Oiartzun

Gipuzkoako udalerria

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Oiartzualdekoa. Mendiz inguratua dago, Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Harana Oiartzun ibaiak zeharkatzen du, eta herria haren inguruan altxatuta dago, baina erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik urruti dago. Oiartzunek 10.340 biztanle zituen 2023 urtean.

Oiartzun
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Oiartzungo herrigunearen ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaOiartzualdea
Izen ofizialaOiartzun
AlkateaJoana Mendiboure Garaiar
Posta kodea20180
INE kodea20063
Herritarraoiartzuar
Kokapena
Koordenatuak43°17′57″N 1°51′28″W / 43.299166666667°N 1.8577777777778°W / 43.299166666667; -1.8577777777778
Map
Azalera59,71 km²
Garaiera4-838 (84 udaletxean)
Distantzia12 km Donostiara
Demografia
Biztanleria10.331 (2023)
−31 (2022)
alt_left 5.212 (%50,5) (%49,2) 5.081 alt_right
Dentsitatea1,73 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,25
Zahartze tasa[1]% 19,05
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,54
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,38 (2011)
Genero desoreka[1]% 8 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,28 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 70,12 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 58.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 62.92 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1200-1214
Webguneahttp://www.oiartzun.eus/

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Oiartzun herria zortzi auzoz osaturik dago:

Azpiegiturak

aldatu

Ongizatea

  • Petra Lekuona zentroa[4]
  • Udal beilatokia[5]

Kirola

  • Elorsoro kiroldegia[6]
  • Pilotalekuak: Madalensoro, Arragua, Martiena Etxadia, Karrikako pilotalekua eta probalekua, Pikabene, Ergoien, Gurutze, Mendibil, Iturriotz, Elizale eskola, Kontsejupea, Beheko plaza[6]
  • Igerilekuak: Elorsoro kiroldegia, udal igerileku irekia[6]
  • Ugaldetxoko futbol zelaiak[6]
  • Hilerriko probalekua[6]
  • Arraguako eta Arragua-Mendin kirol anitzeko pistak[6]
  • Skate parka[6]
  • Arditurriko bidegorria[6][7]
  • Arkaleko Ehiza eskola[6]
  • Rafael Pikabeako kirol anitzeko pista[6]

Kultura

  • Aretoak: Udaletxeko areto nagusia, Liburutegiko aretoa, Kiroldegiko bilera gela, udaletxeko bilera gela eta udaletxeko bilera gela zaharra[8]
  • Liburutegia[9]

Hezkuntza

Turismoa

  • Arritxulo aterpetxea[17]

Historia

aldatu

Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten, eta hainbat mendez ustiatu ziren.

1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a Gaztelakoak herri titulua eman zion Oiartzuni, nahiz eta dokumentua ez den ezagutzen.[18]

 
Oiartzun 1940an

Oiartzun izen modernoa modu askotan dokumentatu da[19] historian zehar. Izenak historian zehar izan dituen aldaera zaharrenak ikusita, pentsa daiteke Oiasso izenarekin harremanik egon daitekeela, nahiz eta Oiasso hura gaurko Oiartzunetik 9 bat kilometrora egon.

Ekonomia

aldatu

Industria (metalurgia, zurgintza, kautxu-eraldaketa eta produktu mineralen industria), zerbitzuak (hipermerkatuak), abeltzaintza (esne eta haragi-behiak) eta nekazaritza dira jarduera nagusiak.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,4. Bigarren sektorea BEGaren %27,6. Hirugarren sektorea %66. Eta eraikuntza %6,1.[20]

Demografia

aldatu

1960eko hamarkadan Oiartzunen hasi zen hazkunde demografikoak ez du etenik izan azken urteetan. 2019an 10.351 pertsona bizi ziren herrian, horietatik %19,9k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %6,06 ziren.[20]

Oiartzungo biztanleria

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu
 
Oiartzungo udaletxea.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, gehiengo osoa lortu zuen Bildu koalizioko Aiora Perez de San Roman hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen gehiengoa. Koalizioko Jexux Leonet hautatu zuten alkate.[21]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.616 boto. EAJk 1.452 boto. PSE-EEk 234 boto. PPk 61 boto.[22] Jexux Leonet izendatu zuten alkate bigarrenez.[23]

2023ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen geniengoa, bozken %68,73 lortu ondoren. EH Bilduk 3.303 boto eskuratu zituen eta 13 eserleku. EAJ 1.063 boto eta 4 eserleku. Joana Mendiboure Garaiar hautatu zuten alkate.[24]

Oiartzungo udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
9 / 13
3.169 (% 65,94)
12 / 17
3.616 (% 67,42)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 13
1.358 (% 28,26)
5 / 17
1.452 (% 27,07)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

aldatu
Inaxio Irigoien Mitxelena 1979 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Iñarra Agirrezabala 1987 1999 Herri Batasuna
Xabier Iragorri Gamio 1999 2003 Euskal Herritarrok
Martin Beramendi Brit 2003 2007 Eusko Alkartasuna
Aitor Etxeberria Txurio 2007 2011 EAE
Aiora Perez de San Roman Uria 2011 2015 Bildu
Jexux Leonet Elizegi 2015 2023 Euskal Herria Bildu
Joana Mendiboure Garaiar 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu



Euskara

aldatu
Oiartzungo Rekalde ahizpen[25] testigantza, eskolan erdara ikasteko eta euskara zigortzeko metodoen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[26][27] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oiartzungo euskara[28] gipuzkera da; zehatzago esanda, sortaldeko gipuzkerakoa den Bidasoko euskara.[29][30] Hala ere, Oiartzunek izandako lotura administratibo historikoa dela eta, goi nafarreraren eragin nabarmenagoa du bertako euskarak, eta Bidasoko hizkeran kokatzen diren beste herriengandik bereizten du horrek. Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak gaina hartzen ari dira eta gehiago zabaltzen ari dira.

2016an herritarren %76,25 euskalduna zen.[20]

Kultura

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
San Esteban eliza eta dorrea, Oiartzungo herriko plazatik.

Eraikin erlijiosoak

 
Don Felizenea etxea

Eraikin zibilak eta defentsakoak

 
Garaño baserria
 
Arpidenea etxea
 
Garbuño baserria

Historia aurrea eta antzinaroa

Museoak

  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakusgai diren museo txiki bat ere badu.[49]
  • Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia.[50]
 
San Juan Bataiatzailearen basilika

Oiartzuar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Petra Lekuona» Matia Fundazioa 2015-09-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  5. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  6. a b c d e f g h i j «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  7. «Arditurriko bide berdea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  8. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  9. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  10. «Ongi Etorri» Jolastuz, izan eta hazi. Lagunduz, izan eta hezi. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  11. Elizalde herri eskola | Elizalde BHI. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  12. «Haurtzaro Ikastola | haurtzaro@ikastola.eus - Tel. 943 491659 - Elorrondo, z/g - 20180 Oiartzun» www.haurtzaroikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  13. «Zentroak - KZgunea» www.kzgunea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  14. EPA Oarsoaldea HHI. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  15. «Soinuenea» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  16. Oarsoaldekoaek. (2019-01-21). «Oarsoaldeko AEK: Oiartzungo Intxixu AEKn ere, gelak lepo!» Oarsoaldeko AEK (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  17. (Gaztelaniaz) «Arritxulo Aterpetxea» arritxulo (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  18. «OIARTZUN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  19. «Oiartzun - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  20. a b c «Web Eustat. Oiartzunko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  21. (Gaztelaniaz) «Gehiengo osoarekin, Jexux Leonet izendatu dute alkate» El Diario Vasco 2015-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  22. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  23. «Jexux Leonetek makila hartu du, "oiartzuar guztien alkate" izateko» Oarsoaldeko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  24. «2023ko Udal eta Foru Aldundiko Hauteskundeak» Oarsobidasoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  25. «Rekalde ahizpak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  26. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  27. «Erdara ikasteko, eraztuna - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  28. «Oiartzun - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  29. «Sortaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  30. «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).[Betiko hautsitako esteka]
  31. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  32. «Hasiera» www.oiartzungoihotik.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  33. a b c d e f «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  34. «Lartaungo Done Eztebe Eliza - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  35. «San Esteban Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  36. «On Manuel Lekuona Biblioteka –Erromesen Ospitalea/San Juan Bataiatzailearen Kapera - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  37. «San Juan Bautista Eritegi eta Basilika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  38. «Oiartzungo Udaletxea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  39. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  40. «Iturriotz Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  41. «IURRITA ERROTA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  42. «Arpidenea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  43. «Don Felizenea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  44. «Lizargarate etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  45. «Garaño baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  46. «Garbuno baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  47. «Makutso baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  48. «Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  49. «Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  50. «Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa