Edukira joan

Iberia (enpresa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberia (enpresa)
IB - IBE
Datuak
MotaAirelinea
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
Negozio dibisioak
Puntu programaIberia Plus (en) Itzuli
Erabiltzen du
Agintea
LehendakariaJavier Sánchez-Prieto (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaAntonio Vázquez Romero
Egoitza nagusi
  • C/ Martínez Villergas, 49 28027 Madrid
  • Madril
Prentsa-organoaRonda (magazine) (en) Itzuli
Legezko formaakzio konpainia
JabeaInternational Airlines Group
Zeren jabe
Clickair (en) Itzuli eta Ronda (magazine) (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak4.268.000.000 € (2014)
Historia
Sorrera1927
SorlekuaMadril
webgune ofiziala
Twitter: Iberia Instagram: iberia Edit the value on Wikidata

Iberia (IATA: IB) Espainiako nazioarteko aire-konpainia bat da. Izen ofiziala Iberia Líneas Aéreas de España, S.A. Operadora da. Munduko aire-konpainia zaharrenetakoa da, eta Europako lau handienen artean dago.

103 hegazkineko flota zuen 2012an, guztiak ere Airbus etxekoak.

Espainiako aire-garraioko konpainiarik garrantzitsuena da. Iberia izeneko Espainiako lehen hegazkin-konpainia, Iberia Aérea delakoa, 1927ko Ekainaren 28an sortu zuen Horacio Etxebarrieta Maruri enpresagizon bizkaitarrak. Madril-Bartzelona arteko bidaia izan zen konpainiaren lehengo hegaldia. 1929an gobernuak hegazkin-konpainia guztiak konpainia bakar batean elkartzea erabaki zuen, eta aire-garraioaren monopolioa eman zitzaion. Era horretan sortu zen hiru motorreko Fokker F VII hegazkinen bidez Madril-Miarritze moduko nazioarteko zerbitzuak eskaintzen zituen CLASSA (Compañía de Líneas Aéreas Subvencionadas, S.A.) konpainia.

1932an, berriz, aire-konpainiak izen berria hartu zuen: LAPE (Líneas Aéreas Postales Españolas). Urte horietan hegazkin ospetsuak erabili zituen konpainiak, CASA-Dornier Wal izenekoa, esaterako. Hegazkin amerikar baten bidez sartu zen konpainia garraio modernoan: 1935ean lanean hasitako Douglas DC-2 motako hegazkinak hain zuzen. 1937an, Espainiako eremuan berragertu zen Iberia izena, Junkers Ju-82/3m hegazkina aireratu zenean. 1943an, Iberiak eta beste konpainia batzuek bat egitean, behin betiko sortu zen Iberia, Líneas Aéreas de España konpainia, eta garai bateko LAPE konpainiaren ondarea bereganatu zuen, haien artean Douglas DC-1 motako hegazkin bakarra. Urtebete geroago hasi zen lanean Douglas DC-3 motako hegazkina eta 1965 arte lanean aritu zen.

1946an, berriz, lehen DC-4ak erabiltzen hasi ziren, eta haiekin inauguratu zen Madril-Buenos Aires ibilbidea. Garai hartako hegazkin modernoenak erosiz, Lockheed 1.049 Super Constellation hegazkina, esate baterako, konpainiak bere lehiakortasunari eutsi eta Madril-New York ibilbidea egiten hasi zen 1954an. 1961ean, bestalde, erreaktorearen aroan murgildu zen Iberia Douglas DC-8arekin. Ordutik aurrera, gero eta hegazkin modernoagoak erosi zituen, eta, aldi berean, konpainiaren lanak ere zabaldu ziren, eta, urteak joan ahala, Iberia Europako hegazkin-konpainia garrantzitsuenetakoa bilakatu zen.

Iberiaren Airbus A350

Konpainiak izandako hegazkinen artean daude, besteak beste, Sud-Aviation SE-210 Caravelle motakoak, Douglas DC-9, Boeing B-747 eta B-727, Mc Donnell Douglas DC-10, Airbus A300 eta A340 motetakoak, etab.

1980ko hamarkadan Hego Ameriketan ere hedatu zen hango hegazkin-konpainia batzuk erosiz (garrantzitsuena Aerolíneas Argentinas), baina mundu mailako merkatuan tartea egiteko zailtasunak izan zituen. Aireko garraio komertzialak 1990eko hamarkadaren hasieran jasandako krisialdi latzak korapilatu egin zioten egoera konpainiari, eta hamarkakadaren amaieran konpainiak pribatizazioari ekin zion.

1999an Oneworld aliantzan sartu zen British Airways eta American Airlines konpainiekin batera. 2001ean, erabat pribatzuatu zen, eta burtsara atera zen. 2011n bat egin zuen British Airways konpainiarekin. Bien arteko bat egitetik atera den konpainiak International Airlines Group (IAG) du izena. Dena den, aire-konpainia berriak bi sortzaileen marka-izenei eutsi die.

Gaur egun, hiru filial ditu, Iberia Express, Vueling Airlines, eta Air Nostrum.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]