Aulesti
- Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aulesti (argipena)».
Aulesti | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Aulestiko udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||||
Izen ofiziala | Aulesti | ||||||||||
Alkatea | Jone Ansotegi Ikazuriaga (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48380 | ||||||||||
INE kodea | 48070 | ||||||||||
Herritarra | aulestiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′47″N 2°33′46″W / 43.2964°N 2.5628°W | ||||||||||
Azalera | 25,31 km² | ||||||||||
Garaiera | 86 metro | ||||||||||
Distantzia | 44 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 655 (2023) 0 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,26 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 0,92 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,01 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 30,53 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,72 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,14 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 91,62 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 84.81 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.aulesti.net |
Aulesti (izen zaharra Murelaga) Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoa. 653 biztanle zituen 2016. urtean.
Herri nagusiki euskalduna izanda UEMA elkarteko kidea da, bertako alkatea dela UEMAko lehendakaria.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola eta Zubero.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leia mendilerroaren Iluntzar mendiko (727 m.) oinetan dago kokatuta herria. Lea ibaiak udalerria gurutzatzen du. Herriko punturik altuena Urregarai tontorra da (707m.).
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizaburuaga iparraldean
- Amoroto ipar-ekialdean
- Nabarniz ipar-mendebaldean
- Markina-Xemein ekialdean
- Mendata mendebaldean
- Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Ziortza-Bolibar hegoaldean
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandoen gerratan, Aulestia etxea oinaztarren aldekoa zen.
1498. urteko irailean sute handi batek herriko kale bakarra erre zuen.
1743an topatu ziren Telleriako urak. Uda sasoian jende asko etortzen zen herrira ur horiek hartuta atseden hartzera.
1924 eta 1966 urteetan, 11 baserri hustu ziren. Hurrengo lau urteetan, beste zortzi.
Baliteke Sabin Arana Iturritza baserrian bizi izana, euskara ikasten ari zela. Eta, beranduago, Alkorta etxean.[4]
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburutegia[7]
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Torrezelai kirol-gunea[8]
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontsultategia[9]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aulestik 665 biztanle zeuzkan 2019an. Horietatik %27,37ak 65 urte edo gehiago zeuzkan. Atzerrian jaiotakoen kopurua %6,02 zen.[10]
Aulestiko biztanleria |
---|
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mikel Ansotegi Jaio (EH Bildu) izendatu zuten Aulestiko alkate, alkatetza berrituz. Ansotegik alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.
Aulestiko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 5 / 7 |
5 / 7 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 2 / 7 |
2 / 7 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 279 boto; EAJk 111 boto.[11] Ondorioz, Jone Antsotegi Ikazuriaga aukeratu zuten alkate.[12]
2023ko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 266 boto lortu zituen eta EAJk 83.[13] Irati Urberuaga izendatu zuten alkate.[14]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea %8,2; bigarren sektorea %31,4; eta hirugarren sektorea %50,9. Eraikuntzaren arloak balio erantsi gordinaren %9,5 suposatzen zuen.[10]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aulestiko euskara mendebaldeko bizkaieraren barnean kokatzen da, sortaldeko hizkeraren parte den Lea-Artibaiko euskaran[15][16] hain zuzen. Herritarren %88,52 euskalduna da.[10]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Joan Bataiatzailearen eliza
- Santa Eufemia baseliza
- Ibañez de Aulestia dorretxea. XV. mendekoa. Herriari izena ematen dio.[17]
- Argiñena jauregia. XVI. mendekoa.[18]
- Garaia: Narea auzoan Goitia baserriko garaia dugu, Bizkaian gelditzen diren gutxietakoa.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Juan Bataiatzailearen eliza
-
Ibañez Aldekoa jauregia
-
Arginena jauregi-dorrea.
-
Hilerria
-
Zubia Lea ibaiaren gainean
-
San Martin ermita, Malats auzoan
-
San Lorentzo ermita, Zubero auzoan
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trolebu euskara elkartea
Aulestiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teri Ibarrola (1918 - 1987), idazlea.
- Katxin Uriarte (1956-), zesta puntako jokalari profesional ohia.
- Maribi Unamuno (1957-), filologoa.
- Xabier Urberuaga (1981-), esku huskako pilotari profesional ohia.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herri honetan egindako azterketa baten ondoren argitaratu zuen William A. Douglass antropologo estatubatuarrak 'Death in Murelaga' liburua. Bertan aztertzen ditu herri honetako hileta errituak.[19] Ikerketa egiteko, urtebetez egon zen Zubero auzoko Goitiandia baserrian bizitzen.[20] 1965 urtean egin zuen egonaldi hura.[21]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Augustin Zubikarai eta Juan Fernandez Egiguren (1990), Aulesti
- ↑ «Aulestiko Udala - Haurreskola» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «Aulestiko Udala - Urregarai Herri Eskola» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ a b c «Aulestiko Udala - Kultura» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «Aulestiko Udala - Kirolak» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «Aulestiko Udala - Osasuna» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Aulesti» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ «Aulestiko Udala - Udala» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ «2023(e)ko maiatzaren 28 ko udal hauteskundeak, emaitzak, Aulesti (Bizkaia). | EITB udal hauteskundeak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
- ↑ Larraitz, Ibaibarriaga(e)ko. (2023-06-17). «Herriari eskaini dizkiote alkate makilak udal osaketetan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
- ↑ a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- ↑ a b «Aulesti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- ↑ «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200324003323/http://www.aulesti.eus/es-ES/Noticias/Documents/Ondarea-eskola.pdf
- ↑ William A. Douglass (2003), Muerte en Murelaga, Alberdania
- ↑ «Muerte en Murelaga» Argia 2006-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Se reedita 'Muerte en Murélaga', de William Douglass» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Aulestiko auzoak | ||
---|---|---|
Goierri • Ibarrola • Malats • Narea • San Anton • Urriola • Zubero |
Lea-Artibaiko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Amoroto • Aulesti • Berriatua • Etxebarria • Gizaburuaga • Ispaster • Lekeitio • Markina-Xemein • Mendexa • Munitibar • Ondarroa • Ziortza-Bolibar |