Edukira joan

James Paget

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Paget

Bizitza
JaiotzaGreat Yarmouth1814ko urtarrilaren 11
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1899ko abenduaren 30a (85 urte)
Familia
AitaSamuel Paget
AmaSarah Elizabeth Tolver
Ezkontidea(k)Lydia North (en) Itzuli  (1844ko maiatzaren 23a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBarts and The London School of Medicine and Dentistry (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, patologoa, zirujaua eta botanikaria
Enplegatzailea(k)Londresko Unibertsitatea  (1883 -  1895)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia

Sir James Paget (Yarmouth, Ingalaterra, 1814ko urtarrilaren 11Londres, Ingalaterra, 1899ko abenduaren 30a) ingeles kirurgialari eta patologoa izan zen. Patologiaren sortzailetzat hartu izan da.

1834-1871 urte-bitartean Londresko Saint Bartholomew erietxean lan egin zuen, eta 1875. urtean Londresko Royal College of Surgeons kirurgialarien eskolako lehendakari izan zen. 1834. urtean, trikinosia sortzen duen bizkarroia aurkitu zuen. Ikerketa asko egin zuen bularreko minbiziaren eta osteitisaren inguruan.

"Pageten gaixotasuna" edo osteitis deformatzailea deritzona Pagetek aurkitu zuen 1876an. Hezurretako gaixotasuna da. Hezurraren egitura suntsitu ondoren, bigundu egiten da hasieran, eta gero ez da behar bezala kaltzifikatzen. Jende helduarengan azaltzen da, gizonezkoengan gehienetan, eta hezur bat baino gehiago hartzen du aldi berean. Tibia, berna-hezurra, bizkarrezurra eta burezurra izaten dira gehien hartzen dituen hezurrak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Paget Aldatu lotura Wikidatan