Tartaro (herria)
Tartaroak[1] (tatareraz: tatarlar/татарлар) Asiako turkiar etnia bat dira. XX. mendearen amaieran 10 milioi kide inguru zituen.[2] Gehienak Errusian bizi dira (5.500.000 inguru dira). Hala ere, badaude 30.000 tartaro baino gehiagoz osatutako komunitateak Turkian, Uzbekistanen, Kazakhstanen, Ukrainan, Tajikistanen, Kirgizistanen, Turkmenistanek eta Azerbaijanen.[3]
Tartaroak (tatarlar / татарлар) | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
10 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia: 5.554.601 Uzbekistan: 1.250.000 Turkia: 1.200.000 Kazakhstan: 400.000 Ukraina: 350.000 Tajikistan: 200.000 Kirgizistan: 140.000 Turkmenistan: 60.000 Azerbaijan: 30.000 Errumania: 23.000 Bielorrusia: 15.000 AEB: 11.000 Txina: 8.000 Polonia: 4.900 Georgia: 4.000 Letonia: 2.711 Lituania:3.000 Moldavia: 2.800 Estonia: 2.500 Finlandia: 800 | |
Hizkuntza | |
Tatarera, errusiera | |
Erlijioa | |
Musulman-sunitak eta kristau ortodoxo batzuk | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Jatorrizko tartaroak ipar-ekialdeko Gobin bizi ziren, V. mendean, baina IX. mendeko kitaien konkistaren ondorioz, hegoalderantz migratu zuten. XIII. mendean, Genghis Khanen Mongolen Inperioak menderatu zituen. Batu Khan bere ilobak bultzatuta, mendebalderantz jo zuten, Errusiako esteparantz. Bertan bere hizkuntza garatzeaz gain, islamera aldatu ziren.
Egun hiru taldetan banatuta daude: Volgako tatariarrak, Lipkako tatariarrak eta Krimeako tatariarrak.
Erreferentziak
aldatuArtikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |