Teddy Riner

judoka frantziarra

Teddy Pierre-Marie Riner (Les Abymes, Guadalupe, Frantzia, 1989ko apirilaren 7a) judo borrokalari frantziarra da. Frantzian, kirolari ezagun eta oso mediatikoa da.[1]

Teddy Riner

Bizitza
JaiotzaLes Abymes eta Pointe-à-Pitre1989ko apirilaren 7a (35 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaMoïse Riner
AmaMarie-Pierre Riner
Hezkuntza
HeziketaParisko Ikasketa Politikoetako Institutua
INSEP (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakjudoka
Pisua138 kilogramo
Altuera225 zentimetro
Jasotako sariak

teddyriner.com
IMDB: nm2623585 Facebook: riner.teddy Twitter: teddyriner Instagram: teddyriner Olympic.org: teddy-riner Edit the value on Wikidata

2,04 metroko garaiera eta 140 kg-ko pisua du. Borroketan, berebiziko indar erakustaldiak burutzeaz gain, bere gorpuzkerako gizaseme batengan ez ohikoak diren arintasun eta azkartasuna ere baditu; ezaugarri hauek bere kategoriako judokei aisa gailentzeko balio izan diote.

Munduko Txapelketa hamar aldiz irabazi du; balentria hau lortu duen gizonezko nahiz emakumezko judoka bakarra da. Europako Txapelketa bost aldiz irabazi du. Olinpiar Jokoetako bi urrezko domina ere irabazi ditu (2012, Londres, eta 2016, Rio de Janeiro), bai eta brontzezko domina bat ere (2008, Pekin), hirurak +100 kg kategorian.[2][3]

Frantziako talde olinpikoaren bandera eraman zuen 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, Jokoen irekiera eta itxiera ekitaldietan.[4] Bere kirol ibilbideagatik, Merituaren Ordena Nazionaleko ofizial (2016) eta Ohorezko Legioko ofizial (2021) izendatu zuten.[5][6]

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2008 Pekin (Txina)   +100 kg
2012 Londres (Erresuma Batua)   +100 kg
2016 Rio de Janeiro (Brasil)   +100 kg
2020 Tokio (Japonia)   Talde mistoa
2020 Tokio (Japonia)   +100 kg
2024 Paris (Frantzia)   +100 kg
2024 Paris (Frantzia)   Talde mistoa
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2007 Rio de Janeiro (Brasil)   +100 kg
2008 Levallois-Perret (Frantzia)   Irekia
2009 Rotterdam (Herbehereak)   +100 kg
2010 Tokio (Japonia)   +100 kg
2010 Tokio (Japonia)   Irekia
2011 Paris (Frantzia)   +100 kg
2013 Rio de Janeiro (Brasil)   +100 kg
2014 Txeliabinsk (Errusia)   +100 kg
2015 Astana (Kazakhstan)   +100 kg
2017 Budapest (Hungaria)   +100 kg
2017 Marrakech (Maroko)   Irekia
2023 Doha (Qatar)   +100 kg
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2007 Belgrad (Serbia)   +100 kg
2011 Istanbul (Turkia)   +100 kg
2013 Budapest (Hungaria)   +100 kg
2014 Montpellier (Frantzia)   +100 kg
2016 Kazan (Errusia)   +100 kg

Erreferentziak

aldatu
  1. «Riner aumenta su leyenda» https://es.wikipedia.org/wiki/Euronews "Euronews"-en webgunetik 2017ko azaroaren 12an.
  2. «Teddy Riner» olympedia.org 2021-10-31n begiratua
  3. https://www.judoinside.com/judoka/32265/Teddy_Riner/judo-career "Teddy Riner" JudoInside.com-en (Ingelesez)
  4. (Ingelesez) «Teddy Riner» Olympedia (web.archive.org) 2024-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
  5. (Frantsesez) «Décret du 30 novembre 2016 portant promotion et nomination» Journal officiel de la République française 0279. zk. 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
  6. (Frantsesez) «Décret du 8 septembre 2021 portant promotion et nomination dans l'ordre national de la Légion d'honneur» Journal officiel de la République française 0211. zk. 2021-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).