Edukira joan

Artek

Koordenatuak: 44°32′59″N 34°17′59″E / 44.5497°N 34.2997°E / 44.5497; 34.2997
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artek
Арте́к
Kokapena
Koordenatuak44°32′59″N 34°17′59″E / 44.5497°N 34.2997°E / 44.5497; 34.2997
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1925eko ekainaren 16a
ErabileraYoung Pioneer camp (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Haurren Nazioarteko Gunea, Artek (errusieraz: Артек) bezala ezagunagoa, Sobietar Batasuneko aitzindari kanpamenturik ospetsuena izan zen. Gerra Hotzean herrialde guztiko aitzindariek, bloke sozialistako errepubliketatik iritsitako ordezkaritzek eta atzerriko beste herrialde batzuk bisitatu zuten. Ukrainako Krimea penintsularen hegoaldeko muturrean dago, Alupka, Gurzuf eta Jalta hirietatik gertu.

Artek tuberkulosia jasaten zuten haurrentzako sendaleku bezala sortua izan zen Zinovi Solovieven ekimenez, garai hartan Sobietar Gurutze Gorriko presidentea zena.

1924ko azaroak 5ean, Moskuko aitzindarien ospakizuna gertatu zen eguna, Artek haurrentzako kanpamentu izendatua izan zen. Bere irekiera Sobietar Gurutze Gorriaren, Aitzindarien Bulego Nagusiaren eta Komsomolaren esku geratu zen.

Soloviev pertsonal guztiaren zuzendari bezala geratu zen, horregatik, zenbait iturrik Soloviev Arteken lehen presidentea izan zela diote, kargu honetarako F. F. Xixmarievu izendatua izan zen arren zelaia ireki ostean, ofizialki bada ere.

Artekeko kanpamentua 1925eko ekainak 16an inauguratu zen, Mosku, Ivanovo-Voznesiensk (gaur egun Ivanovo) eta Krimeako 80 aitzindari jasoz. Hurrengo urtean, bere historiako lehen atzerritar ordezkaritzak bisitatu zuen, Alemaniako aitzindariek, oihal iragazgaitzez eginiko kanpin dendetan ostatatu zirenak. Bi urtetan jada eraiki ziren kontratxapatutako zurezko etxetxoak, eta 30 urtetan, neguko gorputzari esker, parke nagusian eraikia, Artek, pixkanaka, urte osorako gune bihurtzen hasi zen. 1936an herrialdeko saritutako lehen aitzindariak hartu zituen. 1937an, guneak Espainiatik zetozen haur ordezkaritza bat jaso zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz bidali behar izan zirenak, guneko gidariek zaindu zituztenak eta sobietar gobernuaren aldetik asiloa jaso zutenak.

Bigarren Mundu Gerran Artek gobernuaren aginduz ebakuatua izan zen, bertako biztanleak Stalingradera eramanez, ondoren Altai siberiar eskualdeko Belokuriha herrixkara, non siberiar ikasleek gerra hasieratik bizi izan zuten mutikoekin batera atseden hartu zuten. 1944ko apirilean Krimea naziengandik askatua izan ondoren, azkar hasi zen Artek berreraikitzen. Gunea berriz abuztuan ireki zen, eta urte beteren buruan gaur egun duen tamaina izan arte hedatu zen.

1960ko hamarkadaren hasieran eraikuntza lan berriak hasi ziren. Jada 1969an, Artekek 150 eraikin zituen, horien artean 3 medikuntza zentro, eskola bat, Artekfilm zinema estudioa 3 igerileku, 7000 pertsonentzako tokia zuen estadio bat eta behar ezberdinetarako haurrentzako patioak.

Sobietar garaian, Artekeko egonaldia ohore bat zen sobietar haurrentzat. Hau zenbait arlotan (aitzindari destakamenduen kontuetan parte hartzea, jarrera, aurrerapenak, etab...) nabarmentzen ziren aitzindari ugarik jasotzen zuten. Artekek izan zuen loraldian, urtero 27.000 bisita jasotzen zituen. 1925 eta 1969 arteko epean Artekek 300.000 haur onartu zituen, horien artean atzerriko hamazazpi herrialdetako 13.000 haur.

Bisitari aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artek logoa 1990etik

1983ko uztailean Artek Samanta Smithek bisitatu zuen, pertsonalki garai hartan SESBeko agintari nagusia zen Juri Andropovek gonbidatu zuena. Artek bisitatu zuten beste pertsona ospetsu batzuk honakoak izan ziren:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]