Portellako herrixka
Portellako herrixka | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina |
Italiako udalerri | Santa Marina Salina |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 38°34′26″N 14°52′06″E / 38.573753°N 14.868344°E |
Historia | |
Garaia(k) | Brontze Aroa |
Kultura | Milazzeseko kultura |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1999-2008 |
Zuzendariak | Luigi Bernabò Brea eta Cavalier |
Bisitagarria | bai |
Portellako herrixka historiaurreko kokaleku bat da Salina uharteakoa, Siziliako Lipari artxipielagoan.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrixka itsaslabar batean kokatuta dago, itsas mailako 20 eta 300 metro artean, Santa Marina eta Faro lurmuturraren bitartean. Kokalekua 1954an aurkitu zen eta indusketak 1999 eta 2008 urteen artean egin ziren. Aurkikuntzei esker, Linguako Hiriko Museoa (Santa Marina Salina) abian jarri zen.
Indusketetan aurkitu dira 3-4 diametroko 25 etxola zirkularrak eta obalatuak. Hormak morterorik gabeko harriekin egin ziren, espazio oso estuetan aldapa dela-eta. Herrixka mailakatuta dago. Barrualdean, altzariak eta eguneroko objektuak aurkitu dira. Tokiak lauzak eta apalez mugatuta zeuden non pitxerrak eta beste objektu batzuk aurkitu baitziren. Zeramika eskuz egindakoa zen, horietariko asko handiak ziren (pithos) ura gordetzeko. Uste da herrixkan 200 bat lagun bizi zirela.
Herrixka Milazzeseko kulturan sailkatu da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Egeotik inportatutako zeramika -
Oin altuko zeramikazko edalontziak -
Idunekoak -
Askotariko objektuak
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MARTINELLI, M.C. (zuzendaria) (2005): Il villaggio dell'età del bronzo medio di Portella a Salina nelle Isole Eolie, beste egile batzuk: BEIETTI SESTIERI, A.M.; CALDERONI, G.; FERLITO C.; FIORENTINO, G.; JONES R. E.; LEVI, S.T.; LO CASCIO, P.; LOPES, L.; MARTELLI, I.; MAZZARELLA, R.: Origines. Studi e materiali pubblicati a cura dell'Istituto Italiano di Preistoria e Protostoria, Firenze, 1-339 or.
- BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M. (1968): Meligunìs Lipàra III, 144-180 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sito Archeologico - Portella, 2019.06.27an kontsultatuta.
- SALINA ISOLE EOLIE - IL VILLAGGIO PREISTORICO DI PORTELLA, 2019.06.27an kontsultatuta.
- Luigi Bernabò Brea - I luoghi dell'attività, su www.luigibernabobrea.it. 2019.06.27an kontsultatuta.
- Portale:Archeologia 2020.08.29an kontsultaturik.
- Milazzese 2020.08.29an kontsultaturik.
- Perle dalla Storia: la Cultura del Milazzese 2020.08.29an kontsultaturik.
- Milazzeseko aurkikuntzak 2020.08.29an kontsultaturik.