Three-Point Contest
Three-Point Contest, ofizialki Foot Locker Three-Point Contest, aurrez Three-Point Shootout deitua (euskaraz NBAko Hirukoen Lehiaketa) urtero NBAko All-Star Asteburuko larunbat arratsaldez jokatu ohi den saskibaloi hirukoen lehiaketa da.
Minutu bakar batean zehar hiruko marran zehar dauden bost kokalekuetatik ahal dituzten saskiratze sartu eta puntu gehien lortzen saiatzea datza. Kokaleku bakoitzean bost baloiez osatutako gurditxoak daude: baloi horietako lauen saskiratzeak puntu bana balio du, aldiz, bosgarren baloi kolore-anitzarn saskiratzeak bi puntu balio ditu. Hortaz, goreneko puntuaketa edo puntuaketa perfektua, jaurtiketa denak sartzeak, jaurtitzaileari 30 puntu emango lizkioke, gaur egun arte inork lortu ez duen balentria.
Puntuaketa errekorra 2015ean Stephen Curry (Golden State Warriors) jokalariak lortu zuen, 27 puntu lortuz. Aldiz, lehiaketa kopuru gehien irabazi dituzten jokalariak Larry Bird (1986, 1987 eta 1988, Boston Celtics) eta Craig Hodges (1990, 1991 eta 1992, Chicago Bulls) dira.