Maribi Unamuno
Maribi Unamuno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aulesti, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Maribi Unamuno Garate (Aulesti, Bizkaia, 1957) bizkaitar filologoa da.
EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean euskara irakasle ohia. Lea Artibaiko Jeurt! aldizkariaren sustatzailea. Bizkaiera sustatzeko Mendebalde Kultura Alkarteko kidea. Euskararen inguruko ikerketa ugariren egilea. Euskaldunon Egunkarian zutabegile izandakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urratsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aulestin jaio zen, beti zabalik egoten zen kale-etxe batean. Kalean ordu asko ematen zituen, baina baserriko jendea ezagutzeko aukera ere izan zuen. XX. mende erdian jaio, XIX. mendekoak ezagutu, eta XXI.ean bizi. Gaztea zela joan zen kanpora ikastera, Miranda de Ebroko ikastegira, garai hartan herri txikietako haurrek ikasten jarraitzeko aukera bakarretarikoa barnetegiak baitziren. Giro erabat erdalduna zen Mirandakoa. Halere, beranduago, betiko hizkuntzekiko bere jakin-minak eraginda Euskal filologia ikasten hasi zen Deustuan.
Lanean ere hizkuntzarekin lotuta aritu izan da beti. Ikasketak amaitu ostean Aulestiko Udalean hasi zen lanean, ondoren, Begoñako Andra Mari ikastegira joan zen euskara irakastera eta gero Euskal Herriko Unibertsitatera.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gutiziak bilduman ipuin bat (Txalaparta 2000).
- Euskalkien lekua literaturan (1999).
- Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa (2000).
- Euskalkia eta administrazioa (2002)
- Ahozkotasuna aztergai (2003).
- Antzorrilleta" ahozko transmisioaren lekuko. Artikulua (2015) Literatur kritika, Folklorea, Euskara.
- Haurrentzako kantak bilduma. Alaia diskoan a capella (2017) [1]
- Beste hainbat artikulu eta lan ere argitaratu ditu. [2]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebalde Kultura Alkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maribik Bizkaiera sustatzaile dihardu Mendebalde Kultura Alkartean. Euskalkiak eta euron erabilera indartzea helburutzat duen irabazi asmo gabeko elkarte akademikoan. Hainbat jardunaldi eta argitalpen egin ditu urte hauetan.[3] [4] [5]
2012an Urrezko Luma emon zion Mendebalde elkarteari, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Euskal Editoreen Elkarteak antolatzen duen Bilboko Liburu Azokak.[6]
Jeurt aldizkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990. urte inguruan Jeurt aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen Maribi. Bailara mailako aldizkaria atera zuten inguruko kontuak jendeari jakinarazteko baina benetako helburua jendea euskeraz irakurtzen jartzea zen. Aldizkariak 10 urte inguru iraun zuen.
Zemendia emakume elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994. urtean beste hainbat emakumerekin batzar edegi baten bildu eta Zemendia taldea sortzen jardun zuen. Harrezkero taldea herrian erreferente bihurtu zen. Emakumeen independentzia bideratzeko, besteak beste, andrazkoak kotxeko karneta aterateko ikastaroak antolatzea izan zen egitekoetariko bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/03/02/maribi-unamuno-bildu-ditudan-kantak-antzinako-gizartearen-isla-dira/
- ↑ http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/maribi-unamuno-garate
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1971/046/001/2017-06-25/onartu_beharko_dugu_hizkuntza_aldatu_egiten_dela_eta_hori_ona_da.htm[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://mendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Aurkezpena.pdf
- ↑ http://mendebalde.eus/euskalinguak/Euskalingua%2016/Euskalingua%2016ren%20aurkezpena.pdf
- ↑ http://www.aulesti.eus/eu-ES/Aulesti/Udaletik-Aldizkaria/Documents/24_Udaletik.pdf[Betiko hautsitako esteka]