Luis Antonio Frantziakoa
Luis Antonio Frantziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1777 - 1789 ← Louis François, Prince of Conti (en) - Karlos Fernando Artoiskoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Versailles, 1775eko abuztuaren 6a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Gorizia, 1844ko ekainaren 3a (68 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Annunciation Parish Church (Nova Gorica) (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Karlos X.a Frantziakoa | ||||
Ama | Maria Theresa of Savoy | ||||
Ezkontidea(k) | Maria Teresa Frantziakoa (1799ko ekainaren 10a - | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Borboi leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Gradua | amiral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Luis Antonio Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1775eko abuztuaren 6a - Gorizia, 1844ko ekainaren 3a), Karlos X.a Frantziakoaren seme zaharrena izan zen, Angulemako dukea (1775-1824) eta, 1824-1830 bitartean, Frantziako azken dofina.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Iraultzaren ondoren, familiarekin erbesteratu zen. Turinen ikasketa militarrak egin zituen. 1799an, Luis XVI.aren eta Marie Antoinetteren alaba zen Maria Teresa Charlotte lehengusinarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Polonia eta Ingalaterran bizi izan zen, eta Borboien berrezarkuntzarekin (1814) Frantziara itzuli zen. 1823an, Espainian monarkia absolutua berriz ezartzera bidalitako San Luisen Ehun Mila Semeen buru izan zen. 1830eko Iraultza gertatu zenean, abuztuaren 2an, Karlos X.ak abdikatu zuen eta, ordubete geroago, Luis Antoniok ere koroari uko egin zion, bere iloba Henrike Artoiskoaren faboretan. Hala ere Luis Filipe Orléanseko dukeak ez zuen abdikazioa berretsi eta berau izendatu zuten errege berritzat. Gero Luis Antonio Goriziara erbesteratu zen[1]. Aita hil ondoren, legitimisten errege-nahi bilakatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Angulema, Duque de. Luis Antonio de Borbón. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2016-01-02).
Aurrekoa Luis Frantziakoa |
Frantziako dofina 1824-1830 |
Ondorengoa Titulu ezeztatua |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Antonio Frantziakoa |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |