Jacques Chirac
Jacques René Chirac (ʒak ʃi.ʁak ahoskatua; Paris, 1932ko azaroaren 29 - Paris, 2019ko irailaren 26a)[1] frantziar politikaria izan zen. Frantziako Errepublikako presidente izan zen 1995-2007 bitartean, lehen ministro 1974-1976 eta 1986-1988 bitartean, eta Parisko alkate 1977tik -1995era, beste hainbat arduren artean.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diputatua (1967), Nekazaritzako ministroa (1972) eta Barne Arazoetako ministroa (1974) izan zen Jacques Chirac Giscard d'Estaingek lehen ministro izendatu aurretik (1974-1976). Parisko alkate izan zen urte askoan (1977tik 1995era), eta lehenbiziko bizikidetasun aroan lehen ministro izan zen (1986-1988). Bizikidetasun aroa esaten zaio gobernua indar politiko baten esku dagoenean baina presidentea beste joera politikokoa denean (eskuineko gobernua, ezkerreko presidentea).
Bere alderdiak 1993ko hauteskunde legegileak irabazi ostean, errepublikako presidente hautatu zuten 1995ean. Ezinegon sozialak, langabe kopuru handiak eta Europari buruzko desadostasunek Frantziako Biltzar Nazionala sakabanatu eta hauteskundeak aurreratzera (1997) behartu zuten. Hauteskunde haiek galdu egin zituen eskuinak, eta bigarren bizikidetasun aroari (eskuineko presidentea, ezkerreko gobernua) ekin zion, Lionel Jospin lehen ministro sozialistarekin batera.
2002ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten presidente. Neogaullistak nagusi ziren gobernu bat osatu eta Jean-Pierre Raffarin liberala izendatu zuen lehen ministro (2005ean Dominique de Villepinek hartu zuen haren tokia), eta bertan behera gelditu zen bizikidetasun aroa. 2007an berriro hauteskundeetara aurkezteari uko egin zion.
Elkarlana Espainiarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu zela, 2003ko azaroan, Carcassoneko batzarra egin zuten bi herrialdeetako ordezkariek eta elkarlan polizial eta judizialerako akordioa sinatu zuten, ETAren aurkako jarduera sendotzeko.[2] Akordio honen bidez, estatu bateko zein besteko poliziei mugaren edozein aldetan jarduteko aukera aitortzen zitzaien.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Berria. «Jaques Chirac Frantziako presidente ohia hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
- ↑ Berria. «"Elkarlan polizial eta judiziala" indartuko dute Parisek eta Madrilek Carcassoneko batzarrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1932ko jaiotzak
- 2019ko heriotzak
- Paristarrak
- Frantziako presidenteak
- Frantziako lehen ministroak
- Parisko alkateak
- Frantziako katolikoak
- École nationale d'administrationen ikasitakoak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Montparnasse hilerrian lurperatutakoak
- Parisen hildakoak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako politikariak
- Frantziako antikomunistak
- Europako Kontseiluko lehendakariak
- Frantziako nekazaritza ministroak