Viktor Xklovski

idazle errusiarra
Viktor Borisovitx Shklovsky» orritik birbideratua)

Viktor Borisovitx Xklovski (errusieraz: Ви́ктор Бори́сович Шкло́вский; San Petersburgo, 1893ko urtarrilaren 24agreg./urtarrilaren 12ajul. - Mosku, 1984ko abenduaren 5a) errusiar idazle eta literatura-kritikaria izan zen. Errusiar formalismoaren aitzindari nagusietako bat izan zen. Idazle oparoa izan zen, eta historia-eleberriak, zine-kritika eta Lev Tolstoi, Fiodor Dostoievski eta Vladimir Maiakovskiri buruzko azterketak idatzi zituen.

Viktor Xklovski

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1893ko urtarrilaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1984ko abenduaren 5a (91 urte)
Hobiratze lekuaKuntsevoko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Serafima Suok (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, zinema-kritikaria, gidoilaria, poeta, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, literatura historialaria, film scholar (en) Itzuli, hizkuntzalaria, literaturan aditua, kritikaria, saiakeragilea eta zinema gidoilaria
Enplegatzailea(k)Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrusiar formalismo
Genero artistikoasaiakera
Gidoia
eleberria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0794531 iTunes: 455988452 Find a Grave: 120487565 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

San Petersburgoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1914an OPOYAZ, Poesia Hizkuntza Aztertzeko Elkartea, sortu zuen.

1921ean Serapion Anaiak idazle-taldearekin hasi zen lanean, eta formalismoaren teoria-oinarriak aurkeztu zituen ondorengo urteetan argitaratu zituen lanetan: O teory prozy (1925, Prosaren teoriaz) eta Metod pisatelskogo masterstva (1928, Idazketarako teknikak). Xklovskiren iritziz, literatura-estilo eta forma egituren bilduma zabal bat da, eta idazlearen lanak munduko esperientziak forma berri batzuen bidez aurkeztea du helburu. Autobiografia kutsuko nobelak ere idatzi zituen, Sentimentalnoye puteshestvie: vospominaniya (1923, Sentimenduzko bidaia bat: Oroitzapenak, 1917-1922), boltxebikeen lehen aginte-urteen oroitzapen-liburua bereziki. Stalin erabat nagusitu ondoren (1929), etsi eta 1930an saiakera bat idatzi zuen, agintariek arte eta literatura alorretan bultzaturiko errealismo sozialistaren aurrean amore emanez. Ondorengo urteetan, formalismoaren eta errealismo sozialistaren ekarriak uztartzen saiatu zen.

Politikaren arloko jarduna

aldatu

Xklovski politikan inplikatu zen 1917. urtean. Iraultza hasi zeneko egunetan Xklovski Petrograden soldadu zegoen, eta jakina da Petrogradeko garnizioak protagonismoa handia izan zuela. Xklovskik borroketan parte hartze nabarmena izan zuen, otsailaren 26an (juliotar egutegiko martxoaren 11n) Preobrazhenski Dibisioa altxatzea eragin baitzuen.[1] Otsailaren 27an, Orlando Figesen arabera, soldadu talde baten buru gisa fisikoki borrokatu zen polizien aurka.[2][3] Otsaileko Iraultza burura heltzen zen egunetan, Xklovski Petrogradeko Sobieteko lehendakaritzako kide ere aukeratu zuten (Xklovski Alderdi Eseristaren aldekoa zen). Egun horietan bere inplikazioa kontatu zuen Sentimentalnoie putexestvie: vospominanija (Sentimenduzko bidaia bat) liburuan.[4] 1917ko udan, berriz armadan borrokatu zen, I Mundu Gudan, Galitziako frontean, eta zauritu egin zuten.

Urriko Iraultzaren aurrean boltxebikeen aurka paratu zen, eta zenbait konplot antiboltxebiketan parte hartu zuen. Hori zela eta, 1918an Saratovera egin zuen ihes. Gerora, handik Kievera joan zen, non Pavlo Skoropadski hetmanaren kontra Estatu-kolpe asmo batean saiatu zen, asmoak kale egin zuelarik.

Lagun baten eskaera bati men eginez (Petrogradetik diru kopuru bat ekartzea) hara joan zen, baina bidean Txekak atxilotu zuen. Ihes egitea lortu zuen, eta hiriburura iristean, Maksim Gorki idazlearen laguntza bilatu zuen, honek Sobietar Gobernuaren aurrean bitartekaritza lana egin zezan. Gorkik Jakov Sverdlovekin hitz egin zuen Xklovskiren kontrako akusazioak bertan behera gera zitezen, Sverdlovek onartu egin zuen, eta VTsIKen izenean bere kontrako kasuen ezeztatzea zekarren dokumentu bat eman zion Xklovskiri. Egoera larri hori pasa ostean, politika uztea erabaki zuen eta 1919an jada literaturara eta pedagogiara emana zegoen.

1920an Armada Gorrian izena eman zuen eta gudu batzuetan borrokatu zen Aleksandrovsk (Zaporozhie), Kherson eta Kakhovka hirietan.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tropen altxamenduak eman dira Petrograden», K17 webgunea.
  2. FIGES, Orlando: La revolución rusa, 1891-1924. La tragedia de un pueblo. Edhasa. Bartzelona, 2000, 364. or.
  3. «Petrograd iraultzaileen kontrolpean», K17 webgunea.
  4. FIGES, Orlando: La revolución rusa, 1891-1924. La tragedia de un pueblo. Edhasa. Bartzelona, 2000, 964. or.
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Errusierazko Wikipediako «Шкловский, Виктор Борисович» artikulutik itzuli da; zehazki, 2018ko urtarrilaren 7ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.