Antonio García Bellido
Antonio García-Bellido (Madril, Espainia, 1936ko apirilaren 30a) espainiar biologo eta ikertzailea da. Antonio García y Bellido historialariaren semea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biologiaren zientzietako ikasketak egin zituen, Madrilen, eta Espainiako Zientzia Ikerkuntzako Batzorde Gorenean sartzeko diru-laguntza jaso zuen ikasketak egin zituen urtean bertan, 1958an. 1962an, doktoregoa atera ondoren, atzerrira joan zen, ikasketak sakontzera. Leku askotan izan zen: Cambridgeko Unibertsitatean, Zuricheko Zoologia Institutuan, Kaliforniako Teknologia Institutuan, Kopenhageko Genetikakoan, Chicagoko Unbertsitatean, Sydneyko Unibertsitateko zelularen biologia sailean, eta Berkeleyko Unibertsitateko biologia molekular sailean.
1969an, Espainiara itzuli zen, eta Molekularen Biologiaren Institutuan hasi zen lanean. Handik gutxira, Espainiako Zientzia Ikerkuntzako Batzorde Gorenak eskolak ematera deitu zuen, eta Genetika Institutuaren eta Molekularen Biologiaren Zentroko buru izendatu zuten. 1979an, Kimikako Nobel Sarirako izendatu zuten. 1983an, Asturiasko Printzea saria jaso zuen, genetikari buruz egindako lanengatik. 1986an, Parisko Zientzia Akademiak saria eman zion, eta hurrengo urtean, Londresko Royal Societyko eta Washingtongo National Academy of Sciencesko kide izendatu zuten. 1995ean, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia ministerioak Zientzia Ikerkuntzaren Santiago Ramón y Cajal saria eman zion.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpen azpimarragarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- García-Bellido, A. (1966). "Pattern reconstruction by dissociated Imaginal Disk cells of Drosophila melanogaster". Developmental Biology, 14: 278-306.
- García-Bellido, A. and Merriam, J.R. (1969). "Cell lineage of the Imaginal Discs in Drosophila Gynandromorphs". Journal Experimental Zoology., 170: 61-76.
- García-Bellido, A. and Merriam, J.R. (1971). "Parameters of the Wing Imaginal Disc Development of Drosophila melanogaster". Developmental Biology., 24: 61-87.
- García-Bellido, A. and Santamaría, P. (1972). "Developmental analysis of the wing disc in the mutant engrailed of Drosophila melanogaster". Genetics 72: 87-104.
- García-Bellido, A., Ripoll, P. and Morata, G. (1973). "Developmental compartmentalization of the wing disk of Drosophila". Nature New Biology, 245: 251-253.
- García-Bellido, A. (1975). "Genetic control of wing disc development in Drosophila". Cell Patterning. Ciba Foundation Symposium 29, pp. 161-182. Elsevier, Amsterdam.
- García-Bellido, A. (1979). "Genetic analysis of the achaete-scute system of Drosophila melanogaster". Genetics, 91:491-520.
- Botas, J., Moscoso del Prado, J. and García-Bellido, A. (1982). "Gene-dose titration analysis in the search of trans-regulatory genes in Drosophila". The EMBO Journal, 1: 307-310.
- García-Bellido, A. and de Celis, J.F. (1992). "Developmental Genetics of the venation pattern of Drosophila". Annual Review Genetic, 26:275-302.
- Baonza, A. and García-Bellido, A. (2000). "Notch signaling directly controls cell proliferation in the Drosophila wing disc".Proceedings of the National Academy of Sciences. 97: 2609-2614.
- Baena-López, L.A., Baonza, A. and García-Bellido, A. (2005). "The Orientation of Cell Divisions Determines the Shape of Drosophila Organs".Current Biology. 15: 1640-1644.
- Baena-López, L.A. and García-Bellido, A. (2006). "Control of growth and positional information by the graded vestigial expression pattern in the wing of Drosophila melanogaster".Proceedings of the National Academy of Sciences. 103: 13734-13739.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.