Galarreta
Galarreta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Galarretako elizaren hondakinak, dorrea erori baino lehen (2014ko uztailaren 10ean erori zen). | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Donemiliaga |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′N 2°22′W / 42.9°N 2.37°W |
Garaiera | 655 metro |
Galarreta Arabako ipar-ekialdeko landa herri bat da, Donemiliaga udalerrikoa. Aratz (1.442 m) mendiaren hego-mendebaldean kokatuta dago, Aizkorriko mendilerrotik eta Gipuzkoako mugatik gertu.
Done Jakue bide zaharrean zegoen, Lizarratetik igarotzen zen Barnealdeko Done Jakue bidean, alegia.
655 metroko altueran dago kokatuta. 1983an 60 biztanle zituen, 1999an 51 eta 2015ean 43.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra, ekialdean Zalduondo, mendebaldean Gordoa eta Arriola (Asparrena) eta hegoaldean Erdoña mugakide ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barduliarren garaian Gebalaeca izena zuen herria Egilatz edo Donemiliago ermandade zaharrean zegoen sartuta, beste 15 herrirekin batera, 1928an Albeiz Asparrenan sartu zen arte. Garai hartan, Miguel Primo de Riveraren diktaduran, erregimenaren eragina herrian ez zen izan haiek nahi zuten bezain handia. Bigarren Errepublikaren garaian Pedro Salinas Arregi Amerikanoa, AEBn ibilia, nabarmendu zen, bai alkate lanetan bai (batez ere) Diputazioan. Giro politikoa oso nahasia izan arren, Galarretan herritarren arteko bizikidetza ez zen beste herri batzuetan bezainbeste kaltetu. Euskara gutxiengo baten hizkuntza zen orduan ere, adineko emakume batzuk erabiltzen zutena, batez ere zegamar jatorrikoak.
Gerra Zibila piztean, ordea, bazterrak nahastu ziren Galarretan ere, eta gertakarien artean aipatzekoa da herriko hiru maisuen eta inguruetako herrietako beste hainbaten fusilamenduak. Pedro Salinas ere atxilotu zuten, baina Urbasako mendilerroan erreketeek egindako erailketa haietatik libratu zen, Diputazioko lagunek emandako babesari esker. Don Pedroren istorioa fikziora pasatu zuen Bernardo Atxagak 2003an kaleratutako Soinujolearen semea liburuan.[1]
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andre Mariaren Jasokundearen eliza errenazentista XVI. mendekoa da. Hala ere, jatorri erromanikoa zuen, herria Done Jakue bide zaharrean zegoenez. Gaur egun, tenpluaren hondarrak baino ez dira geratzen, eta ordu arte zutik mantendutako dorrea 2014ko uztailean lurrera erori zen.[1] Elizaren hondarren azpian, erromatarren garaiko aztarnak topatu zituzten.
Gainera, herrigunean hiru dorretxe egon ziren: Erdoñarako bidean zegoen beheko dorrea edo Okariztarrena, alde batetik; bestetik, goikoa edo Belaskotarrena (Okariztarren ondorengoak eta Galarretatar eta Lazarragatarren senideak izan ziren Belaskotarrak); eta, azkenik, Lazkaotarren dorretxea izan zen, San Adriango mendatean kokatua.
Galarretar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Ruiz de Belasko XVI. mendeko militarra, Filipe II.a Espainiakoaren aginduetara ibilia, Galarretako seme zela uste dute historialariek.
- Pedro Salinas Arregi Espainiako Bigarren Errepublikaren garaiko alkatea eta diputatua.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko festak irailaren 8an ospatu izan dituzte tradizionalki, baina azkenaldian abuztuaren azken asteburuan egiten dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu. (2019-01-27). «'Amerikanoa'ren herria» Alea (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) «Historia de Galarreta de la dictadura de Primo de Rivera a la guerra civil (1923-1939)»
Donemiliagako herriak | ||
---|---|---|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga |