Kanbellu (mitologia)
Kanbellu Eskiula herri biarnotar euskaldunaren mendi baten izena da. Mendiak piramide itxura du.
Elezaharrak eta sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanbellu mendia urre bilatzaileen helburu izan da, zeren sinesmen askoren arabera mendi hau barrutik hutsa dago eta bertan Mairuen altxor handi bat iskutaturik dago.
1938. urtean Duguet izeneko gazte batek baimena eskatu zuen udaletxean mendi honen maldetan altxorra bilatzeko, eta eman egin zioten. Hala ere zera ezarri zioten baldintzatzat; altxorra topatuz gero zati bat udaletxera ematea. Hala ere bere bilaketa amaitu baino lehen gerrara joateko deitu zuten eta bertan hil zen.
- Antzeko sinesmen baten arabera Moro historikoak(Inbaditzaile musulmanak) eta ez mitikoak (Mairuak) izan ziren Aragoira atzeratu baino lehen altxorra mendiaren azpian lurperatu zutena. Hau oso arrunta da zenbait elezaharretan, non erdi aroko "Moro" edo islamdarrak, mitologiako Mairuekin nahasten dira, batzuek besteen ezaugarriak hartuz.
- François Flamichon geografoak altxor honen kontua aipatzen du bere liburu batean 1816.an.
Kanbellu mendiko altxorraren kontu hau Euskal Herrian zein Pirinio guztian erruz zabaldutako trikuharri, harpe zein mendietan ezkutatutako altxorren elezaharrekin bat egiten du.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
---|---|---|
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak |