Tene Mujika saria
Tene Mujika saria Debako udalak eta Elkar argitaletxeak Robustiana Mujika Egaña idazlearen omenean urtero antolatzen duten beka da .
Sari honetara, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko ez-fikziozko proiektuak aurkeztu behar dituzte parte hartzaileek. Izan ere, euskal literatura aberastearekin batera, Euskal Herriko historia hurbila ezagutaraztea da bekaren helburua. Idazleak saridun suertatzen badira, euren lanak argitaratzeko aukera izaten dute.[1]
Robustiana Mujika, Robustenez eta Tene Mujika-z ezaguna dena, 1888an Deban jaiotako euskal idazle eta olerkaria izan zen eta gaur egun martxan dagoen bekari ematen dio izena. Lehen Tene Mujika Literatur Lehiaketa 1984an egin zen. 2006. urtean lehiaketatik beka izatera pasa zen. Urte bateko epea izaten dute irabazleek proiektua garatzeko eta ondoren publikatzeko[1].
Sarituen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Tene Mujika sariko irabazleak eta proiektuak:[2]
Urtea | Irabazlea | Proiektuaren izenburua |
---|---|---|
2024 | Mikel Soto | “Mirande: Herriminez, ezin-minez”. Jon Miranderi eta haren obrari buruzko ikerketa lana[3] |
2023 | Alaitz Melgar | “Neskameak”. Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza[4] |
2022 | Jon Artano | “Anderik Ande”. Amerika eta euskaldunen arteko harremanak[5] |
2021 | Sari bikoitza:[6]
1) Erika Lagoma Pombar eta Estitxu Fernandez Maritxalar 2) Jon Abril |
1) “M ama* eme* ume*”: Amatasun disidente eta feministak
2) “Isildutako eskuak”: emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian |
2020 | Iñigo Lopez Simon | “Bilboko etxola batean”[7]: Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa[8][1] |
2019 | Eneko Aizpurua | “Bidasoan gora”[9]: Bidasoa ibaian gora egindako bidaia baten harira memoria kolektiboan lekua duten edo izan behar luketen hainbat istorio |
2018 | Kattalin Miner | “MOIO, gordetzea ezinezkoa zen”: Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren inguruko bizipenak[10] |
2017 | Jon Alonso | “"Naparra" kasua irekia”: Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasuaren azterketa[11] |
2016 | Miren Garate | “Ekaitzaren zipriztinak”: Ekonomia krisiaren eraginak[12] |
2015 | Jose Mari Izaga, Pako Salegi, Karmelo Urdangarin | EZ, EZ, EZ Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia |
2013 | Josu Martinez | “Presoaren betebeharra”: Euskal Herrian edo euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako ihesak edo ihesaldi-saiakerak[14] |
2012 | Xabier Gantzarain | “Zuloa”: Euskal Herriko arte garaikidea eta historia lotzen dituen azterlana[15] |
2011 | Sari bikoitza:[16]
1) Pako Aristi eta Mikel Markez |
1) “Plazer bat izan duk, Benito!”: Benito Lertxundi kantautore oriotarrarekin hainbat urtetan egindako otordu osteko solasak
2) “Aldamenekoa”: Migrazio fenomenoen atzean dauden bizi-esperientziak |
2010 | Mikel Garcia Idiakez | “Zeluloidezko begiradak”: Euskal Herrian filmak egin dituzten zenbait zuzendari nabarmenekin elkarrizketak[17] |
2009 | Imanol Murua | “Loiolako hegiak”: Loiolako bake eta konponbide elkarrizketei buruzko proiektuaa[18] |
2008 | Alberto Barandiaran | “Postkronikak”[19]: Kazetariak idatzitako bost erreportaien berridazketa |
2006 | Ramon Olasagasti | “Mendiminez”: Azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia[20] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Parada, Irantzu. (2020-02-20). «Iñigo Lopez Simon basauriarrak Tene Mujika Saria irabazi du, txabolismoaren inguruan egindako proiektuarekin» Geuria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ «Tene mujika saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ «Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika beka» berria.eus 2024-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ Taldea, elkar. (2023-01-13). «Alaitz Melgarrek irabazi du Tene Mujika beka - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ Taldea, elkar. (2022-01-18). «Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Taldea, elkar. (2021-01-18). «Sari bikoitza Tene Mujika bekan - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Igartua Aristondo, Amaia. (2021-10-07). «Bilbok ukatutako Bilbo bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Taldea, elkar. (2020-01-28). «Iñigo Lopez Simonek irabazi du Tene Mujika Saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Eneko Aizpuruak irabazi du Tene Mujika Saria. Elkar.
- ↑ Agirre, Maider Galardi F.. «Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika saria, transexualitateari buruzko lan batez» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Taldea, elkar. (2017-01-16). «Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, "Naparra" kasuaz idazteko proiektu batekin - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Taldea, elkar. (2016-01-14). «Miren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ «Izagak, Salegik eta Urdangarinek irabazi dute Tene Mujika beka» 111akademia.eus 2015-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ Taldea, elkar. (2013-01-23). «Josu Martinezek irabazi du Tene Mujika Saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ «Tene Mujika bekaren sariduna Xabier Gantzarain» nontzeberri.eus 2012-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ «Tene Mujika bekaren irabazle berriek, Benito Lertxundi eta etorkinak aztergai» noticiasdegipuzkoa.eus 2011-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ «Mikel Garcia, Tene Mujika bekako sariduna» nontzeberri.eus 2010-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ «Imanol Murua Uriari eman diote Tene Mujika beka, Loiolako elkarrizketei buruzko proiektuagatik» berria.eus 2009-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ «Alberto Barandiaran BERRIA-ko kazetariak irabazi du Tene Mujika beka» berria.eus 2008-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
- ↑ «Ramon Olasagastik irabazi du I. Tene Mujika beka» argia.eus 2006-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).