Fermanagh konderria
Fermanagh konderria | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ipar Irlanda | |
Hiriburua | Enniskillen | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°21′N 7°38′W / 54.35°N 7.63°W | |
Azalera | 1.691 km² | |
Mugakideak | Leitrimeko konderria, Donegalgo konderria, Monaghaneko konderria, Cavan konderria eta Tyroneko konderria | |
Demografia | ||
Biztanleria | 61.805 | |
Dentsitatea | 36,55 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Fermanagh konderria, (Irlanderaz, Contae Fhear Manach edo Fear Manach, esanahia "Monach-eko Gizonak"), Erresuma Batuko Ipar Irlandaren sei konderrietatik mendebaldeena dagoena da, Ulster eskualdean. Fermanagh askotan "Lakuen Konderria" bezala ezaguna da. Enniskillen/Inis Ceithleann da hiriburua eta herri handi bakarra.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu guztia nahiko laua da. Erne aintzirek, goikoak eta behekoak, bitan banatzen dute konderria, eta aintziren artean kokatzen da Enniskillen hiriburua. Beste aintzira batzuek, Macnean aintzirek, muga egiten dute Irlandako Errepublikarekin hego-mendebaldean. Hauen ondoan daude Marble Arch leizeak.
Hiriak eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enniskillen/Inis Ceithleann (13.599 biztanle), hiriburua
- Lisnaskea/Lios na Scéithe (2.739)
- Irvinestown/Baile an Irbhinigh (2.081)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fermanagh konderria Magire leinuaren jabegoa izan zen Erdi Aroan. Britainiarrek 1607an konkistatzerakoan lur zati batzuk ingeles eta eskozesen esku gelditu ziren, baina irlandarrek ere mantendu zituzten hainbat eremu. Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdian eratu zen gaur egun ezagutzen dugun Fermanagh konderria.
Irlandako zatiketa gertatu zenean konderriak Ipar Irlanda osatzea erabaki zuen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abeltzaintza da nagusi Fermanaghen. Behiak, ardiak eta zerriak hazten ditu eta landa lurrak abereak hazteko erabiltzen ditu. Turismoa ere nabaria da, batez ere aintzirei eta Enniskillen hiriburuari lotuta.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enniskillen gaztelua
- Coole gaztelua
- Erne aintzirak, goikoa eta behekoa.
- Marble Arch leizeak
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oscar Wilde (1854-1900) eta Samuel Beckett (1906-1989), idazleek Enniskillengo Portora Royal Schoolen egin zituzten ikasketak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Enniskillengo Coole gaztelua
-
Devenish uharteko monasterioaren aztarnak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page