2026ko Neguko Olinpiar Jokoak
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2026ko Neguko Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Neguko Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 2026ko otsailaren 6a - 2026ko otsailaren 22a |
Data | 2026 |
Edizio zenbakia | 25 |
← 2022
2030 Winter Olympics (en) → | |
Herrialdea | Italia |
Maskota | Tina (en) |
Kirola | negu-kirol |
Webgune | milanocortina2026.olympics.com |
Neguko 2026ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXV Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXVes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXV. edizioa izango da. Italiako Milan eta Cortina d'Ampezzo hirietan ospatuko dira jokoak, 2026ko otsailaren 6tik otsailaren 22ra arte. Hirugarren aldiz antolatuko ditu Italiak Neguko Olinpiar Jokoak; izan ere, Cortina d'Ampezzoko 1956ko Jokoen 70. urteurrena eta Turingo 2006ko Jokoen 20. urteurrena beteko dira 2026an. Milanen lehen aldiz ospatuko dira Olinpiar Jokoak.
Hautaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milan eta Cortina d'Ampezzoren hautagaitza bateratua aukeratu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Lausanan 2019ko ekainaren 24an egin zuten batzar batean.[1] Italiarentzat hirugarren neguko jokoak izango dira. 1960ko Udako Olinpiar Jokoak ere antolatu zituen, Erroman.
2026rako egoitza bozkaketa emaitzak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Hiria(k) | Herrialdea | 1. bira | |||
Milan eta Cortina d'Ampezzo | Italia | 47 | |||
Stockholm eta Åre | Suedia | 34 |
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol berri bat gehituko zaio olinpiar programari, mendiko eskia.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | ? | ? | ? | ? | ? |
Egoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milango clusterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Siro – irekiera ekitaldia
- Mediolanum Forum – patinaje artistikoa, pista motzeko abiadura-patinajea
- PalaItalia Santa Giulia – izotz hockey egoitza nagusia
- PalaLido – izotz hockey bigarren egoitza
- Piazza del Duomo – medaila-emate ekitaldiak
Valtellinako clusterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stelvio pista, Bormio – alpetar eskia eta mendiko eskia
- Mottolino/Sitas - Tagliede/Carosello 3000, Livigno – snowboardinga, akrobaziazko eskia
Cortina d'Ampezzoko clusterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olimpia delle Tofane jaitsiera, Cortina d'Ampezzo – alpetar eskia
Pista Eugenio Monti, Cortina – bobsleigha, luge-a eta skeleton-a- Stadio Olimpico Del Ghiaccio, Cortina – curlinga
- Südtirol Arena, Antholz – biatloia
Val di Fiemmeko clusterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stadio del salto "Giuseppe Dal Ben", Predazzo – eski-jauzia, konbinatu nordikoa
- Stadio del fondo di Lago di Tesero, Tesero – iraupen eskia, konbinatu nordikoa
Stadio del ghiaccio di Piné, Baselga di Pinè – abiadura-patinajea
Veronako clusterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Veronako anfiteatroa – itxiera ekitaldia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Italy Is Chosen to Host 2026 Winter Olympics» The New York Times 2019-6-30.