Zirkasiarrak
Zirkasiarrak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
4 milioi inguru[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia: 718.727[2]
Turkia 1.367.000[4] - 2 milioi [1] | |
Hizkuntza | |
Adigera, errusiera, turkiera | |
Erlijioa | |
Gehiengoa: islam (sunismoa) Gutxiengoa: xamanismoa, kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
abkhazak, abazaak |
Zirkasiarrak[14] (adigeraz: Адыгэ edo Adǝgă), txerkesak[14] edo Adige herria[14] (turkieraz: Çerkez, Çerkes; arabieraz: شركس, Sharkas) ere deituak[15], Iparraldeko Kaukason dagoen Zirkasia eskualdeko jatorrizko talde etnolinguistikoa da. Beren hizkuntza, adigera, Kaukasoko ipar-mendebaldeko familiakoa da[16]. 700.000 adige inguru bizi dira Zirkasia historikoan (Errusiako Adigea, Kabardino-Balkaria eta Karatxai-Txerkesia errepublikak, eta Krasnodar kraiaren hegoaldeko erdia) eta 3 milioi baino gehiago diasporan (2 milioi baino gehiago Turkian, 150.000 inguru Levante eta Mesopotamian, eta 50.000 inguru Europan eta Ipar Amerikan[1]).
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau adige talde nagusi daude:
- Kuban haranaren erdialdean, Errusiar Federazioko Karatxai-Txerkesia errepublikan bizi diren txerkesak. 2010ean 57.000 inguru ziren[3].
- Mendebaldeko txerkesak edo adigeak, Errusiar Federazioko Adigea errepublikan bizi direnak. 2010ean 110.000 inguru ziren[3].
- Ekialdeko txerkesak edo kabardinoak, Errusiar Federazioko Kabardino-Balkaria errepublikan bizi direnak. 2010ean 493.000 inguru ziren[3].
- Xapsug eta ubikhak, Xapsugia eta Ubikhiako (hots, Krasnodar kraiko Sotxi hiriaren inguruko) jatorrizko biztanleak[15]. 2010eko erroldaren arabera 3.839 ziren[17]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII.-XIII. mendera arte Zirkasia aski eskualde autonomoa izan zen. 1234an mongolen hordek inbaditu zuten Kaukasia, eta geroago Krimeako tatariarren mende geratu zen[1]. XV. mendean adigeak musulman sunita bihurtu ziren. XVI. mendearen erdialdean Errusia eta Zirkasia aliatu bilakatu ziren eta Ivan IV.a zirkasiar printzesa batekin ezkondu zen[1].
1763tik aurrera Errusiar Inperioa Ipar-mendebaldeko Kaukaso konkistatzen ahalegindu zen. Gainerako kaukasiar herriak bezala, adigeak ere gogor borrokatu ziren errusiar armadaren aurka. Krimeako gerraren (1853-1856) ostean, errusiarrek areagotu zuten Kaukasoko erasoaldia, Txetxenia eta Dagestanetik hasita. 1859an, Imam Shamil buru zuten Ipar-ekialdeko kaukasiarrak azpiratu ostean, indar guztiak mendebaldera eraman zituzten eta 1864an zirkasiarrak menderatzea lortu zuten[1]. Gerra horretan 1,5 milioi adige baino gehiago hil edo Otomandar Inperiora deportatuak izan ziren. Zorigaiztoko exodo horretan ehunka mila hil ziren[18]. Bizirik atera zirenen ondorengoek, gaur egungo Turkia eta Ekialde Ertaineko zirkasiar diaspora osatzen dute[1]. 2011ko maiatzaren 20an, Georgiako parlamentuak genozidiotzat jo zuen Errusiaren jarduera adigeeen aurkako gerran[19].
Sobietar garaian Errusiaren politika inperialista sotilagoa izan zen. Zirkasia hiru erakunde administratibotan banatua izan zen (Adigea, Karatxai-Txerkesia eta Kabardino-Balkaria) eta biztanleek ama hizkuntza baztertu behar izan zuten, errusieraren mesedetan[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g h Circassia Unrepresented Nations and Peoples Organization. Unpo.org
- ↑ 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak Gks.ru
- ↑ a b c d e f g h i 2010eko Errusiako erroldaren behin-betiko emaitzak Gks.ru
- ↑ Adige eta kabardak Turkian Joshuaproject.net
- ↑ Adige eta kabardak Jordanian Joshuaproject.net
- ↑ Adige eta kabardak Sirian Joshuaproject.net
- ↑ Adigeak Iraken Joshuaproject.net
- ↑ Kabardak Saudi Arabian Joshuaproject.net
- ↑ Kabardak Alemanian Joshuaproject.net
- ↑ Adigeak Egipton Joshuaproject.net
- ↑ Adigeak Israelen Joshuaproject.net
- ↑ Adige eta kabardak AEBn Joshuaproject.net
- ↑ Adigeak Palestinan Joshuaproject.net
- ↑ a b c Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ a b Urtzi URRUTIKOETXEA: «Sotxiren itzalean, Zirkasia» Paperekoa.berria.info
- ↑ Adigera Linguamón. 10.gencat.cat
- ↑ Krasnodar kraiko biztanleria nazio eta hizkuntzaren arabera (2010) Krsdstat.gks.ru
- ↑ The Russian-Circassian War (1763? - 1864) Circassian Association of California. Adyghe Khasa. Ccat.sas.upenn.edu
- ↑ Ellen BARRY: «Georgia Says Russia Committed Genocide in 19th Century» Nytimes.com
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtzi URRUTIKOETXEA: «Genozidiorik ahaztuena» Paperekoa.berria.info