta ilustratzailea (h. 1905).
- 1874 – Alida Rouffe, frantziar aktorea (h. 1949).
- 1879 – Maude Menten, kanadar kimikaria (h. 1960).
- 1882 –
- René Coty, Frantziako Laugarren Errepublikako bigarren eta azken presidentea (h. 1962).
- Melanie Klein, austriar psikoanalista (h. 1960).
- 1888 – María Rodrigo, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea (h. 1967).
- 1890 –
- Beniamino Gigli, italiar opera abeslaria (h. 1957).
- Lauritz Melchior, daniar-estatubatuar tenorra, bere garaiko wagnertar tenore gailentzat hartua (h. 1973).
- 1891 – Edmund Goulding, ingeles zinemagilea (h. 1959).
- 1897 – Virginia Auber Noya, espainiar idazlea eta emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzailea.
- 1900 – Amelia Villa, boliviar idazlea eta Boliviako lehen emakume medikua (h. 1942).
- 1904 –
- Walter M. Elsasser, alemaniar-estatubatuar fisikaria (h. 1991).
- Burrhus Frederic Skinner, estatubatuar psikologo, filosofo eta autorea (h. 1990).
- 1905 – Vera Panova, errusiar idazle eta kazetaria (h. 1973).
- 1908 – Michael Redgrave, britainiar aktorea (h. 1985).
- 1911 – Alfonso García Robles, mexikar diplomatikoa eta legegizona, 1982ko Bakearen Nobel Saria (h. 1991).
- 1915 –
- Rudolf Kirchschläger, Austriako presidentea (h. 2000).
- Sviatoslav Richter, ukrainar pianista (h. 1997).
- Sister Rosetta Tharpe, estatubatuar abeslaria (h. 1973).
- 1916 – Pierre Messmer, Frantziako lehen ministroa (h. 2007).
- 1917 – Vera Lynn, ingeles abeslaria (h. 2020).
- 1921 – Amadou-Mahtar M'Bow, senegaldar politikari eta diplomazialaria, UNESCOko zuzendari nagusia (h. 2024).
- 1922 –
- Irina Antonova, sobietar-errusiar arte kritikaria (h. 2020).
- Carl Reiner, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1927 – Josep Guinovart, kataluniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (h. 2007).
- 1928 – Fred Rogers, estatubatuar telebista-aurkezlea, musikaria, txotxongilolaria, idazlea, ekoizlea eta eliz ministro presbiterianoa, Mister Rogers' Neighborhood saioaren sortzailea (h. 2003).
- 1929 – Arna Mer-Khamis, israeldar ekintzaile politikoa eta giza eskubideen defendatzailea (h. 1995).
- 1930 – Thomas Stafford Williams, zeelandaberritar kardinala (h. 2023).
- 1934 –
- Peter Berling, alemaniar idazle, zinema ekoizle eta aktorea (h. 2017).
- Belén Landáburu, espainiar abokatu eta politikaria.
- David Malouf, australiar idazlea.
- 1936 –
- Evelyn Fox Keller, estatubatuar fisikari, idazlea eta feminista (h. 2023).
- Lina Morgan, espainiar vedette komiko eta aktorea (h. 2015).
- 1937 – Lois Lowry, estatubatuar idazlea.
- 1938 – Sergei Novikov, errusiar matematikaria (h. 2024).
- 1939 –
- Kevin Flynn, irlandar errugbilaria (h. 2022).
- Brian Mulroney, Kanadako lehen ministroa (h. 2024).
- Robert Swindells, haur eta gazteentzako fikzio-idazle ingelesa.
- 1943 – Alice Vieira, portugaldar idazle eta kazetaria.
- 1944 – Erwin Neher, alemaniar sendagile eta biofisikaria, 1991ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1946 – Julián García Valverde, espainiar politikari eta ekonomista.
- 1948 –
- John de Lancie, estatubatuar aktorea.
- Bobby Orr, kanadar izotz-hockey jokalari ohia, garai guztietako handienetako bat.
- 1950 –
- William Hurt, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Carl Palmer, ingeles bateria jotzailea, Emerson, Lake & Palmer rock progresibo taldearen sortzaileetakoa.
- 1956 –
- Catherine Ashton, Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkari ohia.
- Sylviane Dupuis, suitzar antzerkigile, saio-gile eta olerkaria.
- Siro López, espainiar kirol kazetaria, saskibaloi eta futbolean aditua.
- 1957 –
- Berthé Aïssata Bengaly, maliar nutrizionista eta politikaria (h. 2024).
- Spike Lee, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea.
- Theresa Russell, estatubatuar aktorea.
- Chris Wedge, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- 1958 – Holly Hunter, estatubatuar aktorea.
- 1960 – Robertas Žulpa, lituaniar igerilaria (h. 2024).
- 1961 –
- Blanca Busquets i Oliu, katalan idazle, hizkuntzalari eta gidoilaria.
- Martín Lasarte, uruguaiar futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- 1962 – Yōko Ogawa, japoniar idazlea.
- 1963 – David Thewlis, ingeles aktorea.
- 1965 – Benito Zambrano, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1967 –
- Xavier Beauvois, frantziar aktore, zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Bajram Begaj, Albaniako presidentea.
- 1968 – John Kocinski, estatubatuar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1969 –
- Fabien Galthié, frantziar errugbi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Natalia Gherman, Moldaviako lehen ministroa.
- 1971 – Juan Garaizabal, espainiar artista kontzeptual, eskultore eta grabatzailea.
- 1975 – Dominique Jackson, tobagotar emakumezko modelo eta aktore transgeneroa.
- 1976 –
- Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea (h. 2017).
- Luz Cristina López, kolonbiar irakasle eta politikaria.
- 1979 –
- Silvia Abascal, espainiar aktorea.
- Freema Agyeman, ingeles aktorea.
- John Saldivar, mexikar-estatubatuar moda diseinatzailea.
- 1981 – Marcinho, brasildar futbolari ohia.
- 1983 –
- Eiji Kawashima, japoniar futbolaria.
- Jenni Vartiainen, suomitar pop abeslaria.
- 1984 – Fernando Torres, espainiar futbolaria.
- 1987 – João Alves de Assis Silva, brasildar futbolaria.
- 1989 –
- Consolate Sipérius, burundiar-belgikar aktorea.
- Anna Todd, estatubatuar idazlea.
- 1991 – Victoria Camps Medina, kataluniar aktorea.
- 1994 – R'Bonney Gabriel, estatubatuar modeloa, moda-diseinatzailea, enpresaburua eta josketa-irakaslea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1807 – José Goia, nafar apaiz katoliko eta itzultzailea, Sevillan (j. 1756).
- 1894 – Fidel Sagarminaga, bizkaitar politikaria eta idazlea (j. 1830).
- 1912 – Maria Josefa Sancho, arabar lekaimea, Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea ordenaren sortzailea (j. 1842).
- 1942 – Manuel Huarte, nafar tenorra (j. 1861).
- 1944 - Eugenio Hilario, gipuzkoar futbolaria (j. 1909).
- 1951 – Nikolasa Atxika-Allende, Sabin Aranaren emaztea (j. 1873).
- 1961 – Gregorio Maidagan, gipuzkoar idazlea, euskaltzaina, apaiza, itzultzailea eta euskaltzalea (j. 1891).
- 1979 –
- Henri Hell, lapurtar saskibaloi jokalaria, Billy-sur-Oisyn (j. 1911).
- Ángel Mariscal, euskal herritar futbolaria (j. 1904).
- 1989 – Petra Gandarias, bilbotar Emakume Abertzale Batzaren kidea eta euskara irakaslea, Salamancan (j. 1901).
- 2005 – Julio Mugarra, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- 2009 –
- Gorka Agirre, euskal herritar politikari jeltzalea (j. 1950).
- Iñaki Ugarteburu, gipuzkoar idazle eta irakaslea (j. 1954).
- 2014 –
- Iñaki Azkuna, EAJko politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1943).
- Juan Manuel Basurko, gipuzkoar futbolari eta apaiz katolikoa (j. 1944).
- 2022 – Juan Ignacio Lorente, arabar alpinista eta oftalmologoa (j. 1939).
Mundua
aldatu- 1191 – Klemente III.a, Aita santua (j. 1130).
- 1393 – Joan Nepomukekoa, bohemiar apaiza (j. c. 1345).
- 1413 – Henrike IV.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1366).
- 1510 – Fazio Giovanni Santori, italiar elizgizona, Iruñeko administratzaile apostolikoa (j. 1447).
- 1557 – Antonio de Fonseca, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1568 – Ana Maria Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Prusiako dukesa ezkontzaz (j. 1532).
- 1619 – Matias, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1557).
- 1746 – Nicolas de Largillière, frantziar margolari erretratugilea (j. 1656).
- 1771 – Louis-Michel van Loo, frantziar margolaria (j. 1707).
- 1812 – Jan Ladislav Dussek, Bohemiako pianista eta musikagilea (j. 1760).
- 1816 – Maria I.a Portugalgoa, elizkoia, Portugalgo erregina (j. 1734).
- 1857 – Pierre Armand Dufrenoy, frantziar geologoa (j. 1792).
- 1866 – Rikard Nordraak, norvegiar musikagilea (j. 1842).
- 1878 – Julius Robert von Mayer, alemaniar fisikari eta medikua (j. 1814).
- 1883 – Ernest-Charles Lasègue, frantziar medikua (j. 1816).
- 1894 – Lajos Kossuth, hungariar politikaria (j. 1802).
- 1898 – Ivan Xixkin, errusiar margolaria (j. 1832).
- 1899 – Martha M. Place, Ameriketako Estatu Batuetan aulki elektrikoan hilarazi zuten lehen emakumea (j. 1849).
- 1909 – Sina Mesdag-van Houten, herbehereetar margolaria (j. 1834).
- 1910 –
- Antonio López Ferreiro, galizierazko idazle nabarmena eta historialaria (j. 1837).
- Nadar, frantziar argazkilaria (j. 1820).
- 1924 – Fernand Cormon, frantziar margolaria (j. 1845).
- 1925 – George Curzon (Curzon of Kedleston I. markesa), britainiar politikari kontserbadorea (j. 1859).
- 1926 –
- Anatol ar Braz, bretainierazko idazlea (j. 1859).
- Luisa Suediakoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. 1851).
- 1929 – Ferdinand Foch, Frantziako Mariskal Nagusia (j. 1851).
- 1931 – Hermann Müller, Alemaniako kantzilerra (j. 1876).
- 1934 – Emma Waldeck eta Pyrmontekoa, Herbehereetako erregina ezkontidea eta Luxenburgoko dukesa
- 1942 – José Díaz Ramos, espainiar politikari komunista (j. 1895).
- 1950 – Walter Eucken, alemaniar ekonomialaria (j. 1891).
- 1956 – Wilhelm Miklas, Austriako presidentea (j. 1872).
- 1962 – Charles Wright Mills, estatubatuar soziologoa (j. 1916).
- 1964 – Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea (j. 1923).
- 1968 – Carl Theodor Dreyer, danimarkar zinema zuzendaria (j. 1889).
- 1975 – Benjamin Jekhowski, frantziar-errusiar-poloniar astronomoa (j. 1881).
- 1983 – Ivan Vinogradov, errusiar matematikaria (j. 1891).
- 1987 – Rita Streich, alemaniar opera-abeslaria (j. 1920).
- 1990 – Lev Yashin, sobietar futbolaria, historiako atezainik hoberenetarikoa (j. 1929).
- 1992 –
- Lina Bo Bardi, italiar-brasildar arkitekto-modernoa (j. 1914).
- Georges Delerue, frantziar musikagilea (j. 1925).
- 1993 – Polykarp Kusch, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1994 – Enrique Molina, espainiar poeta (j. 1930).
- 1995 – Russell Braddon, australiar idazle eta gerra-presoa Bigarren Mundu Gerran (j. 1921).
- 1997 –
- Marino Marini, italiar abeslaria (j. 1924).
- Victor Sawdon Pritchett, britainiar idazlea (j. 1900).
- 1998 – Agustín Gómez Arcos, espainiar antzerki-idazlea (j. 1933).
- 2004 – Juliana I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (j. 1909).
- 2009 – Abdellatif Filali, Marokoko lehen ministroa (j. 1928).
- 2010 –
- Susanna Amatuni, armeniar arte kritikaria, musikologoa, arte irakaslea eta doktorea, eta SESBeko ohorezko irakaslea (j. 1924).
- Girija Prasad Koirala, Nepalgo estatuburua (j. 1924).
- 2015 – Malcolm Fraser, Australiako lehen ministroa (j. 1930).
- 2016 – Anker Jørgensen, Danimarkalo lehen ministroa (j. 1922).
- 2017 –
- John Giheno, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- David Rockefeller, estatubatuar finantzaria (j. 1915).
- 2019 – Donald Kalpokas, Vanuatuko lehen ministroa (j. 1943).
- 2020 –
- Amadeo Carrizo, argentinar futbol-atezaina (j. 1926).
- Carlos Falcó, espainiar nobleziako-kide eta enpresaburua (j. 1937).
- Enrique del Portal, espainiar tenorra eta aktorea , antzerki lirikoan nabarmendu zena (j. 1932).
- Kenny Rogers, estatubatuar country abeslari, argazkilari, aktore, ekoizle eta ekimengilea (j. 1938).
- Borislav Stanković, serbiar saskibaloi-jokalaria eta entrenatzailea eta Saskibaloiko Nazioarteko Federazioaren idazkari nagusia (j. 1925).
- Vladimír Zábrodský, txekoslovakiar izotz hockey jokalaria eta tenislaria (j. 1923).
- 2021 –
- Fidelis Atienza, filipinar moja, okin eta gozogilea (j. 1918).
- Peter Lorimer, eskoziar futbolaria (j. 1946).
- 2022 – Lauri Karttunen, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Donets/Donetsi eta Ermin/Ermiñe.
- Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna
- Frantses Hizkuntzaren Eguna Nazio Batuetan
Kanpo estekak
aldatu