Edukira joan

Estitxu Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estitxu Fernandez

Bizitza
JaiotzaLesaka1975eko azaroaren 2a (48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta kazetaria
Jasotako sariak

Estitxu Fernandez Maritxalar (Lesaka, Nafarroa, 1975eko azaroaren 2a) telebista-aurkezlea, kazetaria eta idazlea da. Psikologia ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.

Bertsotarako zaletasuna familiatik datorkio, aitaren aldetik Saibururen birbiloba eta amaren aldetik Markos Maritxalarren iloba da.[1] 90koen hamarkadan Nafarroako Bertsolari Txapelketan 8 aldiz parte hartu eta 1996, 1997 eta 1998ko finaletan kantatu zuen. 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen.

Psikologo lanak utzi eta Euskal Irrati Telebistan lan egiten hasi zen. 2000ko eta 2001eko udetan, ETB 1eko Su Festa telebista-saioa aurkeztu zuen; eta 2001ean, Sorginen laratza telebista-saioa, Xabier Euzkitzerekin eta Klaudio Landarekin batera. Urte horretan ere, Bertatik Bertara saioa aurkeztu zuen, Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2002an Bexamela telebista-saioan agertu zen, eta urtebete geroago, 2003an, Bizizaleak saioan. Ondoren, igande goizetako Kirolez Kirol telebista-saioa, Gaur egun albistegietako kirol-tartea eta Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa aurkezten zituen. 2007ko Gaboneko 2007ko Euskal Kantuen Gaua aurkeztu zuen Julio Ibarrarekin.

Urtea Izenburua Katea Oharrak
1998-1999 Berriak Ttipi-Ttapa Telebista Aurkezlea
1999-2004 Bertatik bertara ETB 1 Gonbidatua (1999-2000), kolaboratzailea (2000-2002) eta aurkezlea (2003-2004)
2000-2001 Su Festa ETB 1 Aurkezlea
2000 Jaiak 2000 ETB 1 Aurkezlea
2001 Jaiak 2001 ETB 1 Aurkezlea
2001-2003
2004-2006
Sorginen laratza ETB 1 Kolaboratzailea / Aurkezlea
2002 Euskadi Irratia 20 urte ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2002 Jaiak 2002 ETB 1 Aurkezlea
2002-2003 Bexamela ETB 1 Aurkezlea
2003-2004 Bizizaleak ETB 1 Aurkezlea
2004-2005 Kaixo 2005 ETB 1 Urte amaierako kanpaikadak
2006 Umezaina (Supernanny) ETB 1 Aurkezlea
2006 Euskal Kantuen Gaua 2006 ETB 1 Aurkezlea
2007 Euskal Kantuen Gaua 2007 ETB 1 Aurkezlea
2008 Euskal Kantuen Gaua 2008 ETB 1 Aurkezlea
2010-2011 Arratsaldero ETB 1 Aurkezlea
2010 Euskal Kantuen Gaua 2010 ETB 1 Aurkezlea
2011 Anitzele ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2011 Euskal Kantuen Gaua 2011 ETB 1 Euskal kanten popurria (ETBko aurkezleak)
2012 Hitzetik Hortzera ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2012 Nomada express ETB 1 Aurkezlea (atal 1)
2012 Euskal Kantuen Gaua 2012 ETB 1 "You shook me all night long" (Sorginen laratza lantaldea)
Kirolez kirol ETB 1 Aurkezlea
2009-? Gaur egun Kirolak ETB 1 Aurkezlea
2021 Biba 2022ǃ ETB 1 Gabonzahar gaueko saio berezia
  • M ama eme ume, Tene Mujika bekari esker, Erika Lagomarekin elkarlanean, 13 emakumeren bizipenetan oinarrituta idatzitako liburua.[2][3]
  • Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea [4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bertsolari aldizkaria 27. zenbakia, 1997
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-05). «‘M ama eme ume’: amatasunen erraietan arakatu dute Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. «"Amatasunaren bizipenak ez du zertan itogarria izan, sistema da amatasunari bizkar emanda dagoena" - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Sortze berri bat - Estitxu Fernandez Maritxalar» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  5. SLU, Herritar Berri. (2023-10-19). «Estitxu Fernandez: «Indarkeria obstetrikoa indarkeria matxista da»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]