Edukira joan

2032ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea


2032ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte2032ko uztailaren 23a - 2032ko abuztuaren 8a
Data2032
Edizio zenbakia35
2028
KokalekuBrisbane
HerrialdeaAustralia
Osatuta

Webguneolympics.com…

2032ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXV Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2032an Brisbane hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Australian ospatzen direla, 1956an Melbournen eta 2000an Sydneyn izan baitziren.

Jokoak 2032ko uztailaren 23tik abuztuaren 8ra izango dira.

Brisbane 2032ko jokoak antolatzeko hautatu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Tokion 2021eko uztailaren 21ean egindako bozketa batean. Lehenengo aldiz ez zen egin hautagaien arteko lehiaketa irekirik; horren aldiz, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak hiriekin negoziatu zuen elkarrizketa fase batean, eta izen bat proposatu zuen bozketarako.[1]

Aurreikusitako egoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brisbaneko gunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Brisbane Cricket Ground: irekiera eta itxiera ekitaldiak, atletismoa
  • Brisbane Convention & Exhibition Centre: badmintona, eskrima, taekwondoa, mahai-tenisa
  • South Bank Piazza: saskibaloia (3x3)
  • South Bank Cultural Forecourt: arkularitza
  • Brisbane Live Arena: ur-kirolak (igeriketa, waterpoloa)
  • Lang Park: futbola, zazpiko errugbia
  • Brisbane Showgrounds: hipika
  • Victoria Park: txirrindularitza (BMX estilo librea), hipika
  • Ballymore Stadium: belar-hockeya
  • Brisbane City Indoor Sports Centre: saskibaloia
  • Sleeman Centre: gimnastika, txirrindularitza (pista, BMX lasterketa), ur-kirolak (jauziak, igeriketa sinkronizatua, waterpoloa), tiroa
  • Brisbane Entertainment Centre: eskubaloia
  • Moreton Bay Indoor Sports Centre: boxeoa
  • Manly Boat Harbour: bela
  • Redland Whitewater Centre: kanoa (slalom)
  • Queensland Tennis Centre: tenisa
  • Wyaralong Flatwater Centre: arraunketa, kanoa (sprint)
  • Ipswich Stadium: pentatloi garaikidea
  • Gold Coast Convention & Exhibition Centre: halterofilia, boleibola (aretoa)
  • Broadbeach Park Stadium: boleibola (hondartza)
  • Gold Coast Sports and Leisure Centre: judoa, borroka
  • Royal Pines Resort: golfa
  • Southport Broadwater Parklands: triatloia, igeriketa (ur irekiak)
  • Coomera Indoor Sports Centre: boleibola (aretoa)
  • Robina Stadium: futbola

Sunshine Coasteko gunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sunshine Coast Stadium: futbola
  • Sunshine Coast Indoor Sports Centre: saskibaloia
  • Alexandra Headland: txirrindularitza (errepidea), atletismoa (maratoia, lasterketa), bela (kiteboardinga)
  • Sunshine Coast Mountain Bike Centre: txirrindularitza (mendiko bizikleta)

Banakako egoitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • North Queensland Stadium (Townsville): futbola
  • Barlow Park (Cairns): futbola
  • Toowoomba Sports Ground (Toowoomba): futbola
  • Sydney Football Stadium (Sydney): futbola
  • Melbourne Rectangular Stadium (Melbourne): futbola

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]