Xabier Mendiguren Bereziartu
Xabier Mendiguren Bereziartu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkio, 1945eko uztailaren 13a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2023ko urriaren 2a (78 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea lizentzia : humanitateak |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, Gipuzkoa, 1945eko uztailaren 13a - Donostia, 2023ko urriaren 2a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen. Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen 2021ean eta Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era bitarte. Iñaki Mendiguren itzultzailearen anaia zen.
Euskaraz traduktologiaren inguruan jardun duen egilerik oparoenetakoa izan da. Euskaltzalea eta ekintzaile nekaezina. XX. mende bukaeran eta XXI. hasieran lortu den Euskal Herriko itzulpen jarduna modernizatzearen eragilerik indartsuenetako bat izan da, eta nabarmentzekoa da itzulpenen maila jasotzeko eta itzulpenaren inguruan hausnartzeko egin duen ekarpena.[1] Martuteneko Itzultzaile Eskola, EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea), eta Senez aldizkaria sortzeko eragile nagusietako bat izan zen.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkioko Igartubeiti baserrian jaio zen, 21. mendean museo etnografiko bihurtua dagoenean.[3][4]
Filosofia eta Letretako lizentziako ikasketak Deustuko Unibertsitatean amaitu ostean, Euskara eta Euskal Literatura irakatsi zituen. Geroago, hainbat ikastola sortu ziren garaian, planifikazio didaktiko eta pedagogikoan parte hartu zuen.
Testuliburuak ontzen nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen; hain zuzen ere, IKER taldearen sortzaile izan zen 1974an, zeinak Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu baitzituen.[1][5]
Geroago, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta hango irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen 1990a arte. Eskola horretatik atera ziren 1987an EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea eta Senez aldizkaria, Mendigurenen parte hartzearekin, jakina.[1][2]
« | Itzultzaile Eskola sortzeko premia ikusten zuen jendeak. Europako itzultzaile eskoletako programak-eta begiratu zituen, eta hona nola egokitu ikusi zuen. Batetik, egin behar zen ikasi: denok ikasi behar genuen. Eta gero, zabaldu. Proposamen horien gidaria izan zen Xabier Mendiguren. | » |
Pentsamenduaren Klasikoak bildumaren zuzendari teknikoa izan zen.
Haur literaturako hainbat lan itzuli zituen, batez ere ingelesetik eta alemanetik.
Elhuyar Hiztegiaren zuzendaria izan zen, Miren Azkaraterekin eta Xabier Kintanarekin batera.[6] Lehen edizioa 1996ean argitaratu zen eta harrezkero bere erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan, bai paperean, bai gailu elektronikoetan. 2021ean plazaratu zuten 4. edizioa.
Euskaralgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen sorreratik 2010era bitarte. [1]
Gainera, zenbait lan lexikografiko euskaratu zituen, eta EITBrentzako ere itzulpen lanak egin zituen.
Testu-liburuen prestatzaile, itzultzaile eta egokitzaile (1974-1981)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974an IKER taldearen sortzaile izan zen orduan hasitako ikastoletarako testuliburuak ondu nahiz euskaratzeko.[1][5]
Hor barruan lehen hezkuntzarako SAIOKA liburu-bilduma sortu zuten Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteekin, eta besteak beste pertsona hauek parte hartu zuten: Xabier Mendigurenek berak, Jose Ramon Etxebarriak, Xabier Kintanak, Imanol Añonek, Iñaki Antiguedadek, Kepa Martinez de Lagosek, Karmele Baelok, Joseba Agirreazkuenagak, Roman Basurtok eta Rafael Lopez Atxurrak.[5] Besteak beste liburu hauek sortu zituzten
- Saioka 1. Projektuak eta gaiak (1974).
- Saioka 1. Osagarriak eta Ariketak (1974).
- Saioka 1. Metodologia (1974).
- Saioka 2. Projektuak eta gaiak (1975).
- Saioka 2. Osagarriak eta Ariketak (1975).
- Saioka 2. Metodologia (1975).
- Saioka 3. Projektuak eta gaiak (1975).
- Saioka 3. Osagarriak eta Ariketak (1975).
- Saioka 1. Matematika (1976).
- Saioka 4. Natur Arloa (1976).
- Saioka 5. Natur Arloa (1977).
- Saioka 2. Matematika (1977).
- Saioka 6. Natur Arloa (1978).
- Saioka 3. Matematika (1979).
- Saioka 7. Natur Arloa (1980).
- Saioka 8. Natur Arloa (1981).
Euskaltzain urgazlea (1975tik) eta ohorezkoa (2021)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an. Batzorde hauetan aritu zen: Gramatika (1976), Alfabetatzea (1979), Elebitasuna (1979), Irakaslegoa (1978-1983), Hiztegigintza (1987-1989), Exonomastika (1993-1997), Jagon saila (1995-1999) eta Corpusa (1999-2021).[9]
2021ean Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.[10]
Itzultzaile, testuak era ulergarrian idazteko joera berriak (1983tik)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Traduktologiari eta itzulpengintzaren historiari buruzko funtsezko saiakera batzuk idatzi ditu, besteak beste hauek:
- Itzulpen teoriazko ezagupenak (Lazkao, Pax, 1983),[11]
- Itzulpengintza, historia eta teoria (Donostia, Elkar, 1995),[12]
- Euskal Itzulpengintzaren Historia Laburra (Donostia, Elkar, 1996).[13]
Senez, Riev eta Jakin aldizkarietan artikulu andana argitaratu zituen.[14][1]
Euskara batuaren oinarriak 1966an sortu zirenean, euskara batu horrekin hizkuntza ulergarri, zehatz eta komunikatibo bat sortu behar izan zenean, Mendiguren erronka hori gainditzeko aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen (Jose Ramon Etxebarria,, Xabier Kintana, Andoni Sagarna, Mikel Zalbide, Luis Bandres, Joseba Intxausti, Klaudio Harluxet, Jose Antonio Aduriz, Martxel Aizpurua, Lore Azkarate, Andres Urrutia...).[15] Euskaraz idazten trebakuntza lortzeko hainbat ikastaro eman zituen, Jose Ramon Etxebarria eta Xabier Kintanarekin hainbatetan.
Belaunaldi horrek itzulpenak egiteko modu berriak ekarri zituen. Itzulpen literala ez zen sustatzen. Helburu nagusia testu ulergarriak lortzea zen, testuaren egitura apur bat aldatu behar bazen ere.
« | Zientzia euskaraz lantzeko euskarri bi baino ez dira behar: zientzia egitea eta euskara erabiltzea. Posiblea da, borondatea badago; eta batzuek badakigu hizkuntza guztiak gai direla edozein jakintza-arlo lantzeko, pertsonengan bizirik badaude; hau da, benetan erabiltzen badira. | » |
—Jose Ramon Etxebarria (aikor.eus) |
Elhuyar Hiztegiaren zuzendaritzako kidea (1996-2021)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elhuyar Hiztegiaren zuzendaria izan zen, Miren Azkaraterekin eta Xabier Kintanarekin batera.
Elhuyar Hiztegia 1996an sortutako euskara-gaztelania hiztegi elebiduna da. Gailu elektronikoetarako bertsioak ere badira: Android, Appleren IOS edo Kindle sistema darabilten gailuetarako, hain zuzen.
Hiztegiaren erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan. 2021ean 1.854.019 erabiltzaile izan ziren, eta 56.122 gailu mugikorretan zegoen instalatuta. Hiztegia etengabe eguneratzen dute: 2021ean, 1.200 hitz berri sartu zituzten, eta lehenagotik zeuden beste 800 hiztegi-sarrera eguneratu.
2000n argitaratu zen 2. edizioa, 2006an hirugarrena, eta laugarrena 2013an. Laugarren edizioa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan 2013an eginiko aldaketekin eguneratu eta osatu zen. Edizio horrek guztira 91.000 sarrera ditu, 23.000 azpisarrera eta 153.000 adiera. Adibideak 100.000 dira. Lexiko arrunta eta teknikoa, esapideak eta gramatika-egiturak ere batu zituen; eta, Onomastikaren aldetik, pertsona-izenak, leku-izenak eta erakunde-izenak.
Euskalgintzaren Kontseiluko Idazkari Nagusia (1997-2010)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998tik 2010era bitarte Euskaralgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen.[1]
Euskalgintzaren Kontseilua, maiz Kontseilua moduan laburtua (eta 2020ko abendura arte Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua), euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea eta erakundea da. Xabier Mendiguren izan zen Lehen idazkari nagusia, geroago Paul Bilbao (2010-2022), eta Idurre Eskisabel izan dira. Mendigurenen garaiko ekarpenak izan ziren hauek, besteak beste:
- Bai Euskarari Akordioa eta Plan Estrategikoa sustatzea. 663 eragile sozial batu ziren akordioa sinatzeko Hego Euskal Herrian 1999an, eta 201 eragile Ipar Euskal Herrian 2000an.
- Bai Euskarari ziurtagiria sortzea.
- Hizkuntz Eskubideen Behatokia sortzea.
« | Euskalgintzan, oro har, adostasunak lortzeko bidean Mendigurenek egin zituen ahaleginak erabakigarriak izan ziren. Gauzak egiteko bidea erabat eraldatu zuen. Beste egoera batera eraman gintuen. | » |
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpen jardunaz gain, bereak diren obrak ere idatziak ditu, batik bat kontakizunak eta politikaren eta historiaren inguruko entseguak.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 40 bat liburu itzuli ditu, besteak beste egile hauenak: Cesare Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh, edo Laxalt.
KLASIKOAK bilduman 12 liburu itzuli ditu pentsamendu unibertsalaz:
- Giza historia ulertzeko azterketa: saiakera antologia. (Isaiah Berlin, 2009).
- Pentsamenduaren historia. Karl Marx: idazlan hautatuak (Karl Marx, 2004). Honekin batera: Baleren Bakaikoa Azurmendi.
- Kapitalismoa, sozialismoa eta demokrazia (Joseph A. Schumpeter, 2002). Honekin batera: Baleren Bakaikoa Azurmendi.
- Morala eta erlijioaren bi iturriak (Henri Bergson, 2002). Honekin batera: Joxe Azurmendi Otaegi.
- Mundua nahimen eta errepresentazio gisa (Arthur Schopenhauer, 1999). Honekin batera: Joxe Azurmendi Otaegi.
- Historiak I (Herodoto, 1997). Honekin batera: Iñaki Usabiaga Sukia.
- Historiak II (Herodoto, 1997). Honekin batera: Josu Naberan.
- Mistika liburuak (Johannes Eckhart -Johannes Tauler, 1997). Honekin batera: Juan Mari Lekuona Berasategi.
- Moralaren genealogia: idatzi polemikoa (Friedrich Nietzsche, 1997). Honekin batera: Joxe Azurmendi Otaegi.
- Izpiritu-zientzietarako sarrera: gizartea eta historiaren estudiorako oinarri... (Wilhelm Dilthey, 1995) Honekin batera: Ibon Uribarri Zenekorta.
- Naturako nahimena (Arthur Schopenhauer, 1994) Honekin batera: Joxe Azurmendi Otaegi.
- Honela mintzatu zen Zaratustra (Friedrich Nietzsche, 1992) Honekin batera: Jesus Mari Mujika Arakistain.
EIZIEk sortutako Literatura Unibertsala bilduman, 7 liburu hauek itzuli zituen:
- Katua eta sagua (Günter Grass, 1994).
- Michael Kohlhaas (Heinrich von Kleist, 1993).
- Hautapen ahaidetasunak (Goethe, 1992).
- Herioa Venezian (Thomas Mann, 1992).
- Peter Camenzind (Hermann Hesse, 1992).
- Ivan Ilitxen heriotza (Tolstoi, 1991).
- Ipuinak (1990). Anton Txekhov.[16]
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bi istorio (1997, Elkar).
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Europako ezker berria (1972, Mensajero).
- Itzulpen teoriazko ezagupenak. Itzulpen teoria eta praktikarako textuak (1983, Itzultzaile Eskola).
- Itzulpengintza: historia eta teoria (1992, Elkar).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparragirre (1981, Elkar).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal historian zehar (1980, Ikastolen Elkartea).
Hiztegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elhuyar Hiztegia: euskara-gaztelania, castellano-vasco. (1996, ISNB14-87114--06-7, Elhuyar) Zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren euskaltzainak izan ziren, eta Antton Gurrutxaga eta Iñaki Azkune Mendia, zuzendari teknikoak[6].
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: "Imajina ezazu Euskadi" saria jaso zuen "Bi istorio" liburua idazteagatik. Bi ipuinez osatutako dago liburu hau.[17]
- 1989: Literatur itzulpenik onenaren Euskadi Saria jaso zuen, Xiberotar bat Nevadan liburuarengatik (jatorrizko izenburua, ingelesez: Sweet promised land, Robert Laxalt).
- 2010: Kontseiluaren ohorezko idazkari nagusi izendatu zuten. 1998ko martxoan Idazkaritza Nagusia osatu zenetik, Kontseiluko idazkari nagusia izan zen.[18][19]
- 2021: Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.[10]
- 2024: Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, omenaldia egin zioten erakundeko lehen idazkari nagusia izen zenari, itzultzaile fina gogoratu zuten, «ekintzaile» argia, lemazain «ausarta».[2]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aldamenean ditu Alfonso Irigoien, Eneko Irigoien, Txillardegi, Xabier Mendiguren Bereziartu, Iratzeder, Jose Maria Satrustegi, Luis Villasante, Jean Haritxelhar eta Jose Luis Lizundia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Mendiguren Bereziartu, Xabier. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ a b c d e Iraola, Arantxa. (2024-04-28). «Lemazainaren «arrasto» sentitua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ Leire. «“Ganbara museoan bihurtuta” Ipuin kontaketa tailerra. — Igartubeiti Baserria» www.igartubeitibaserria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ kizkitza. Xabier Mendiguren joan zaigu — Igartubeiti Baserria. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ a b c Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
- ↑ a b ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ Mendiguren Bereziartu, Xabier. «Euskaltzain Urgazleak» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ a b «Mendiguren Bereziartu, Xabier» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ Mendiguren, Xabier.. (1983). Itzulpen-teoriazko ezagupenak. Itzultzaile Eskola ISBN 84-86268-01-X. PMC 39066238. (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ Mendiguren Bereziartu, Xabier ( 1945-). (D.L. 1995). Itzulpengintza : historia eta teoria. Elkar ISBN 84-7917-194-4. PMC 920102630. (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ Mendiguren, Xabier.. (1995). Euskal itzulpenaren historia laburra. Elkar ISBN 84-7917-525-7. PMC 39298544. (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
- ↑ «Xabier Mendiguren Bereziartu ::70 artikuluak. Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
- ↑ UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa. (2017-11-27). #LarretikNoranahi dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
- ↑ Bereziartu, Xabier Mendiguren. (1990). Ipuinak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
- ↑ kizkitza. Xabier Mendiguren joan zaigu — Igartubeiti Baserria. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Irureta Azkune, Onintza. (2008-01-27). ««Gaurko erritmoekin euskararen normalizazioa izugarri berandutuko da»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ «Xabier Mendiguren Bereziartu: «Gaurko erritmoekin euskararen normalizazioa izugarri berandutuko da»» Argia 2008-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Xabier Mendiguren Bereziartu», Literaturaren Zubitegia.
- Elkarrizketa, Argia astekarian (2008-01-27).
- Xabier Mendiguren Bereziartu, Egunkariaren hemeroteka 1990-2003, 138 albiste
- «Mendiguren Bereziartu, Xabier», Auñamendi Eusko Entziklopedia.