Egutegi gregoriano

nazioartean onartutako egutegi zibila
Gregoriotar egutegia» orritik birbideratua)

Egutegi gregorianoa[1]gregoriotar egutegia[2] ere deitua— nazioartean onartutako[3] egutegi zibila da. Aloysius Lilius doktore calabriarrak proposatu zuen lehen aldiz eta Gregorio XIII.a aita santuak dekretatu zuen Inter gravissimas buldaren bitartez, 1582ko otsailaren 24an. Horrexegatik, haren izena darama.

Gregorio XIII.aren Inter gravissimas buldaren lehen orrialdea.

Juliotar egutegiaren erreforma da, lau urteko ziklo erregularra ezarri baitzuen, bisurteak erabiliz. Bisurteetan egun bat gehitzen da, otsailaren 29a, normalean 28 egun dituena. Hona araua: urte bat 4rekin zatigarria bada, bisurtea da; 100ekin zatigarria bada, ez da bisurtea, baina 400ekin, bai. Adibidez, 1900 ez da bisurtea, baina 2000, bai. Gregorioren buldak ez zuen urteak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemari eutsi zion, hau da, Jesukristoren tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik, urteak ematean, Kristo ondoren (K. o.) eta Kristo aurretik (K.a.) erabiltzen da.

Ezaugarriak

aldatu

Eguzki-egutegi gregorianoa aritmetikoa da. Oinarrizko banakoa eguna da, urteak eratzeko 365 edo 366 eguneko taldeetan antolatuz. Egutegi sistema hori 146.097 urtetik behin guztiz errepikatzen da, zazpi eguneko 20.871 aste edo 400 urte eratuz. 400 horietatik 303 urtek 365 egun dituzte eta 97 urtek (bisurteek), 366 egun. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,2425 da, edo 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo.

Egutegi gregorianoa iraupen irregularreko 12 hiletan banatzen da:

Zk. Izena Egunak
1 Urtarrila 31
2 Otsaila 28 edo 29
3 Martxoa 31
4 Apirila 30
5 Maiatza 31
6 Ekaina 30
7 Uztaila 31
8 Abuztua 31
9 Iraila 30
10 Urria 31
11 Azaroa 30
12 Abendua 31

Data bat guztiz definitzeko, urtea, hila eta eguna behar dira.

Egutegiaren ezarpena

aldatu
 
Gregorio XIII.a, XVII. mende hasierako irarlan batean.

Gregorio XIII.aren aitasantutza hasieratik proposatua eta Ingalaterrak onartua kontzilio ekumeniko batean, Aita Santuak ezartzea erabaki zuenean egutegi honek gregoriano izena hartu zuen. Hasiera batean hainbat herrialdek uko egin zioten arrazoi erlijioso edo politikoengatik (protestanteen eta katolikoen arteko gatazka, ortodoxoen oniritzia urteen kontaketan baina ez egunen lerratzean). Horregatik, indarrean gutxinaka ezartzen joan zen:

 
Egun munduan erabilitako egutegi ofizialak:
     Egutegi gregorianoa darabilten estatuak.      Egutegi gregorianoaren bertsio eraldatu bat darabilten estatuak.      Egutegi gregorianoaz gain beste egutegi bat darabilten estatuak.      Egutegi gregorianoa ez darabilten estatuak.

Egutegi gregorianoa beste egutegi batekin batera erabiltzen dituzten estatuak hauek dira:

Egutegi gregorianoa erabiltzen ez duten munduko estatu bakarrak Saudi Arabia, Iran, Afganistan, Pakistan eta Etiopia dira.

Egutegi juliotarrarekiko aldea

aldatu

Egutegi gregorianoaren eta juliotarraren arteko aldeak, datei dagokienez, gero eta handiagoak dira, aita santu katolikoak aldaketa ezarri zuenetik:

Gregoriano-juliotar baliokidetasuna.
Gregorianoko tartea Juliotarreko tartea Aldea
1582ko urriaren 15etik
1700eko otsailaren 28ra
1582ko urriaren 5etik
1700eko otsailaren 18ra
10 egun
1700eko martxoaren 1etik
1800eko otsailaren 28ra
1700eko otsailaren 19tik
1800eko otsailaren 17ra
11 egun
1800eko martxoaren 1etik
1900eko otsailaren 28ra
1800eko otsailaren 18tik
1900eko otsailaren 16ra
12 egun
1900eko martxoaren 1etik
2100eko otsailaren 28ra
1900eko otsailaren 17tik
2100eko otsailaren 15era
13 egun
2100eko martxoaren 1etik
2200eko otsailaren 28ra
2100eko otsailaren 16tik
2200eko otsailaren 14ra
14 egun

Data alde horren ondorioz, Errusiako Iraultzan data gakoa eta ikur izan zen Urria, izatez, gainerako Europan azaroan zela gertatu zen. Urriaren 25eko data gakoa, Neguko Jauregia hartu eta boltxevikeek boterea hartu zutenekoa, 1917ko azaroaren 7a zen. Iraultzaileen lehen neurrietako bat egutegia Europakoarekin bateratzea izan zen, baina urriak izen sinbolikoa izaten segitu zuen. Hala ere, Sobietar Batasunean urteurrena azaroaren 7an ospatzen zen, urtea zehatz betetakoan[4].

Europako ekialdeko eliza kristau ortodoxoek ere ez dute aldatu euren liturgia egutegi gregoriarrera, eta hortaz, Gabon eguna eta Eguberri eguna, XXI. mendean, urtarrilaren 6an eta 7an ospatzen dituzte[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua
  2. Gregoriotar ageri da Elhuyar hiztegietan eta Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan gregoriar ageri da.
  3. Datak eta denbora adierazteko nazioarteko estandarrak (ISO 8601) egutegi gregorianoa erabiltzen du (3.2.1. atala).
  4. «Why is the anniversary of the October Revolution celebrated in November? | Notes and Queries | guardian.co.uk» www.theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  5. (Gaztelaniaz) «¿Por qué algunos ortodoxos celebran la Navidad en enero?» euronews 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu