Millerovoko aire-baseko erasoa
Millerovoko aire-baseko erasoa | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 25 | ||
Lekua | Millerovo aire-basea, Millerovo, Rostov Oblasta (Errusia) | ||
Koordenatuak | 48°57′08″N 40°18′08″E / 48.9522°N 40.3022°E | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Millerovoko aire-baseko erasoa 2022ko otsailaren 25ean, Errusiako Rostov Oblastean kokaturiko Millerovo hiriko Errusiaren aire-baseari eraso egin zioten ukrainar indarrek, 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguruan. Ukrainako funtzionario batzuen arabera, Ukrainako Indarrek OTR-21 Tochka misilekin Millerovoko aire-baseari eraso zioten, Errusiako Aireko Armadako zenbait hegazkinak suntsitu eta aire-baseari su emanez.[3][4]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Millerovo Errusiako Rostov Oblasteko herri bat da, Luhansketik 60 bat kilometrora kokaturikoa, Donbass eskualdean kokaturikoa, Errusiarekin muga egiten duena eta, partzialki, Donetskeko Herri Errepublikaren eskutan Donbasseko Gerra hasi zenetik.[3]
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokiko legea betearazteko agentzia baten arabera, Komsomolskaia Pravda izeneko tokiko egunkariari esan zionez, Ukrainako Tochka-U motako misil batek instalazioa jo zuela. Tokiko beste iturri batek, Rostov Gazetak, jakinarazi zuen erasoa Ukrainako Indar Armatuek egin zutela.[5]
Jurii Butusov-ek, Censor.net izeneko Ukrainako sareko hedabide handieneko edizioburuak "gerra-historiako Ukrainako Indar Armatuen operazio arrakastatsuenetako bat" bezala deskribatu zuen erasoa, bai eta "Putinek ezkutatu ezin izango duen porrota" bezala.[6][7]
Erasoa, Ukrainako Indar Armatuek, ofizialki, erantzule zirenik esan ez zutena, Errusiako Indarrek Ukrainako hirien bonbardaketari erantzunez egin omen zuten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aire-erasoaren ondorioz, hainbat pertsona zauritu zirela jakinarazi zuten;[8] gainera, pilotu bat, beranduago, hil omen zen, zauriengatik.[9] Gutxienez, Sukhoi Su-30SM bat suntsitu zen erasoan zehar, lurrean, txio bidez hedatutako irudien arabera.[10] Hala ere, Ukrainako funtzionarioek eta aditu militarrak esan zuten, gutxienez, bi Su-30SM ehiza-hegazkin errusiar suntsitu zirela erasoan.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.janes.com/defence-news/news-detail/ukraine-reportedly-strikes-russian-airbase
- ↑ http://www.easternorbat.com/html/russian_air_force_eng.html
- ↑ a b Dutton, Jack. (25 February 2022). «Russian Military Base Blown Up as Ukraine Fights Back» Newsweek.
- ↑ «Ukrainian Armed Forces attacked Millerovo with Tochka-U» RostovGazeta 25 February 2022.
- ↑ (Ingelesez) Lonas, Lexi. (25 February 2022). «Ukrainian forces target Russian airfield near border: report» TheHill.
- ↑ (Ukraineraz) «Україна у відповідь на обстріл українських міст завдала ракетного удару по російській авіабазі Міллерово — Бутусов» nv.ua.
- ↑ (Ukraineraz) Бутусов, Юрій. (2022-02-25). «Юрій Бутусов: Одна з найуспішніших операцій ЗСУ в історії війни» OBOZREVATEL NEWS.
- ↑ «Residents of Rostov Oblast reported shelling of the Millerovo military airbase» Caucasus.Realities 25 February 2022.
- ↑ (Errusieraz) «Во время спецоперации погиб пилот, служивший в Ростовской области» Donday.
- ↑ «Ukrainian missile strike destroyed Russian Sukhoi Su-30SM at Millerovo» World Fighter Jets 25 February 2022.
- ↑ Gabedava, Tatyana. (25 February 2022). «Ukraine in response to the shelling of Ukrainian cities launched a missile attack on the Russian airbase Millerovo -Butusov» Novoye Vremya.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]